Google-ek, Google+ bere sare soziala itxiko duela jakinarazi du

Google-ek 2011. urtean atera zuen kalera Google+ sare soziala. Hasiera batetan Facebook eta Twitter bezalako sare sozialei lehia egiteko asmotan atera bazuten ere laster ikusi zen ez zela horrelakorik lortuko. Azken urteetan Google-ek hainbat saiakera egin ditu bere sare sozial hau jendeari erakargarriago egiteko baina inoiz ez du bere helburura gerturatzerik lortu.

7 urte geroago Google+-ek bere itxiera jakinerazi du, baina honen arrazoi nagusia ez da bere arrakasta falta izan, baizik eta programak, segurtasun arazo baten ondorioz, bere erabiltzaileen datuak agerian utzi zituelako, edo agian hobeto esanda, arazo hori jakineko egin delako. Horrela, eta beraiek argitu duten moduan, Google+ eko API-an zegoen errore batek, hainbat aplikazioei Google+ erabiltzen duten 500.000 pertsonen izena, perfileko argazkia, email helbidea, jaiotze data eta sexua jakiteko aukera ematen zien.

Guzti hau The Wall Street Journal aldizkariak atera du eta esan bezala Google-ek baieztatu besterik ezin izan du egin. Beraien komunikatu ofizialean azaltzen dutenez, errorea aurtengo martxoan aurkitu zuten, berehala zuzenduz, eta erabiltzaileen datu horiek modu txarrean ibili zirenaren probarik ez zegoenez, errorea ez jakinaraztea erabaki zuten.

Irakurri Google-en komunikatua osorik.

Modu honetan, eta ondorengo 10 hilabeteetan piskanaka sare soziala isten joango dira. Bilatzaileak kontsumitsaileak beraien Google+ -eko informazioa nola esportatu jakinerazten joango dela esan du. Hau 2019-ko abuztuak baino lehenago egin beharreko gauza izango da, betirako itxiko bait dute orduan.

Hori bai, jakinerazi dutenez kontsumitsaileen Google+ bertsioa itxiko da, enpresen sare soziala irekita jarraituko du.

Web posizionamendua interneteko bilatzaileetan

Badakizu zer egin zure web orriaren posizionamendua hobetzeko?

Web orri bat izateak ez du esan nahi zuzenean interneteko erabiltzaileentzat ikusgai zaudenik, hori lortzeko web posizionamendua ongi prestatu behar da, horretarako ditugularik SEO (Search Engine Optimization) deituriko teknikak.

Google, Bing, Yahoo… bilatzaileek sortutako programa batzuk (robotak edo spider deiturikoek) internet sarea zeharkatzen dute, bertan aurkitzen dituzten web guneen estekak (url helbideak) jarraituz eta berauek indexatuz. Web posizionamendu teknika horien helburua indexatze prozesu hori ahalik eta hoberen egitea izango litzateke, eta horrela erabiltzaileek beraien bilaketetan erabiliko dituzten “hitz gako” horien aurrean web-aren posizionamendua hobetzea.

Teknika horien barruan web orria barrutik aztertzen diguten puntu asko daude (tituluak, testuak, etiketak, url helbideak, e.a.) eta horiez gain web orriaren diseinuari dagokienak ere badaude:

    • Web orriek, mugikor eta tableta egokitutako diseinua izan behar dute, hau da, “responsive” motakoak izan behar dute, gailu elektriko desberdinen pantaila zabalera desberdinetara egokitu behar direlarik.
    • Informazio arkitektura: zure enpresako zerbitzu edo produktuak aztertu eta hauek modu egokienean azaltzen direla aztertu behar da. Erabiltzaileek aurkituko dituzten moduan.
  • Web orri arinak, azkarrak: zure web orria ahal bait lehen kargatzea (mugikorretan batipat) oso garrantzitsua da. Horretarako diseinua, irudiak e.a. begiratu behar dira, eta behar denean gailu desberdinetarako diseinu ezberdinak aurkeztu.

Zure enpresak eskaintzen dituen zerbitzuak, bezero motak, e.a. ezagutu ondoren, zure web orria aztertuko dugu eta bilatzaileetan posizionamendua hobetzeko behar den estrategia bat proposatuko dizuegu.

Ahots bidezko bilaketak

Ahots bidezko bilaketak, goraka doan joera eta ondorioz zure web orria posizionatzeko orduan kontuan izen behar puntua.

2011. urtean Apple-eko erabiltzaileek beraien Iphone berrietan Siri-rekin aurkitu zirenetik, ahots bidezko bilaketak gauz berri bat izatetik, edozein gailu elektronikoetan aurkitu dezakegun aukera bat izatera pasatu da.

Oraindik gehienok gure bilaketak egiteko teklatua erabiltzen badugu ere, mugikorren eta beraietan instalatzen diren laguntzaile pertsonalen etorrerak beste joera berri bat ekarri du, ahots bidezko bilaketena. Eta hemen gauz bat argi izan behar dugu, “ez da berdina hitzegitea edo idaztea“.

// Irakurri albistea osorik

Web orriak, saltokientzako indarra eta alderantziz

Mundu digitalak aukera berriak irekitzen dizkie betiko negozio eta taltokiei, beraien marka eta posizioa indartzeaz gain, beraien bezero eta salmentak gehitzeko aukera ematen die. Hau kontuan izanik saltoki fisiko batek web orri baten alde apostu egiteko arrazoi bat baino gehiago izan ditzake, eta arrazoi edo helburu hoiek kontuan izanik, web orri mota bat edo bestearen alde egin daiteke:

  • Zuzeneko web bat zure saltoki edo enpresa interneten ezagurazteko modu egokia da. Web orria zure bisita txartel digital bezala erabiltzen duzu, horrela norbaitek Google bezalako erabiltzaile bat,  zuk eskaintzen dituzun produktu edo zerbitzuak bilatzeko erabiltzen baldin badu, zure enpresa agertuko litzateke bilaketa horretan, hori bai, web orria SEO-rako optimizatu ondoren.
  • Web orria katalogo moduan ere ibili daiteke. Jakinekoa da jende askok saltokietan erosi aurretik internet bidez begiratzen dituela produktu horiek, beraz zure produktuak web orrian erakutzi ditzakezu, baina online erosteko aukera eskaini gabe.
  • Web orria marketing moduan. Zure saltokiko promozioak eta ekitaldi ezberdinak web orriaren bidez zabaldu ditzakezu.
  • Eta noski online denda bezala: zure salmentak gehitzeko aukera emango dizun beste bide bat irekiz. Zure saltokia urtean 365 egun, eta egunean 24 ordutan irekita izango duzu.

Era berean saltoki fisikoek, e-commerce edo online dendei ere beraien laguntza eman diezaieke. Goiko puntuetan komentatu bezala, oraindik jende askok erabilzen du Internet, gero saltokietan erosiko dituen produktuei buruz informatzeko, beraz online dendei, saltoki fisiko bat izateak ere onura ekar diezaioke. Gainera:

  • Saltoki fisiko bat edukitzak bezero eta hornitzaileei konfidantza puntu bat ematen die.
  • Erosketa bat egin aurretik, zerbait gertatu ezkero erreklamazio bat egiteko telefono edo leku bat dagoela ikusteak konfidantza ematen du.
  • Oraindik jende asko dago zerbait erosi aurretik, produktu hori ukitu eta ikusi beharra duena.

Online eta offline munduek elkar lagundu eta indartu daitezke.

Enpresa edo saltoki fisiko bat baldin badaukazu eta web orri bat gehitzeko aukera ausnartzen ari bazara, zer web orri mota komeni zaizun zalantzak badituzu, jarri lasai gurekin kontaktuan, gure teknikariek zure kasua aztertu eta zure enpresarentzako aukera onenak azalduko dizkitzu: zuzeneko web orria, online denda…