.eus domeinuak prezioak jeitsi dituzte berriro

.eus domeinu baten jabe baldin bazara ziurrenik jabetu zara albisteaz, baina horrela ez bada, domeinu hauek beraien prezioa berriro jaitsi dutela jakinarazten dizugu, oraingoan itxura denez “betirako”.

Momentu konkretuetan izan ohi dituzten beherapenak kontuan izan gabe, .eus domeinuek 2017. urtean izan zuten beraien beherapen handiena. Garai hartan 6.000 erabiltzailera iritsi zirela jakinarazi zuten, horrela prezioak jaitsi izan zituztelarik (irakurri honi buruzko albistea).

Oraingo honetan 10.000 erabiltzeaileetara iristekotan daudela jakinarazi dute eta honekin .eus domeinuaren prezioa, beste domeinuen prezio-etara gerturatzea lortu dute, bai domeinu berriak erosteko eta baita lehengoak berritzeko. Beraien web orrian azaltzen duten bezala (“Altak eta berritzeak 19 eurotik hasita, betirako“), .eus domeinua 19€-tik aurrera erosi/berritu ahal izango da, beti ere kontuan izanda hornitzaileak direla azken prezioa finkatzen dutenak. Hau ere ikusi ahal izateko .eus fundazioak hornitzaile ezberdinen zerrenda bat eskaintzen du, bertan prezioak 18,99€tik, 26,29€ra doazela ikus daitekeelarik.

Esan bezala, “Altak eta berritzeak 19 eurotik hasita, betirako” da beraien albistearen izenburua, honekin prezioak ez dituztela igoko esan nahiko dutela espero dugu, baina orain arte bezala, erabiltzaileak gehitzen doazen bezala, prezioak ere zerbait jaisteko aukera izango dutela, horrela .com bezalako domeinuen prezioetara jaitsiz, hau da 11, 12€ ingurura.

Domeinu bat erosteko asmotan bazabiltza, ez bazaude ziur ze izenekin erosi, zer izen izango litzatekeen egokiena zure enpresarentzat, domeinua libre al dagoen edo nola funtzionatzen duen domeinu “erosketa” prozesu osoak, ez zalantzarik izan, jarri lasai kontaktuan gurekin eta gure teknikariak zure zalantza guztiak argitzen saiatuko dira.


Kategoria/k:
Data:
  • 09 Uzt, 2019
Zabaldu: