Google-k eboluzionatzen jarraitzen du, laster zuk galdera egin baino lehenago erakutziko dizu “behar duzun” informazioa

Iadanik denbora da Google Interneten lehen bilatzaile bihurtu dela, beraz orain oraindik eta hurrutiago iritxi nahi du. Guk nahi dugun informazioa, oraindik zehazki zer nahi dugun ez dakigunean erakutzi nahi digu, hau da, gure galderei aurrea hartu nahi die. Beraien komunikatu ofizialean esan duten bezala “Discover new information and inspiration with Search, no query required”, hau da, “Aurkitu informazio eta inspirazio berria Bilatzailean, baina galderarik egin gabe”.

Orain dela gutxi arte, albisteak jarraitzea gustatzen zitzaionak, “Google Now” zerbitzua erabili ahal izaten zuen, bertan gustatzen zaizkion blog edo web orrien albisteak jarraitzeko aukera izaten zuelarik. Orain dela hilabete bat Google-ek zerbitzu honi izena aldatu zion “Google Discover” izena jarriz, eta lehenengo aldiz bere ideia berri hori martxan jartzen hasi zen.

Ideia berez erraza da, hau da, txartel itxura emanez Google-ek zuri interesatzen zaizun informazioa erakusten dizu, honetarako noski, zure mugikorrean aurkitzen duen informazioa, geolokalizazioa eta Google zerbitzuak erabiltzean bidali diezun informazioa erabiltzen duelarik.

Adibidez, Irailean atera zuten komunikatuan azaltzen duten bezala, bidaia bat egiteko asmotan bazabiltza, eta zure mugikorraren bidez horri buruz zerbait begiratu baduzu, automatikoki Google Discover zerbitzuak, “informazio txartel” batzuk erakutziko dizkitzu, beraietan adibidez bisitatu behar duzun leku horretan zer ikusi daitekeen edo non jan daitekeen abixatuz. Era berean, agian orain 3 hilabete web orri batean bidaiei buruzko artikulu bat agertu baldin bazen eta zuretzako interesgarria iruditzen bazaio ba hori ere erakutzi egingo dizu. Txartel horretako tituluan klik egin ezkero, albiste edo web orri horretara bideratuko zaitu. Noski, nahi izan ezkero txartel horiek kentzeko aukera izango duzu, horrela Google-ei gai hori ez zaizu axola jakineraziz.

Hasiera batean, txartel horiek beraien Albiste zerbitzuan bakarrik ateratzen hasi ziren baina orain idanik beraien hasierako orrian ateratzen hasi dira. Horrela laster Google-en orri zuriari agur esan eta informazio txartelez jositako orri bat izango dugu. Informazio hauek hainbat hizkuntzetan ateratzeko aukera era egongo delarik.

google discover

El buscador de Google + Discover (imagen obtenida del Feed de Google)

Momentuz, integrazio berri hau Estatu Batuetan bakarrik egin da, baina hemendik aste gutxira Androk mugiko guztietan ere agertzen joango dela espero da. Gerora etxeetako ordenagailuetan ere hasiko gara txartel hauek ikusten, hori bai, hasiera batetan, irudi bilatzailean, Google tresna zerbitzu dendan eta bideoetan.  Jendeak aldaketa hau nola hartuko duen ikusteko itxaron egin beharko da.

Kategoria/k:
Data:
  • 31 Urr, 2018
Zabaldu: