Google-ek, Google+ bere sare soziala itxiko duela jakinarazi du

Google-ek 2011. urtean atera zuen kalera Google+ sare soziala. Hasiera batetan Facebook eta Twitter bezalako sare sozialei lehia egiteko asmotan atera bazuten ere laster ikusi zen ez zela horrelakorik lortuko. Azken urteetan Google-ek hainbat saiakera egin ditu bere sare sozial hau jendeari erakargarriago egiteko baina inoiz ez du bere helburura gerturatzerik lortu.

7 urte geroago Google+-ek bere itxiera jakinerazi du, baina honen arrazoi nagusia ez da bere arrakasta falta izan, baizik eta programak, segurtasun arazo baten ondorioz, bere erabiltzaileen datuak agerian utzi zituelako, edo agian hobeto esanda, arazo hori jakineko egin delako. Horrela, eta beraiek argitu duten moduan, Google+ eko API-an zegoen errore batek, hainbat aplikazioei Google+ erabiltzen duten 500.000 pertsonen izena, perfileko argazkia, email helbidea, jaiotze data eta sexua jakiteko aukera ematen zien.

Guzti hau The Wall Street Journal aldizkariak atera du eta esan bezala Google-ek baieztatu besterik ezin izan du egin. Beraien komunikatu ofizialean azaltzen dutenez, errorea aurtengo martxoan aurkitu zuten, berehala zuzenduz, eta erabiltzaileen datu horiek modu txarrean ibili zirenaren probarik ez zegoenez, errorea ez jakinaraztea erabaki zuten.

Irakurri Google-en komunikatua osorik.

Modu honetan, eta ondorengo 10 hilabeteetan piskanaka sare soziala isten joango dira. Bilatzaileak kontsumitsaileak beraien Google+ -eko informazioa nola esportatu jakinerazten joango dela esan du. Hau 2019-ko abuztuak baino lehenago egin beharreko gauza izango da, betirako itxiko bait dute orduan.

Hori bai, jakinerazi dutenez kontsumitsaileen Google+ bertsioa itxiko da, enpresen sare soziala irekita jarraituko du.

Kategoria/k:
Data:
  • 09 Urr, 2018
Zabaldu: