Aste bat duzu Google+ sare sozialetik zure datuak jeisteko
Iadanik denbora da Google-ek bere sare soziala Google + isteko asmoa zuela argitaratu zuela (irakurri honi buruzko albistea) eta egun hori iadanik gainean dugu, apirilak 2-an zure Google+ eko orrira iadanik ezin izango zara sartu beraz bertan duzun informazioa gordetzea nahi baduzu, orain duzu aukera.
Informazio guzti hori zureganatzeko Google-ek gida liburu bat prestatu du, bertan erabiltzaileek beraien Google+ eko orritik informazio guztia edo zati bat bakarrik nola deskargatu azaltzen duelarik.
Google+-eko gida liburua ireki
Inbox zerbitzuaren itxiera ere badator
Orain dela gutxi ezagutu den beste itxiera Inbox, Google-en korreo zerbitzuarena da. 2018 urte amaieran, beraien Twitter kontua-n jarri zuten oharrean Inbox zerbitzua 2019ko martxo amaieran desagertuko zela jakinerazi zuten, baina dirudienez zerbitzu honen erabiltzaileei iadanik mezu bat iritxi zaie egun zehatza bidaliz, hau da, apirilak 2, Google+ sare soziala desagertuko den egun bera.
Dirudienez Inbox-eko erabiltzaileek ez dute ezer egin behar beraien informazio Gmail zerbitzura pasatzeko, dena automatikoki egingo bait da.
Hala ere Inbox-eko erabiltzaileei Gmail-erako aldaketa ahalik eta errazena egiteko gida liburuxka bat sortu dute.
Inbox-etik Gmail-era aldatzeko gida-liburuxka
Gida-liburuxka horretan Inbox-en zeuden opzio batzuk, Gmail-en non aurkitu eta nola erabili azaltzen dute. Azken hilabeteetan Google-ek Inbox-eko hainbat opzio Gmail-en gehitzen joan da (posta bidalketa atzeratzeko opzioa, posta jarraikuntza egiteko opzioa…) eta Gmail zerbitzu osoaren interfaz itxura ere aldatu dute, bere erabilera errazteko asmoz. Hala ere Inbox-eko erabiltzaileek hainbat opzio faltan aurkituko dituzte, adibidez e-mailak finkatzeko opzioa, mezuak biltzekoa, e.a. Opzio hauek erabiltzen zenituzten erabiltzaileei Google-ek bere liburuxkan “opzio horien antzeko lana egiten duten experientzi berriak probatzera animatzen zaituzte”.
Nahi izan ezkero, eta zure lasaitasunerako, aste bete duzu zure Inbox-eko email guztiak jeitsi eta segurtasun kopia bat izateko ordenagailuan, baina Google-ek adierazi duenez hurrengo astean ere betiko lekuan izango dituzu emailak, hori bai, Gmail zerbitzutik sartu beharko zara berauek ikusteko.