INNOVA, Habitat 2019 altzari ferian

Feria honetan, guregana gerturatu zirenek Deco VR zerbitzu berria ezagutu ahal izan zuten, altzariei zuzenduriko errealitate birtualerako zerbitzua. VR betaurreko batzuekin, Deco programaren bidez eginiko proiektuetan “sartu” ahal izan ziren, esperientzia berri honen errealismo maila handia probatuz.

Erabiltzaileek Deco Desing eta Deco Basic programek dakartzan berrikuntzak ere ezagutu ahal izan zituzten. Honi buruz informazio gehiago nahi izan ezkero jarri lasai gurekin kontaktuan.

Bukatzeko, www.buscomuebles.com altzari bilatzaile berria ezagutarazi zen. Deco erabiltzaileentzat sorturiko web orri honekin, gure erabiltzaileek beraien dendatarako bisitak gehituko dituztela ziur gaude.

Kategoria/k:
Data:
  • 25 Ira, 2019
Zabaldu: