Diseinu grafiko lanetara itzulera

Beste urte batez udarari agur esan diogu. Txikientzat ikastolara itzultzeko garaia eta beste askorentzat oporren amaiera eta Innova-n diseinu grafiko proiektuen itzulera.

Iraila beti izan da proiektu berriak hasteko garai ona, batipat kanpaina publizitate berriak. Argi dago kanpaina berri bat hasi aurretik garrantzitsua dela momentu egokiena zein den jakitea eta hau noski kanpaina bakoitzaren helbueren arabera alda daiteke, baina oro har, Iraila beti izan da honetarako hilabete ona. Hau da zergaitia.

Publizitate kanpainak egiteko hilabete ona: Iraila.

  • Ikastolara, lanera, eguneroko ohituretara bueltatzen gara, beraz normala da etxean ditugun eta ez ditugun gauzen inbentarioa egitea, eta ondoren falta ditugun gauza horiek erostea.
  • Errazagoa da jendea beraien etxeetan aurkitzea. Etxeetan publizitatea banatzeko asmoa baduzu udara ez da horretarako garai onena jende erdia kanpora joanda egongo bait da, baina irailetik aurrera jendea jadanik beraien etxeetan da berriro, beraz errazagoa da gure publiziteta beraien eskuetara iristea.
  • Iraila eta eguneroko ohituretara itzultze hau, hala nolako estres edo oporren ondorengo sindrome batekin lotzen bada ere, gure bizietara aire berri bat ekartzen du, gauz zaharrak alde batera utzi eta berriekin hasteko gogo bat, horregatik, pertsonalki gure armairu barrua aldatzeko gogoa ekartzen badigu, lanean, enpresako marka korporatiboaren irudia aldatzeko garai aproposa izan daiteke, bezeroei irudi moderno eta erakargarri bat erakusteko aukera ederra.

Zer pentsatzen duzu? Lanean ideia berriekin hasi zaren horietakoa zara? Agian proiektu bat buruan bueltaka duzu baina ez dakizu nondik hasi?

Zure enpresako irudi korporatiboari itxura berri bat eman nahi badiozu (logotipoa, web orria…), erakargarriagoa egin edo jendeari zuen zerbitzu, produktu berriak jakineraztea nahi baduzu eta horretarako publizitate kanpaina baten beharrean baldin bazaude (flyerak, diptikoak, katalogoak, kartelak, errotuloak…) ez dudarik izan, jarri kontaktuan gurekin eta gure teknikoek eman beharreko pauso guztietan lagunduko dizue.

Kategoria/k:
Tags:
Data:
  • 31 Abu, 2018
Zabaldu: