Web orrian jartzen diren argazkien garrantzia

Web orri bat irekitzean, gure begiak lehenik jasotzen dutena irudiak dira eta segundu batzuk besterik ez ditugu behar lehen iritzi edo inpresio bat jasotzeko.

Jakinekoa da gizakiaren garuna lehenago ohartzen dela irudi batez textuaz baino, beraz irudia gustokoa baldin badugu, ziurrenik inguruan ditugun textuak ere irakutzen hasiko ara. Aldiz irudia ez bazaigu ezer gustatzen, litekeena da web orri hori itxi eta bilatzaietean beste baten bila hastea.

Beraz, nahiz eta web orri baten dagoen hitzezko edukia oso garrantzitsua izan (beti saiatuko gara eduki aproposa jartzen, SEO teknikak jarraitzen…), textuaren inguruan doazen irudiak ere kalitatezkoak izatea oso garrantzitsua da, erabiltzailearen arreta modu positiboan erakarri behar bait dute.
Modu honetan, eta beti ere web orriaren tematika kontuan izanik, ahal bada web orrian erakutsi nahi den produktuen kalitatezko argazki galeria bat jartzen saiatuko gara: jatetxe bateko janari ezberdinak, hoteleko logelak, arkitektura proiektuak, salmentan dauden produktuak, e.a.

· Web orriak, berari zuzenki loturiko kalitatezko argazkiak izateak, bertara iristen diren erabiltzaileek web orri horretan konfidantza gehiago izatea lortuko da.
· Innova-n argazkilaritzako munduan lan egiten duten profesionalak ditugu, zure web orrirako argazki pertsonal eta kalitatezkoak aterako dituztelarik.
· Produktua edo enpresa oraindik eta gehiago edo modu ezberdin batean nabarmendu behar diren kasuetan, beharrezko ikutuak egingo dira argazkiei.

Kategoria/k:
Data:
  • 26 Ots, 2016
Zabaldu: