Logo original bat edukitzearen garrantzia

Blog honetan lehenik ere hitzegin dugu logo-en garrantziaz baina aste honetan logo “ez original” baten kasua izan dugu eta horren ondorioz berriro ere logotipoei buruz hitzegitea pentsatu dugu, baina kasu honetan logotipo original bat izatea duen garrantziaz.

Lehenik gogoratu dezagun zer den logotipo bat: logoa zure enpresa, produktu edo zerbitzuen irudia da. Ziurrenik jendeak zure enpresari buruz loturik ikusiko duen lehenengo gauza, jendeak irudi horrekin identifikatuko zaituztelarik. Beraz gogoratzeko zenbat eta errazagoa izan, gero eta hobeto.

Gure aurreko artikulu batean logotipo bat diseinatzeko orduan kontuan izan behar ziren puntuak aztertu genituen, baina ze ezaugarri izan behar ditu amaitutako logo batek?

  • Erraztasuna: logotipo onenak, hau da hobeto gogoratzen ditugunak, normalean nahiko soilak izaten dira, hau da, kolore edo dekorazio elementu gehigarririk gabekoak.
  • Bektorizatua (edozein tamainutan erreproduzitu behar da): logotipoa bektorizatua egon behar da, diseinu programa batean diseinatua, eta tamainu desberdinetara kalitatea txikiagotu gabe mugitu daitekena.
  • Moldagarria, formatu ezberdinetara aldatu daitekeena: ez da berdina zure logoa ordenagailu baten pantailan ikustea edo mugikor baten pantailan.
  • Aldagarria: normala da urteak pasa ahala logotipoa aldatu nahi izatea, beraz, logoak, guztiz aldatu gabe, irudiaren puntu batzuk aldatzen utzi behar du eta hau egin ahal izateko logoa bektorizatua izatea oso garrantzitsua da.

Eta noski:

  • Originaltasuna: zure logoa bakarra izatea, beste guztiengatik desberdintzeko modu onena da. Ez kopiatu beste norbaiten logoa, egin zerbait desberdina, originala, zurea bakarrik izango den zerbait. Beste norbaiten logoaren antzeko zerbait egin ezkero, jendeak zure logoa ikustean, gogora beste logoa etortzea da normalena.

Zergaitik ez da ideia ona logotipoa irudi banku batetan erostea?

Interneten banku irudi mota askotako web orriak aurki ditzakegu, bertan logoak oso prezio merkean saltzen dituztelarik. 5€ edo gutxiagotan iadanik egindako logo bat jeitsi dezakezu, bertan agertzen den probako izena zure enpresaren izenarekin aldatu eta listo, minutu gutxi batzutan iadanik zure enpresako logoa prest duzu! Baina logotipo mota hauek erabiltzen badituzu arazo batzuekin aurkitu zaitezke:

  • Ezbairik gabe, EZ dira bakarrak: zuk egin duzun bezala, edozeinek eros dezake logotipo berdina bere enpresarentzako, beraz baliteke dozenaka edo again baita ehunka pertsona edo enpresa egotea zure irudi edo marka berdinarekin. Horrek noski zure logoa beste askoren artean desberdintzea zailtuko du.
  • EZ dira originalak: pilaka, batera “diseinaturiko” logoak dira, askok, elkarren artean oso desberdintasun gutxi dituztelarik. Zure enpresaren logotipo berdina duten enpresak aurkitzeaz gain, beste asko, oso antzeko logotipoak diren irudi edo logoekin aurkituko dituzu.

Lehenxeago komentatu bezala, logoaren helburu edo ideia, zure enpresa beste guztien artetik nabarmentzea da eta ez bezeroari enpresa bat edo beste artean zalantzan jartzea. Edo okerrago, zure logoarekin, bezeroei, zure sektoreko beste enpresa bat gogora ekartzea, eta ez zurea.

Zer saihestu behar den:

  • Diseinuak egiteko ez diren programekin eginiko “etxeko diseinuak”. Adibidez Word bezelako programekin eginiko logoak gero ezin izaten dira zuzen eskalatu, handiagotu.
  • Irudi bankuetan erositako logotipoak, zihur bat baina enpresa gehiago egongo direla zure logotipo berdinarekin, eta zenbat oso antzekoa dutenak? Zure logoa ikustean jendeak beste enpresa batekin nahastea nahi duzute?

Artikulu honekin eta aurrekoarekin, logotipo bat sortzean dagoen lan guztiari buruz ideia hobeago bat izango duzuela espero dugu, eta besterik gabe ordenagailu bat erabiltzen dakien norbaiten eskuetan ez duzutela utziko zuen logotipoaren diseinua, eta horrela bada ere, eskaintzen dizuten azken emaitzarekin gehiago arduratuko zaretela: ez bakarrik irudia gustatzeaz, baizik eta benetan logotipo eragarkarria den zure enpresarako, zure enpresaren ideiak errepresentatzen al dituzen, erabilgarria, funtzionala eta noski originala eta ez hortik dabiltzan hainbat logotiporen kopia bat dela baieztuko duzutela.

Beti bezala zalantzarik izan ezkero, jarri lasai kontaktuan gurekin eta zuen galdera guztiak erantzuten saiatuko gara.

SEM eta Adwords, publizitatea online

SEM (Search Online Marketing) edo erabiltzaileetan publizitatea online egiteko sistema, zure enpresa edo zerbitzuak online ezagutzera eramateko bide egokia izan daiteke, betie ere, hori bai, aurretik publizitate kanpaina ongi diseinatzen bada, bestela, dirua erraz galdetzeko modua ere izan bait daiteke.

SEM kanpaina batetan, publizitateta egiteko modu ezagunetariko bat Google Adwords da, hainbat opzio ezberdin eskaintzen dizkigun tresna. SEM erabiliz, zure web orrira doan trafikoa gehitu ahal izango duzu, hau ‘ordaindutako trafikoa’ deritzon sistemaren bidez egiten da, hau da, zuk zure kanpainarako publizitatea diseinatzen duzu, Google-ek zure parametroak kontuan izanik, iragarkia bere bilatzailean aterako du, eta ondoren norbaitek publizitate horretan xaguarekin klik egin ezkero (zure web orrira joanez), Google-ek klik hori kobratzen dizu.

  • Helburuak argi eduki
    Publizitate kanpainarekin hasi baino lehen argi eduki behar dituzu zure helburuak. Ez da berdina zure enpresa ezagutzera emateko kanpaina  edo zure enpresako produktu bat saltzeko kanpaina egitea. Zure web orrian egin behar den SEO-arekin bezala (honi buruz beste artikulu batean hitzegin dugu), hemen ere antzeko pausu batzuk eman beharko dituzu, horietako bat zure iragarkia egiteko erabiliko dituzun hitzak, hau da, gakuak aukeratzea.
    Google-ek , erabiltzaileek bere bilatzailean zuk erabilitako hitzak erabiliz bilaketa bat egitean, zure iragarkia aterako du.  Beraz ongi pentsatu iragarkian ze hitz erabiliko dituzun.
    Hemen Adwords sistemak eskaintzen duen opzio bat aipatu behar da, ‘segmentazio geografikoa’.  Adibidez, zure enpresak Gipuzkoan informatikako ikastaroak eskaintzen baditu, ohikoena zure ikastaroetara Gipuzkoa edo inguruetako herrietako jendea agertzea izango da, beraz Adwords konfiguratzerakoan garrantzitsua da zure iragarkia zuk nahi duzun probintzia horietan bakarrik agertzea.
  • Non agertzen dira sortzen dituzun iragarkiak?
    Orain dela hilabete batzuk arte, Google-ek ordaindutako iragarkiak bilatzaileetako erantzunen eskuin aldean jartzen zituen, orain, gauza asko interneten aldatu diren bezala, honek ere bere aldakuntza jasan du.  Mugikorretan erabiltzen den interneteko trafikoa gorantz doa, gero eta web orri gehiago dira responsive motakoak, eta Google era ezin zen atzean gelditu. Mugikor baten pantaila kontuan izanik, bere bilatzaileetako erantzunetan, iragarkia pantailako eskuin aldean agertzeak etzuen zentzu handirik, beraz orain iragarkiak erantzun organikoen gainean (SEO teknikak erabiliz lortzen diren erantzunak) edo orriaren behekaldean agertzen dira.
  • Clic bakoitzeko bakarrrik ordaintzen da
    Goiko zatian aipatu bezala, Adwords-en azpimarratu beharreko puntua da  hau, iragarleak norbaitek bere iragarkian klik egiten duenean bakarrik ordaintzen du, eta ez Google-ek iragarkia bere bilatzaile sareetan ateratzen duen bakoitzean. Kostu hau, kanpaina sortzean CPC (clik por coste) opzioan zeuk adierazten duzu zenbatekoa izango den. Google-en bilatzaile sareaz hitzegitean bere bilatzaile ezagunaz gain, Google Shooping sareaz, Google Maps, Google Groups eta AOL (Internet zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa, eta Google-en kidea) web orriez hitzegiten dugu.
  • Adwords sistema zure web orrira jendea erakartzeko da, EZ du zure ordez saltzen
    Puntu hau argi eduki behar dugun gauza bat da. Google Adwords erabiliz zure enpresa edo zerbitzuak online ezagutu araziko dituzu, hau da, erabiltzaileen arreta lortzen duen iragarki bat diseinatzen baduzu, hauek iragarkian klik egingo dute eta zure web orrira joango dira, baina hemen iadanik saltzen duzun edo ez zure esku dago, edo hobeto esanda, erabiltzaileak zure web orrian ikusten duenak interesatzen dion edo ez.

Beraz zure publizitate kanpaina komertzial bidetik gehiago zuzendu nahi baduzu, eta zure enpresako produktu bat saltzea baldin bada zure ideia, Adwords kanpaina bat baino gehiago Google Adwords Display izeneko SEM kanpaina bat gehiago interesatuko zaizu, efektu bisual handiagokoa izateaz gain, Google-ek dituen sare gehiagotan agertuko bait da: Gmail orrietan, Youtube-n, e.a. Baina honi buruz hurrengo batean hitzegingo dugu.

Bukatzeko aipatu SEM kanpaina martxan jartzen duzunean, egin beharrekoa ez dela hemen bukatzen, gogoratu kanpainako emaitzak aztertzen joan behar zarela, behar denean, iragarkia, erabiltzen diren hitz gakuak, e.a. aldatuz.

Eta noski, zure enpresarentzako marketing kanpaina batetan pentsatzen ari bazara, Google Adwords  kanpaina bat egitea edo zure web orriko SEO-a hobetzea komeni zaizun aztertzen ari baldin bazara, jarri lasai kontaktuan gurekin, eta dauden opzio ezberdinei buruz aholkatuko zaitugu.

 

USB memoria pertsonalizatuak zure logoarekin, enpresa opariak

USB memoriak edo pendriveak gaur egun ezinbesteko bihurtu dira, gero eta gehiago erabiltzen den artikulu bat da, bai lanerako eta baita gauz pertsonaletarako ere, beraz USB pertsonalizatu batzuk, marketin promozional bezala erabiliz, publizitate opzio erakargarri bat izateaz gain, enpresa opari on bat ere izan daiteke.

Innova-n, hainbat USB mota ezberdin (kapazitate, kolore eta forma ezberdinekoak), zure enpresako logo, kolore eta izenarekin kustomizatu ditzakegu. Horrela, norbaitek USB edo pendrive-a erabiltzen duen bakoitzean, zure logotipoa agirian egongo da, zure enpresa sustatuz. USB-a jendeak begiratzen duen gauza bat da, eta logoa bistan gelditzen da.

Gainera urteko azken hilabeteetako egun hauek iristean, enpresa askotan egiten da horrelako galdera bat, ¿zer opartituko dugu aurten? Enpresako izena sustatuko duen zerbait baina era berean bezeroarentzako praktikoa, erabilgarria den zerbait?

Oraindik ez baduzu erabaki zein izango den Gabon hauetako zure enpresako oparia, zergaitik ez USB memoria bat? Nahi izan ezkero begiratu hemen aurkezten ditugun USB pertsonalizatu batzuk eta noski galderarik izan ezkero jarri lasai kontaktuan gurekin eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

 

Google, web orrietan gehiegizko publizitatearen aurka

2017ko urtarrilak 10etik aurrera, Google-ek mugikorretan ikusten diren web orrietan pop-up erabiltzen dituzten web orriak ‘zigortzen’ hasiko da.

google-en-irudia-popup-gaizki-ibiliak

Google-en irudia: pop-up gaizki ibilita

Aurreko astean Google-ek bere bilaitzailean emaitzak aurkezteko erabiltzen duen sisteman bi aldaketen berri eman zuen (irakurri jatorrizko berria). Lehen aldaketa gehienbat estetikoa da, oraingo emaitzetan, web orri bat mugikorretan ikusteko egokia baldin bada bere ondoan “mobile-friendly” hitzak agertzen dira, ba urtarriletik aurrera hitz hoiek kentzea erabaki dute. Bigarren aldaketak bai izango duela eragina posizioetan, hemendik aurrera erabiltzaileen nabigazioa pop-up -en bidez eragozten duten web orriei puntu gutxiago emango zaie (hau da ‘zigortuak’ izango dira).

Innova-n, mugikorretan ikusten diren web orrietarako pop-up publizitatea erabiltzeko oso aldakekoak ez bagara ere, gaur egun web orri askok erabiltzen dutela esan behar da eta erabiltzaileen arreta erakartzeko gai batzuetan oso onak direla onartu behar da, adibidez, beherapenak ezagutarazteko, produktu berriak, erosketetan doako garraioak.e.a.

Hala ere, Google-ek argi azpimarratu nahi izan du aldaketa honek ez diola ikutuko pop-up sistema mugikorretan erabiltzen duten web orri guztiei, baizik eta ardurarik gabe erabiltzen dutenei bakarrik. Google-en hitzetan, onarturiko kasu batzuk hauek litzateke:

  • Pop-up lehioak lege baldintza batzuk betetzeko erabiltzen direnean (cookiak, urte egiaztapenak…)
  • Saio hasierak
  • Pantailako arrazoizko zati bat hartuz erraz ezkutatu daitezkenean.

Bukatzeko, Google-ek bere berrian, ezaugarri hau beraien algoritmoan erabiltzen dituzten ehuneko puntuetatik bat dela argi utzi nahi du, emaitzen posizioak aurkezteko puntu garrantzitzuena web orrietan agertzen den edukia dela azpimarratuz, hau da, kalitatexko textuak izatea.

Gai honi buruz informazio gehiago nahi izan ezkero edo zure web orriak pop-up sistema erabiltzen badu publizitatea aurkezteko eta honi buruz informatu nahiko bazenu, jarri lasai kontaktuan gurekin eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

Web posizionamendua, SEO

web-posizionamendua-seo

Blog honetan behin baino gehiagotan hitz egin dugu web posizionamendu on batek duen garrantziaz, guk diseinaturiko web orriak posizionatzen izan ditugun hainbat arrakastei buruz ere hitz egin dugu, baina agian ongi egongo litzateke pauso bat atzera eman eta  SEO teknikak erabiliz web posizionamendua lantzea zer den azaltzea.

Beraz, zer da SEO ?

SEO arrunki erabiltzen dugun hitz bat da, baina berez ingeleratik datorren Search Engine Optimization hitzetatik hartua dago, hau da, euskaraz esango genuen bezala ‘Erabiltzaileentzako optimizazioa’ edo ‘Web posizionamendua’.

SEO teknikak erabiliz, Google, Yahoo…  eta horrelako bilatzaileetan modu naturalean eragina izatea lortu nahi da, eta ‘modu naturalean’ esaten deanean, bilatzaileei ordaindu gabe esan nahi da, hori jada SEM tekniken barruan egongo bait litzateke (iragarkien erosketa barruan), beste artikulu batean hitz egingo dugularik honi buruz.

Erabiltzaile batek interneten zerbait aurkitu nahi duenean bi aukera ditu, edo nabigatzailean web helbide zehatza idazten du (ireki behar duen web orria ezagutzen duen seinale) edo Google, Yahoo, Bing… bezalako bilatzaileetan aurkitu nahi duenari buruzko hitzak idazten ditu.

Adibidez, pentsatu Gipuzkoan diseinu grafikoan lan egiten duen enpresaren bat aurkitu nahi duzula. Google ireki eta honakoa idazten duzu: diseinu grafikoa gipuzkoa.

web-posizionamendua-seo

Web posizionamendua hobetzeko pausok – SEO

Googlee-k kasu honetan, irudi honetan jarri dugun emaitza atera digu, beraz azter dezagun.

Kasu honetan, Google euskaraz bilatzailean egin dugu bilaketa eta ikusten dugunez Googlek eskaintzen dituen hainbat erantzunen artean, gure enpresa ‘Innova’, lehen postuan agertzen da.

Oharra: kontuan izan behar da SEO teknikak erabiltzean, bilatzaileek desberdindu egiten dituztela hizkuntza ezberdineko web orriak, hau da, web orri bat hizkuntza batean lehen postuan egon daiteke, eta beste hizkuntza batean beste postu batean, beraz bi hizkuntzek lana bikoizten dutela esan daiteke.  Gure kasuan, euskaraz lehen postuan gaude (ezin hobeagoa) eta gaztelaniaz lehen orriko 6. postuan.

Enpresa txiki batek edo web pertsonal gehienek ez dute marketin garesti edo handirik behar ongi posizionatzeko, nahikoa da web orriaren azterketa egoki bat egitea: titulu zuzenak, meta deskribapenak, keyword-ak (beti ere lehenik nahi ditugun hitzak ongi aztertuz), link zuenak, e.a.

Batzuetan aldaketa txiki batzuk nahikoak dira posizio batzuk gora egiteko, beste batzuetan lan egin nahi dan merkatu-hobia dela eta nahiko zaila gertatu daiteke. Hori bai EZ DA berehalako erantzunik espero behar, lan honek pazientzia eskatzen du, lortzen diren aldaketak ikusi eta behar izan ezkero aldaketa berriak egin behar izaten bait dira.

Kontuan izan behar da Google-ek bere barne algoritmoa nahiko sarri aldatzen duela, beraz argi izan behar da SEO teknikek etengabeko lan bat eskatzen dutela, bere fruituak luzera ematen dituen lan bat da.

SEO tekniketan gehiago sakonduz, hau bi zatitan berez dezakegula esan genezake:  SEO On Page eta SEO Off Page.

SEO On Page edo barne posizionamendua,  gure web orrian aldaketak egiteko puntu guztiak dira, hau da, lehentxoago komentatu ditugunak: testu egokiak, gako zuzenak (keywords), gailu elektronikoetan erabiltasun egokia (web responsive), tituluak, web mapa, e.a.

SEO Off Page, puntu honetan web orritik kanpo bere posizionamendua hobetzeko egingo genukeen guztia sartuko litzateke. Hau da, gure web orrira zuzentzen duten link-ak lortzea, horretarako sare sozial ezberdinak kudeatu beharko genituzke, gure enpresa sare ezberdinetan azaldu, blog bat idatzi…

Ez dago dudarik SEO on bat egiteak duen garrantziaz, zure web orria erabiltzaileek garbi ikusiko duten modura diseinatu behar duzu, baina garrantzitsua da baita ere bilatzaileentzako ere ongi diseinatua egotea, horrela erantzunetan ahalik eta gorago edo lehenago agertzeko.

Artikulu honekin SEO teknikei eta web posizionamenduari buruz izan zenitzakeen zalantza batzuk argitu izango genituela espero dugu.

Web orri bat baldin baduzu eta bere posizionamendua hobetu nahik bazenu, lasai jarri kontaktuan gurekin. Web orria aztertu ondoren bere etekina hobetzeko pausoak zein diren jakingo dugu.