Publizitate digitala edo publizitate inprimatua? eta zergaitik ez biak?

publizitate-diseinua-innova

Innova, publizitate digitala eta publizitate inprimaketa diseinuak

Publizitatea komunikazio bide bat da, beraren bidez enpresa ezberdinek bere produktu edo zerbitzuen promozioa egiten dute.

Teknologia aurrera joan den moduan, publizitateak ere aro digitalera aldaketa nabarmen bat egin du, eta horrela betiko katalogo, libuxka eta karteletatik, publizitatea multimedia baliabide ezberdinetarako diseinatzera pasatu gara.

Bi publizitate mota hauen arteko ezberdintasunetariko bat, digitalean egin daitekeen segmentazioa da, hau da Facebook, Google Adwords, e.a. bezalako tresnekin zure publizitatea erabiltzaile multzo bati bakarrik zuzendu dezakezu, publizitate tradizionalarekin aldiz oso modu orokorrean egin beharra dago. Honek publizitate digitalean askoz ere zuzeneko konpetentzi gehiago egotea eragiten du, beraz bertan agertzen diren iragarkiak oso zehatzak izan beharko dira eta berehala erakarri beharko dute erabiltzailearen arreta.

Digitalaren beste abantaila bat, kostuan dagoen diferentzia da, normalean formatu digitalean eginiko publizitatea, tradizionalean eginikoa baino kostu gutxiagokoa izaten da. Gainera digitalean, produktu bakoitzaren bertsio desberdinak diseinatu daitezke, bakoitza leku edo jende ezberdinetara bideratuz. Gerora sortu daitezkeen zuzenketak, aldaketak, gehikuntzak ere ez dira ain garestiak irtengo.

Baina kostua alde batera utzita, ze publizitate mota iristen da hobeto erabiltzailearengana, hau da, eroslearengana?

  • Ikerlan batzuk diotenez, erabiltzaileen arreta modu azkarrean lortu nahi bada, orduan modu onena publizitate digitala litzateke. Hala ere, eta lehen azaldu bezala, hemen izango dugun lehia ere askoz handiagoa izango da. Erabiltzaileoi hainbeste irudi, iragarki ateratzen zaizkigu momentuoro paintalan, ze askotan ikusi ere egin gabe zuzenean irudia itxi egiten dugu. Beraz iragarkia puntu guztietatik ongi pentsatua (nori bideratua e.a.) eta diseinatua egon beharko da.
  • Oroitzapenaren puntutik ikusita aldiz, bi publizitateek antzeko lana egiten omen dute, agian inprimakiek orogarritasun zerbait sakonagoa sortzen dutelarik.

Eta orain, gure hasierako galderara itzuliz, eta zergaitik ez biak?

Ikerlan batzuk diotenez, publizitate digitala (internet) eta publizitate inprimatua bateratuta egiteak, soilean publizitate mota bakar bat erabiliz eginiko kanpainak baino erantzun hobeagoa dauka.

Ez da lehenengo aldia izango kontsumitzaile edo erosle batek, Interneten gustatzen zaion zerbait ikusi, eta produktua benetan horrelakoa izango den ziurtasun osoa eduki gabe, denda fisiko batetara joatea produktua erakusten duten bezalakoa den edo ez ziurtatzeko. Edo alderantziz, ezaguna da jende batzuren ohitura, zerbait fisikoki gustukoa aurkitzen dutenean, interneten dagoen bilatu gero han erosteko.

Beraz bistakoa da publizitate konbinatuak bi publizitate moten abantailak aprobetxatu ditzakeela, erosle bat, batetik bestera eramanez.

Publizitate kanpaina bat hasteko asmoa baldin baduzu, agian orain beste galdera mota bat ere egin dezakezu, zer sistema mota erabiliko duzu, zein da onena zure zerbitzua edo produktua ezagunarazteko? eta noski publizitate motan, diseinuan, kanpainan aholkurik behar baduzu, jarri lasai gurekin kontaktuan. Ahal dugun guztian lagunduko dizugu.


Txartel diseinua, bisita txartelak

Bisita txartelak, enpresa baten zerbitzuak edo profesional bezala gure datuak aurrez aurre komunikatzeko modu egokienetako bat izaten jarraitzen dute. Teknologikoki, komunikazio aldetik  gauzak asko aldatu badira ere, txartelak beti jarraitu izan dira erabiltzen, irudi elementu bat bait dira, modu honetan, gure bezeroei era zuzen eta errezean transmitizen dizkietelako guri buruzko informazio eta kontaktu datuak. Praktikoak, erosoak eta normalean kostu baxukoak dira.

Denborarekin bisita txartelen estiloa aldatzen joan da. Denetik izan da, diseinu bektorialeko txartelak, 2.0 estilodunak, txartel gardenak, QR kodigorekin, errealitate gehituarekin, kartoi edo plastikoaz gain beste materiale batzuekin eginiko txartelak, forma geometriko ezberdinekoak eta baita textura ezberdinak erabiltzen dituztenak ere.

Dakigun bezala, bezeroek gure gandik jasotzen duten lehen inpresioa edo itxura, gure bisita txartelen diseinuaren bidez izaten da, beraz gure enpresari buruzko datuak modu egokian azalduz gain, formatu erakargargarri eta original bat erabiliz erakutsi beharko dugu.

‘American Psycho’ pelikulako zatia honetan, ederki ikus daiteke bisita txartelen diseinuak batzuentzat izan dezakeen garrantzia

Baina diseinu edo formatu bat aukeratu baino lehen badaude kontuan izan beharreko beste puntu batzuk.

  • Txartelean jarri beharreko textuari buruz:
    • Zure enpresak zer egiten duen argi utzi.
    • Zure izena eta enpresa barruan duzun kargua.
    • Enpresako kontaktu datuak eguneratuak egon behar dira: helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa…
    • Ez jarri beharrezko datuak baina gehiago, eta utzi beti ere bezeroak bertan idazteko lekua (atzekaldea baldin bada ere).
  • Eta txartelaren diseinuari buruz:
    • Saiatu originalak, erakargarriak edo interesgarriak egiten, atentzioa modu positiboan eman dezatela.
    • Tipografia, koloreak…. bat bestearekin ongi etor daitezela, eta iadanik kolore korporatioak baldin badituzu, badakizu piskabat nondik jo.
    • Eta noski txartelak egiteko materialea ona izan dadila. Ez du ezertarako balio munduko diseinu onena izatea, gero bezeroak eskuetan kalitate txarrarekin egitniko txartela baldin badu.

Zuri irudi profesionala berritzea gustatuko litzaizuke? Edo, hasi berria zara profesional lanetan eta bisita txartelak behar dituzu? Jarri kontaktuan gurekin eta zure txartelak diseinatzeko aholkularitza eskainiko dizugu.

Homepage edo web orri baten lehen orriaren garrantzia

Erabiltzaile batek begirada azkar bat besterik ez du behar zure hasierako orria ikusi eta bertan jarraitu nahi al duen edo ez erabakitzeko.

Beraz segundu batzuk besterik ez dituzu zure bisitariari leku zuzenean dagoela erakusteko. Esan dezagun homepage-a zure dendaren erakusleihoa dela. Erakusleihoan dagoenak ez badio ezer esaten, edo gustoko ezer ez badu ikusten, ziur ez dela dendara sartzen, baina alderantziz, gustoko zerbait ikusten badu, edo gutxienez zerbait interesgarria egon daitekeela sumatzen badu, ziurrenik dendara sartuko da begirada bat ematera, hau da, zure web orrian nabegatzen hasiko da.

Honekin ez dugu esan nahi zure enpresako informazio osoa bertan sartu behar duzunik, guztiz aurkakoa, ongi pentsatu behar da gure web orriko punturik garrantzitsuenak zeintzuk izango diren. Hau da:

  • Egiten duzunaren laburpen txiki bat izan behar du.
  • Zure zerbitzuen berri eman behar du. Zerbitzu edo produktu asko baldin badituzu hobe da garrantzitsuenen aukeraketa bat egitea, web orriaren barruan denak aurkezteko aukera izango duzu gero.
  • Kontataktu datuak argi egon behar dira. Erabiltzaileak ez du zoratu behar zurekin arremanetan jartzeko datuen bila, edo nazkatu eta azkenean kontakturik egin gabe joatea arriskatzen zara.
  • Eta noski, guzti hau diseinu erakargarri baten bidez. Eduki on bat edukitzea oso garrantzitsua da, baina horrek ez digu asko lagunduko diseinu aldetik erabiltzaileari hasieratik atzerakada egiten badio web orriak.

Hauek dira web orriaren lehen orriak eduki beharko lituzkeen elementu batzuk:

  • Logotipoa (homepage eta beste orri guztietan ere egon beharko luke): normalean logoa orriaren goikaldean, ezker edo erdialdean joan ohi da.
  • Menu nagusia (orri guztietan). Nahiz eta eskaintzen dituzun zerbitzu/produktu guztiak hemendik aurkitzeko aukera bertan agertu, erabiltzeko ahalik eta errezena izan beharko luke, ez dugu erabiltzailea opzio gehiegin nahastu nahi.
  • Footer edo orri-oina: hemen normalean informazio korporatiboa joan ohi da, lege oharrak, kontaktu datuak…

Eta noski web orri baten homepage-ak eduki beharko lituzkeen datuak:

  • Zure enprasako mezua. Zure bezeroari zuzenduriko mezurik baldin baduzu, hau logoaren behekaldean edo ondoan joan beharko luke.
  • Zure enpresako produktu edo zerbitzuak. Hemen zure enpresako produktu/zerabitzu garrantzitsuenak erakutsi, 4 edo 6 gehienez. Web orriaren barrukaldean beste guztiak azaltzeko aukera gero izango duzu.
  • Zure enpresak ematen duen zerbitzuaren kontzeptu garbia. Ez erabili alperrik bertan dagoen lekua, ezta ere erabiltzaileak irakurtzeko duen gogoa. Informazio sakona jarri nahi baduzu, beti edukiko duzu barrukaldean jartzeko aukera.
  • Irudiak. Argazkiak badituzu, ahal baduzu, zure enpresakoak, pertsonalak (ez oso orokorrak) izan daitezela eta kalitatezkoak, baina gehiegikeririk gabe, ez dugu web orriak gehiegi ‘pisatzerik’ nahi.
  • Blog bat baduzu, azken albiste edo sarrerak. Eta hau beti ere blog-a aktualizatua baldin baduzu. Azken albistea orain urtebete edo gehiagokoa bada hobe ez jartzea.

Eta noski homepage edo lehen orriak ez du beti informazio bera erakutsi behar. Saiatu noizean behin bertan agertzen den edukia aldatzen, produktu berri bat, gehiago nabarmendu nahi duzun zerbitzu bat… baliatu zure web orriaz eta zure enpresa jendeari ezagutarazteko atera ahalik eta kutsu handiena.

Eta puntu hauek irakurri ondoren iadanik homepage bat nolakoa izan beharko lukeen ideia txiki bat izan beharko zenuke. Zure web orriaren lehen orriak puntu hauek betetzen dituela uste duzu? Horrela ez bada eta aldatzeko aukera ikusi nahiko bazenu jarri lasai kontaktuan gurekin eta opzio onenak zeintzuk diren ikusiko dugu.


Google-k mobil eta tabletetan erabiltzen duen algoritmoari buruzko abisu berria

responsive-web-orria

Gailu ezberdinetarako prestaturiko web orria

Aurreko urteko apirilean Google-ek bere Webmaster blog ofizialean web orri responsive bat izatearen garrantziaz idatzi zuen, hau da, gailu elektroniko ezberdinetan ongi ikusteko prestaturiko web orri bat edukitzeak zuen garrantziaz, bere bilatzailean erantzunak erakusteko algoritmoa aldatu behar bait zuen, aldaketa honetan responsive web orriak puntuazio handiagoa izango zutelarik, hau da, ez zirenak, zerrendan behera joateko aukera zuten.

Eta orain egun batzuk maiatzean, berriro algoritmo hau aldatuko zuela abisatu zuen:

“Hoy, anunciamos que a partir de mayo empezaremos a implementar una actualización en los resultados de búsqueda para móviles, que aumentará el efecto de esta señal para que los usuarios puedan encontrar todavía más páginas relevantes y optimizadas para móviles.”

Google-en abisua ingeleraz: https://webmasters.googleblog.com/2016/03/continuing-to-make-web-more-mobile.html

Nola begiratu dezakezu zure web orria responsive al den edo ez?

Zure web orria gailu ezberdinetan ikusteko egokitua al dagoen ez baldin badakizu, hori ikusi ahal izateko, Google-ek online Prueba de optimización para móviles de Google izeneko doaineko gailu bat eskaintzen du. Sartu bertan zure web orriaren url edo helbidea eta ea zer ateratzen zaizun.

Iadanik zure web orria responsive motakoa ez dela baldin badakizu eta aktualizatu nahi baduzu edo ez bazaude ziur eta honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, lasai, jarri kontaktuan gurekin eta guk lagunduko dizugu.

 

Kolorea, diseinatzeko orduan

Diseinuan koloreak garrantzirik ba al du? Inoiz pentsatu duzu koloreak zure logoan, enpresako markan edo egiten duzun publizitatean duen garrantziaz? Zure web orriak kolore nagusirik ba al du?

Diseinuan tipografia funtsezkoa den bezala, koloreek ere garrantzi berdina dute logo edo edozer motako publizitatea diseinatzean. Kolore ezberdinek eta mota berezi bateko letrak, mezu bat edo beste transmititzeko ahalmena izango dute, beraz enpresa bateko irudi korporatiboa edo irudia sortzerakoan gomendagarria da kolore baten aukeraketa ongi ausnartzea.

Diseinatzaileen artean normalean gehien erabiltzen diren koloreak urdina, berdea, gorria, oria eta beltza dira, marroia, arrosa eta naranja bezalako koloreak aldiz gutxiago ibiltzen direlarik.

Koloreak puntu bakar batean edo orokorrean osoki atentzioa emateko erabili daiteke. Proiektu batean dena dago koloreekin erlazionaturik, logotik hasi eta tipografiaren kolorea edo eta kartel baten fondoa ere kontuan hartzeko gauzak bait dira. Eta kolorrez hitzegiten dugunean, hauen arteko konbinazio kromatiko guztiak ere kontuan izan behar dira.

Denok dugu beste koloreak baino gehiago gustatzen zaigun kolore bat, baina ziur momentu batetan ere entzun dugula koloreek sentimentu ezberdinak transmititzen dituzten esaldia. Ba ikus dezagun azken hau:

. Gorria: gogo handia, pasioa, dinamismoa, arriskua. Atentzioa erakartzeko duen indarragatik asko erabiltzen da. Gainera askotan larritasun edo premi sentzazioa ere igortzen du.

logo-diseinua-kolore-gorria

Kolore gorria logo diseinuan

. Urdina: konfidantza, ziurtasuna, produktibitatea, zintzotasuna. Gehien erabiltzen den kolorea da, zeren eta ze enpresak ez du nahi beraren bezeroei segurtasuna adierazi?

logo-diseinua-kolore-urdia

Kolore urdina logo diseinuan

. Berdea: natura, lasaitasuna,  baretasuna. Gehienetan natura edo ingurumenari loturiko enpresekin elkartuta egoten da.

logo-diseinua-kolore-berdea

Kolore berdea logo diseinuan

. Oria: poztasuna, berotasuna, positibotasuna. Kolore oria normalean sentzazio pozgarriak transmititzeko erabiltzen da, baita jendearen arreta eerakartzeko, baina ez da gehiegi erabili behar, ze bestela kontrako sentsazioa eragiten du.

logo-diseinua-kolore-oria

Logo diseinuan kolore oria

. Beltza: dotoretasuna, boterea, gaiztakeria. Kolore honek dotoretasuna, ospea eta botorea transmititu ditzake, baina era berean heriotza eta iluntasunarekin ere lotuta dago.

logo-diseinua-kolore-beltza

Logo diseinuan, kolore beltza

Beraz, zure marka, logo, web orria edo behar duzun publizitea (kartelak, flyerrak, bannerak…) diseinatzean, zure mezua transmititzen dituzten koloreak aukeratzen dituztela ziurtatu.