Web orrian jartzen diren argazkien garrantzia

Web orri bat irekitzean, gure begiak lehenik jasotzen dutena irudiak dira eta segundu batzuk besterik ez ditugu behar lehen iritzi edo inpresio bat jasotzeko.

Jakinekoa da gizakiaren garuna lehenago ohartzen dela irudi batez textuaz baino, beraz irudia gustokoa baldin badugu, ziurrenik inguruan ditugun textuak ere irakutzen hasiko ara. Aldiz irudia ez bazaigu ezer gustatzen, litekeena da web orri hori itxi eta bilatzaietean beste baten bila hastea.

Beraz, nahiz eta web orri baten dagoen hitzezko edukia oso garrantzitsua izan (beti saiatuko gara eduki aproposa jartzen, SEO teknikak jarraitzen…), textuaren inguruan doazen irudiak ere kalitatezkoak izatea oso garrantzitsua da, erabiltzailearen arreta modu positiboan erakarri behar bait dute.
Modu honetan, eta beti ere web orriaren tematika kontuan izanik, ahal bada web orrian erakutsi nahi den produktuen kalitatezko argazki galeria bat jartzen saiatuko gara: jatetxe bateko janari ezberdinak, hoteleko logelak, arkitektura proiektuak, salmentan dauden produktuak, e.a.

· Web orriak, berari zuzenki loturiko kalitatezko argazkiak izateak, bertara iristen diren erabiltzaileek web orri horretan konfidantza gehiago izatea lortuko da.
· Innova-n argazkilaritzako munduan lan egiten duten profesionalak ditugu, zure web orrirako argazki pertsonal eta kalitatezkoak aterako dituztelarik.
· Produktua edo enpresa oraindik eta gehiago edo modu ezberdin batean nabarmendu behar diren kasuetan, beharrezko ikutuak egingo dira argazkiei.

Responsive web orriak, Google eta bilatzailearen ‘zigorrak’

Iada ia urte bat da Google-k web orrien administratzaileei, web orriak ‘responsive’ izan behar zuten abixua pasa ziela, hau da, gailu elektroniko ezberdinetarako prestatuak egon behar ziren. Beraien hitzetan, gero eta erabiltzaile gehiagok erabiltzen dituzte gailu berri horiek beraien bilaketak egiteko, beraz bilaketa horien erantzunak ere gailu hoietarako prestatuta egon behar dute.

Hau dela eta, beraien bilatzaile algoritmoan beste faktore bat sartu zuten, honek arakatzen ari den web orri hori responsive al den edo ez esaten dio, erantzuna baiezkoa bada bere kalifikazioan plus bat edo puntuazio handiagoa emango dio, horrela gailu elektronikoetatik egiten diren bileketen erantzunetan aurrerago egoten lagunduz.  Hau da, zure web orria ez baldin bada responsive, ez dizu ‘zigortuko’ postuak jeitsiz (zurrumurru hau ere asko edatu zen jendearen artean) baizik eta ‘responsive’ diseinua baldin baduzu, zure web orriaren postua hobetuko du, amaieran antzeko erantzuna lortuz. Horrela bada ondorioa garbia da:

Zure web orria responsive diseinu batetara egokitu behar duzu. Gero eta jende gehiagok egiten ditu bilaketak bere mobil edo tabletaren bidez, beraz zure lehiakideen gainetik egon nahi baduzu, Google bilatzaileari zure orria gustatzen zaiola ziurtatu behar zara.

Bilatzaileetan ahalik eta postu onenetan egoteko zure web orriari diseinu berri bat eman nahi badiozu  (resposive diseinua izanez eta Google bezelako bilatzaileei gustatzen zaizkien beste SEO faktoreak kudeatuz), jarri kontaktuan gurekin eta lagunduko dizugu.

Valen Garciaren argazki bat One-Eyeland web ospetsuan

One-Eyeland, argazkigintza munduan parte-hartze kalitate handidun eta argazki kreatiboei buruz dagoen web orri ospetsuak, gurekin Innovan lan egiten duen diseinadore kreatiboa den Valen Garciaren argazki bat aukeratu du beraien ‘Official Selecction’ sailerako.

Denon partetik…

postal-pertsonalizatuak-innova

Logo bat behar duzu zure enpresa edo negoziorako?

logo-diseinua
Logoa askotan bezeroek zure enpresaz jsotzen duten lehen inpresioa izaten da. Zure enpresarekiko izango duten jarrera edo eta zurekin kontaktuan jartzeko erabakian eragin dezaeke.

    Logo bat diseinatzean puntu hauek hartu behar dira kontuan:

  • Originala izan behear da
  • Enprasaren markaren aurkezpena izan behar da
  • Enpresako irudiarekin bat datozen koloreak erabili behar dira
  • Irudia bakarrik edo enpresako izena ere erabiltzea komeni da? Enpresa batek ikur edo irudi bat bakarrik erabiltzea erabakitzen duenean, iadanik marka ezaguna izan ohi da edo publizitate kanpaina handi bat egiten du jendeari ezagunarazteko. Hau normalean denborarekin egiten da. Badira enpresa oso ezagunak beraien izena jarri beharrik ez daukatenak. Adibidez, Nike jendeak bere irudiaren bidez ezagutzen du. Mercedes kotxeek beraien izarra dute, e.a.
  • Tipografia ere oso garrantzitsua da logo on bat diseinatzerakoan. Logoan, irudi bat ere izan ezkero, textuak berarekin bat egin behar du, eta alderdi batzuk kontuan hartu behar ditu: irakurgarria izatea, moldagarria…

Zure enpresa edo negoziorako logo bat egitekotan baldin bazabiltz, kontaktatu gurekin, zure ideiak kontuan izanik, zure enpresari gehien dagokion logoa aurkituko dugu.