Erakusleiho diseinua

Irene Altuna Loradendaren erakusleihoaren diseinuarekin lankidetza Urolako trenaren bagoiaren argazkia egin, ukitu eta inprimatu, 2.postua lortuz Azpeitiko II.Gabonetako Erakusleiho Lehiaketan.

innova-erakuslehio-diseinuak

Eguberri On

Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On bat opa dizuegu.

innova-gabon-postal-diseinua-2013

SEO lanean arrakasta Egaña gozotegiko web orriarekin

SEO teknikak erabiliz, hau da, bilatzaileetako postuak hobetzeko teknikak  erabiliz eta hitz gakoen, irudien eta textuen azterketa egin ondoren,  Google eta beste hainbat bilatzaileetan Egaña Gozotegiaren web orriarentzako lehen postuak eskuratzea lortu da.

Topaketak 2013 Azpeitia bideoklipa

Bideogintza, Azpeitiko Argazki Elkartearekin batera Topaketak 2013 eguneko bideoklipa egin dugu.

Bideoan Xanti Rodriguez, Itsasi euskal dantza taldeko hinbat kidek, Burnibidearen Euskal Museoak, Euskal herriko argazki elkarte federakuntzak eta Azpeitiko udaletxeak parte hartu dute.

+ DIGITAL@2013 Pymentzako subentzio eta laguntzak

ETEetan (Hobeki +digital@ ekimena) eta enpresa eta profesionalen elkarteetan (Lankidetza +digital@ ekimena) IKTak lehiakortasun tresna bezala sartu eta erabiltzeko laguntzak.

ETEen barne prozesuen eta bezero, hornitzaile eta administrazioekin dituzten harremanen digitalizazioa bultzatzea, IKTak erabiliz beren lehiakortasuna sendotzeko, +DIGITAL@ izeneko ekimenaren bidez.

Bestalde, programa honen helburua da Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKTak) Euskal Autonomi Erkidegoko enpresa ehunean sar daitezen laguntzea, enpresa talde batek gauzatutako eta EAEko enpresa edota profesionalen elkarteek bultzatutako lankidetza proiektuak sustatuz, “LANKIDETZA+DIGITAL@” izeneko ekimenaren bidez.

Informazio gehiago