.eus domeinuak %40an jaisten dute beraien prezioa

.eus domeinu bat baldin badaukazu agian iadanik iritxi zaizu albistea baina horrela ez bada beraien prezioa gutxi gora-behera %40-an jaitsi dela jakinerazten dizuegu.

Beraien web orrian jarri duten albistean irakurri ahal izan dugunez (Aro berria hasi du PuntuEUS Fundazioak) gaurtik aurrera erabiltzaile guztientzat prezioa jaitsiko da, bai erregistro berrientzat eta baita lehendik .eus domeinu-izena dutenentzat.  Erregistro berriek 29€ inguru balioko dute eta berriztapenek 35€ inguru (bi prezio hauek erregistratzaile enpresaren arabera zerbait aldatu daitezke).

Kontuan izanik merkatuan dauden beste domeinu motak (.com, .es, .net…) 12€ inguru balio dutela prezio hau oraindik ere garestia iruditu daiteke, baina kontuan izanik atzorarte 50€ inguru balio zutela, ba aldaketa handia dela esan daiteke. .eus domeinukoek beraien albistean adierazi dutenez, prezio berri hau 6.000 .eus erabiltzaile lortu dituztenean jarri ahal izan dute. Horrela bada, ea gero eta erabiltzaile gehiago lortzean, merkatuko beste domeinuen antzeko prezioetara iristeko aukera izaten duten.

Let’s Encrypt, SSL ziurtagiria, libre eta doain, babestu zure web orria HTTPS protokoloarekin

ssl-ziurtagiria-doan-https
Urte bukaeran gure blogean Google Chrome web orria asko “No seguro” bezala katalogatzen hasi behar zuela abixatu genuen. Zure web orria “Es seguro” bezala agertzeko modu bakarra zure domeinu edo web orrian HTTPS segurtasun protokoloa instalatzea zen. (Irakurri HTTPS protokoloei buruzko albistea).

Orain gutxi arte SSL zertifikatu bat lortzea jende askorentzat ez zen ekonomikoki oso bidegarria, bereziki web pertsonal, bloga edo baita web orria beraien zerbitzuen erakuslehio soil bat bezala erabiltzen zuten enpresa txikientzat. Baina pertsona guzti hauentzat edo eta opzio berri hau gehiago gustatzen zaien guztientzat, iadanik dohaineko opzioa atera da, Let’s Encrypt (https://letsencrypt.org)

Let’s Encrypt, SSL ziurtagiriak eskaintzen dituen irabazirik gabeko aginte edo enpresa bat da. Linux fundazioak lagunduta sortua, hainbat enpresaren laguntza du: Facebook, Google, Cisco, Automattic (WordPress), e.a. Ziurtagiri hauekin, HTTPS protokoloa lortzen duzu, zure web orria bisitatzen duenaren eta zure arteko informazioa babesteko modu onena.

Dohaineko zertifikatu berri hauek, ordaineko zertifikatuak erabiltzen duten sistema bera erabiltzen dute datuak zifratu eta babesteko, baina hori bai, ez dituzte opzio berdinak eskaintzen. Biak hobeto desberdindu ahal izateko, lehenik merkatuan dauden SSL zertifikatu ezberdinak azalduko ditugu.

Elkar desberdintzen dituen puntu bat, eskaintzen duten balidapen mota da:

  • Domeinu bidez balidatuak (DV): sinpleenak dira, eta Let’s Encrypt irten denetik, dohainekoak. Hauen bidez zure web orria eta bertan mugitzen den informazioa enkriptatua egongo da, eta nabegatzaileko helbidean, HTTPS ziurtasun protokoloa kandadu berde batekin agertzen da.
    ssl-https-ziurtagiria
  • Organizazio bidez balidatuak (OV): web orriko datuen enkriptazioaz gain, ziurtagiria ematen duen enpresak, ziurtagiri hau eskatzen duen enpresa berau ere benetakoa dela ziurtatzen du (horrela, web orrian dabilen erabiltzaileak badaki web orri hori benetako enpresa batena dela eta ez kopia iruzur bat). Ziurtagiri honen puntu ‘txar’ bakarra, lehen begi bistan nabigatzaileek DV motako ziurtagiriekin ez dituztela desberdintzen da, hau da, nabigatzaileek bi kasuetan informazio bera erakusten dute.
  • Balidazio zabalak (EV): ziurtagiri hauek dira balidazio mota gehien eskaintzen dutenak. Aurreko ziurtagiriekin bezala, hemen ziurtagiria ematen duen enpresak, ziurtagiri hori eskatu duen enpresa ere balidatu egiten du, baina aurrekoarekin ez bezala, nabigatzaileek hau begi bistan erakusten dute, enpresaren izena web orriaren helbide ondoan jarriz, honek erabiltzaileari ematen dion ziurtasuna gehituz.

Dohaineko eta ordainduriko ziurtagirien arteko beste desberdintasun handi bat, ziurtagiria kudeatzen duen enpresarekin ziurtatzen den diru kantitatean dago, seguru mota bat izango litzateke. Hau da, imagina dezagun online denda bat daukazula, eta erabiltzaileek beraien bankuko datuak bidaltzerakoan akatsen bat egon dela eta konpoko norbaitek datu horiek lortu dituela. Kasu honetan, ordaindutako ziurtagiri bat baldin bazenu, ziurtagiria eman dizun enpresarekin, gutxienez 10.000 $ ko aseguru moduko bat sinatuta izango zenuke. Dohaineko ziurtagaria izan ezkero seguro moduko diru languntza hau ez zenuke izango.

Ikus ditzagun merkatuan aurki daitezkeen ziurtagiri ezberdinen arteko desberdinatunak:

SSL Let’s Encrypt RapidSSL WildCard True Business ID True Business ID + ED
Autentifikazio mota Domeninu balidapena Domeninu balidapena Domeninu balidapena Domeinu  + enpresa balidapena Domeinu + empresa balidapen zabaldua
Enkriptazioa 128/256 bits 128/256 bits 128/256 bits 128/256 bits 128/256 bits
Azpi-domeinuen
babesa
EZ EZ BAI BAI BAI
Ziurtagiria ematen duen enpresa
Let’s Encrypt Equifax Secure Certificate Authority Equifax Secure Certificate Authority Equifax Secure Certificate Authority GeoTrust Primary Certificate Authority
Instalakuntza  + berifikazioa egun 1 egun 1 1-6 egun 1-6 egun 1-15 egun
Berma asegurua
EZ BAI BAI BAI BAI

Goiko taula ikusita dohaineko SSL ziurtagiri hauen desabantaila handiena, ziurtagiria ematen digun enpresak akats baten aurrean ez digula aseguru moduko ezer eskaintzen da. Beste guztiek (ordainekoek) 10.000$ eta 125.000$ artean hartuko luke bere gain kaltea. Hori bai, akatsa bere ziurtagirian egon dela frogatu beharko genuke.

Guzti honegatil SSL ziurtagagiri bat jarri nahi baduzute zuen web orrian, INNOVA-tik lehenik galdera bat egingo genizueke, zuen web orrian garrantzitsutzat hartzen den informazio mota mugitzen duzute? (bankuko datuak, datu pertsonalak…), ze horrela baldin bada ordaindutako ziurtagiri mota bat hartzeko gomendatuko genizueke.

Aldiz zuen web orrian email helbide bat, edo kontaktu datuak jasotzeko formulario soil bat bakarrik baldin baduzue, dohaineko ziurtagiria probatzeko gomendioa egingo genizueke.

Instalakuntza erraza da baina iadanik bilatzaileetan ongi posizionatua duzuen web orri bat badaukazue guztia teknikari profesional baten eskuetan uzteko gomendioa egingo genizueke, zeren nahiz eta HTTPS protokoloa erraz instalatu, honek web orrian eta konfigurazioan eta Google-kin lan egin ezkero, honi bidali beharreko informazioan (Webmaster tools, Google Analytics…) hainbat aldaketa egitea eskaintzen ditu, bestela bilatzaileetan duzun posizionamendua galtzeko arriskuan gelditzen zara.

Hemen azalduriko edozein puntutan zalantzarik izan ezkero lasai jarri kontaktuan gurekin inolako konpromezurik gabe.

Bideo eta argazki analogikoen digitalizazio zerbitzua

bideoak-digitalizatu-argazkiak

Berreskuratu zinta analogikoetan gordeta dituzun zure bizitzako oroitzapen garrantzitsu horiek.

Denok ditugu etxean VHS bideo zinta zaharrak gure hainbat oroitzapenekin, ezkontzako bideoak, oporretakoak, seme-alaben lehen jaunartzekoak…

Eta zer esan argazki analogiko edo karreteez.

Ez galdu oroitzapen horiek eta bihurtu denak artxibo digital batean.

Gure digitalizazio zerbitzuak erabiliz oroitzapen guzti horiek berreskuratu ahal izango dituzu. Artxibo digitalean bihurtu eta horrela nahi duzun guztietan berriro ikusi ahal izango dituzu zure telebista edo ordenagailuan.

Ez utzi zure oroitzapen berezi horiek garai digital berri hauetan galtzen.
Bidali mezu bat behar duzunarekin eta konpromezurik gabe behar duzunarekiko aurrekontua prestatuko dizugu.

INNOVA, Bilboko Altzari Ferian izango da

Altzari denda eta barne dekorazioko proiektuetarako erantzun grafikoak

INNOVA, Deco software programaren banatzaile ofizial bezala, ostiral eta astebukaera honetan Bilbao Exhibition Center-en izango den I. Altzari Ferian izango da, programa honek eskaintzen dituen hainbat infografia zerbitzuak erakutziz.

Deco, 3D-n barne diseinu proiektuak egiteko programa bat da, horrela zure bezeroentzako dekorazio birtualeko hainbat proiektuez gain, aurrekontuak eta eskaerak egiteko.

innova-diseinu-grafikoak-bec

INNOVA & Deco stand-a BEC-eko I. Altzari Ferian

1 Pabiloiean, 4-I stand-ean egongo gara, kafetegi aurrean, nahi baduzu bertan erakutziko dizugu Deco programak zuregatik egin dezakeen guztia.


Web orriak flash-a erabiliz? Oraindik erabiltzen da web orrien diseinuan?

Orain dela gutxi enpresa batek beraien web korporatiboa berritzeko eskatu zigun. Web orria begiratzean dena Flash erabiliz egina zegoela ikusi genuen beraz berehala ohartarazi genion gure lehen gomendioa Flash programarekin ahaztu eta web orri berria HTML erabiliz diseinatzea izango zela.

2000 urte inguruan, Flash erabiliz eginiko web orriak oso modan egon ziren. Enpresak beraien orriak mugimendu askorekin, koloredunak eta soinuekin nahi izaten zituzten, jendearen atentzioa erakartzen zituzten web orriak eskatzen zituzten. Eta kasu askotan web orri hauek berehelburua lortzen zutela esan behar dugu, baina baita ere, hauetako askok, pare bat aldiz ikusi eta gero iadanik nekatu egiten zutela hainbeste mugimendu eta zaratekin.

Beraz, oraindik web orrietarako Flash-a gustoko baldin baduzu edo zure web orria Flash erabiliz  egina baldin badago baina aldatu edo ez galdetzen ari baldin bazara, agin honako galdera hau egin beharko zenuke:

Zertarako dut edo erabili nahi dut web orria? Nire negoziora zuzendu nahi dut, nire produktu edo zerbitzuak ezagunarazteko, bezero gehiago lortzeko? edo aurkezpen txartel digital moduan erabili nahi dut bakarrik, hau da kontaktu datuak (telefonoa, emaila…) eta argazkiren bat erakustearekin nahikoa dut?

Zure erantzuna bigarren puntura gehiago gerturatzen baldin bada, agian Flash-a ez zaizu gaizki etorriko, baina alderantziz baldin bada eta ideia zure web orria bilatzatzaileetan ongi posizionatzea baldin bada, orduan Flash-aren erabilera ez daogela oso gomendatua jakitea komeni zaizu, zeren gaur egun honi buruzko erabilpena nahiko hedatua baldin badago ere, oraindik gai honek bere mugak ditu:

  • Google bezelako bilatzaileek, Flash animazio barruan dauden textuetara ezin dute nahi bezela iritxi, beraz ez zaie gehiegi gustatzen.
  • Indexatu ahal izateko orri bakarra duzu, beraz bilatzaileetan posizionatzeko orduan honek ere nahiko mugatuko zaitu.
  • Web orriaren ikustapena asko moteltzen du. Flash bideoa ikusi baino lehen, nagabegatzaileak lehenik bideo osoa deskargatu behar du, beraz internet linearen abiadura kontuan izanik, hau batzuetan nahiko makala izan daiteke
  • Ordenagailuko barne memoria eta energia gehiago kontsumitzen du, azken hau oso garrantzitsua, ordenagailu eramangarri batetan, bateria erabiltzen baldin bazabiltz.
  • Lehen puntuan esan bezala, bilatzaileek indexatzerakoan arazo batzuk izateaz gain, bere kontra zuzenki ere azaldu dira.  Bing nabegatzailea pare bat aldiz edo agertu da Flash-ari buruz gauz onak esaten, baina adibidez aurreko urtean Google Chrome-ek iadanik ohartarazi zuen bere nabigatzaiean ikusten diren Flash bideoak geldiagotzen hasiko zela eta Microsoft-ek urte honen erdi aldean jakinarazi zuen bere Edge nabigatzaile berrian web orrirako zuzenki garrantzitsuak ez ziren Flash bidoak gelditzen hasiko zela, erabiltzaile bakoitzak bertan klik eginez erabaki behar izango zuelarik bideoa martxan hasi edo ez. Momentuz hau web orriaren edukian lehentasuna ez duten Flash bideoetan egingo dutela esan dute, baina denborarekin Flash guztietan berdina egitea ere posible dela ohartaraziz.

Innovan, web orrien diseinu arloan lan egitean, web orri estrukturatuak, indexatu ahal direnak, edukia erraz gehitu/aldatu/kendu daitekeen web orrien aldeko apostua egiten dugu, enpresa ezberdinek horrela beraien produktu eta zerbitzuen berriak eman ahal izateko aukera eskainiz eta sarean aurkituak izateko aukera gehituz.

Kasu batzuetan, Flash bideoak banner edo publizitate moduan erabiltzeko aukera ongi etorri daitekeela onartzen dugu, batzuetan ongi etor daiteke bezeroen atentzioa lortzeko edo eta web orrian egoten diren denbora gehitzeko (posizionamenduari honek on egingo diolarik), baina beti ere gai konkretu batzuetarako bakarrik erabiliz, eta web orrian erakusten den eduki nagusia ukitu gabe.

Hasierako gure galderara itzuliz, Flash erabiliz sorturiko web orria baldin baduzu, eta HTML-ra aldatzeko asmoa baldin baduzu, aurretik honako honetaz informatu zaitzakegu:

  • HTML-an eginiko web orri berria, zeharo desberdina eta berria izango da, hori bai, oraingo web orrian duzun edukia erabilgarria erabiliz.
  • Ez espero orain ikusten dituzun efektu berezi horiek izatea web berrian.
  • Orain duzun estruktura gustatzen bazaizu, web berrirako ere saiatu gaitezke estruktura berdina diseinatzen, baina kontuan izan bertan nabigatzeko modua desberdina izango dela.

Eta garrantzitsuena:

  • Amaieran nahi izan ezkero web orriaren edukia zeuk kudeatu ahal izango duzu, zure enpresako datuak, produktuak e.a. aldatuz/gehituz.

Zure web orriaren diseinuan zalantzarik izan ezkero, jarri lasai kontaktuan gure zerbitzu teknikoarekin eta zure galdera guztiak erantzuten saiatuko gara.