Community Manager zerbitzuak

community-manager-zerbitzuak

Community Manager, Sare Sozialen kudeaketa

Azken urteetan “Community Manager” kontzeptuak gero eta indar handiago hartzen joan da.

Ingeleratik bere itzulpena egin ezkero “Komunitateen gestioa” moduko zerbait izango genuke, baina gaur egun bere lan eremua askoz zabalagoa dela esan genezake, enpresa batek gaur egun Interneten izan dezakeen komunikazio lan guztia barne hartuko luke.

Gaur egun oraindik Interneten agertzen ez diren enpresa batzuk badiren arren, gero eta enpresa gehiagok ulertzen dute bertan egoteko garrantzia, hau da, beraien bezeroekin sare sozialen bidez komunikatzeko beharra. Eta guzti hau ongi emateko ezin beharrezkoa da lan hau bere kargu hartuko duen prosional bat izatea, hau da, Community Manager lanak egingo dituen pertsona bat, enpresak interneten dituen sare sozialak kudeatzeko kargua izango duena: Facebook, Twitter, Linkedin, Instagram, Pinterest edo Youtube. Bere lana izango da Sare Sozial guzti hauetatik enpresari zein dagozkion hobeto erabaki eta berauek kudeatzea, horrela enpresako bezeroekin harremanetan jarri eta komunikazio eraginkor bat sortuz.

Honez gain, teknologi berriek profesional hauen lana oraindik eta gehiago zabaldu dute, komunikatzen jakiteaz gain beste gai tekniko batzuetan ere adituak izan behar dutelarik: diseinu grafikoan, web posizionamentuan, e.a.

Guzti honegatik, Innovan, Community Manager-a beti ere diseinatzaile grafikoarekin elkarlanean dabil, Sare Sozialetarako beharrezko dituen irudiak diseinatzailearekin egokitzen dituelarik. Argazkilariak, diseinatzaile grafikoak, web posizionamenduko teknikariak, Community Manager-ak, denek elkarrekin egin behar dute lan.

Interneten zure enpresak indar gehiago hartzea nahi baduzu, zure marka bezero gehiagori iristea, Sare Sozialen bidez zure bezeroak zureganatu, fidelizatu nahi badituzu, ez izan zalantzarik eta jarri kontaktuan gurekin. Zure enpresako beharretara egokitutako aurrekontu bat prestatuko dizuegu.