Zergaitik kontratatu diseinu agentzia bat eta ez egin zeuk lana

Enpresa askok garai hauetan marketing kanpaina berriak prestatzen hasten dira, beraien marka sustatzeko ideia berriak dituzte eta honek diseinu agentzia profesional bat kontratatzeko beharraren eztabaida sortzen die. Imajinatuko duzun bezala artikulu honekin gure asmoa agentzia batekin kontatzeko beharra erakustea da.

Egia da gaur egun Internet bidez ia edozein bideo tutorial aurki dezakegula, horien artean Photoshop edo Ilustrator bezalako diseinu grafiko programak erabiltzen erakusten dutenak. Modu honetan denok dugu “diseinatzen dakien lehengusu”, lagun edo ezagunen bat.

Baina programa horiek erabiltzen jakiteaz gain diseinatzaile batentzat bada beste gauz bat garrantzitsuagoa, sormen ideia horiek eduki eta kreazio-egintza guzti hori aurrera ematen jakitea, amaieran bezeroak nahi eta behar duen lan hori sortuz. Horregatik, beste lagun edo lehengusu horrek dituen gutxieneko diseinu ezagutza horietaz baliatuz aurrera egitea erabaki ezkero, amaieran eskuetan hala-madoko, “etxeko-lan” bat izaten amaitzea da ohikoena, eta gogoratu lan horrek ordezkatuko du zure enpresa. Benetan hori da jende aurrean, zure bezeroen aurrean, eman nahi duzun irudia?

Oraindik arrazoi gehiago behar baldin badituzu diseinu agentzia profesional bat kontratatzeko, hemen batzuk:

  1. Kartel, banner edo katalogo bat diseinatzea ez da lan mekaniko bat, ez da nahikoa irudi bat erosi eta Phoshop bidez textu bat jartzea inguruan. Kreazio prozesu bat da, ideiaz beterik dagoen sortzaile baten lana, formakuntza egoki baten bidez ikasi duen eta proiektu ezberdinetan lan eginez irabazi duen experientziaren bidez lan egiten duen sortzaile bat. Gogoratu, zure marka da jendeari erakutsiko diozuna, benetan azaldu nahi duzu irudi eskas bat?
  2. Ziur zuk eta zure langileek lan garrantzitsuagoak dituzuela egiteko. Ez zarete diseinatzaile grafikoak eta ez duzute zer izanik, horretarako daude lan horretara zuzenduriko profesionalak. Gainera, jakina den bezala, denok denbora mugatua izaten dugu eta zure ohiko lanak alde batetara utzi behar badituzu, zuri benetan ez zaizun tokatzen lan bat egiteko, amaieran ziurrenik kalitate bajuko lan bat besterik ez duzu izango esku artean.

    Sormen ideia faltak, enpresen logotipo asko originalak ez izatea dakar, Interneten aurkitutako grafiko edo irudi baten aldaketa bat besterik ez izatea, horregatik merkatuan aurki ditzakegun logo korporatibo asko elkarren artean oso antzekoak izan ohi dira. Irakurri: “Logo original bat edukitzearen garratzia”, izeneko artikulua

  3. Diru aurreztea. Hasiera batetan diseinu agentzia bat kontratatzea sahies daitekeen gastu bat bezala hartu dezakezu, baina aurrera begira, agian kontratazio honek dirua ez galtzera eraman zaitzake. Marketing proiektua zeure enpresan egitea erabaki ezkero, diseinatzaile profesional bat erabali gabe, diseinu ez profesional baina zuretzako “nahikoa” den bat erabiliz, gogoratu zure marka, zure enpresaren izena ari zarela hor kanpora ateratzen. Imaginatu jendeak nolako zer esanak izango dituen hala moduzko irudi bat zure markaren ondoan ikustean, batipat Sare Sozialetan. Hori gertatu ezkero, irudi eskas horrek zure enpresaren kalitate eta entzute onean sortu dezakeen kaltea zuzentzeko beste diru sorta bat jarri beharko duzu, oraingoan diseinu enpresa profesional bat hartu beharko duzularik dena zuzen egiteko.
  4. Eta zure kasuan, enpresa sortu nahian baldin bazabiltz, zure enpresaren irudia izango den logo baten bila, benetan hasi nahi duzu bide berri hori “hala moduzko” diseinu batekin? logoa izango da zure enpresako irudia, ziurrenik jendeak lehen ikusiko duena, gerora irudi horrekin identifikatuko zaituzte. Beraz izan dadila logo original eta kalitatezko bat. Eta ez, honek ez lizuke zure aurrekontuan esfuertzu ekonomiko handi bat eskatu behar. Nahi izan ezkero jarri lasai kontaktuan gurekin eta zure ideiak entzun ondoren zure enpresari egokien datorkion aukera eskainiko dizugu, bai ekonomiko eta baita diseinu aldetik ere. Guztia inolako konpromezurik gabe.

Innovan behar duzun diseinu profesional hori lortzen lagunduko dizuten hainbat diseitzatzaile ditugu. Jarri kontaktuan gurekin eta kontatu gure diseinatzaileei zure ideiak, lortu nahi duzun helburua, modu honetan nahi eta behar duzun diseinu original eta kalitatezko hori izango duzu.

Kategoria/k:
Data:
  • 12 Ots, 2019
Zabaldu: