Mozilla, Firefox-en enpresak, bere logoa berdiseinatu du

Mozilla aspalditik zebilen bere marka aldatu nahiean, bere erabiltzaileei enpresa barruan lanean zebiltzan diseinu ezberdinak ere erakustera iritsi zen beraien ideiak jaso nahiean, eta azkenik aurtengo Ekainean erakutsi zuen jendearen aurrean diseinu berria. Hasiera batean ikono berriak beraien beta bertsioko programetan bakarrik instalatu zituzten baina hil honetako 20tik aurrera iadanik beraien bertsio originaletan ere ikus daiteke aldaketa.

Beraz Firefox nabigatzailea erabiltzen baldin baduzu eta honen azken bertsioa instalatu baduzu (Firefox Nightly izenekoa, 70. bertsioa), iadanik ohartuko ziñen logoak izan duen aldaketarekin.

Ondorengo irudian ikus daitekeen bezala, Firefox-eko logoak azken urteetan eboluzio bat izando du, baina agian oraingoan izan ditu aldaketa gehienak. Orokorrean aurrekoaren diseinuarekin jarraitzen baldin badu ere, oraingoan irudia nahiko sinplifikatu dute (iadanik ez daude azeriaren hankak, eta aurrekoetan azeria lakura saltatzeko asmotan zegoela ematen bazuen, orain uraren inguruan dugu azeria), irudia garbiagoa da, bera margotzeko kolore paleta ezberdin bat ere ibili dutelarik.

Aldaketa honen zergatia Tim Murray, Mozillako sormen zuzendarietako batek bere “Evolving the firefox Brand” artikuluan azaltzen du, bere hitzetan: “esan Firefox hitza eta jende gehienari Internet-eko nabigatzailea bakarrik etortzen zaio burura, eta gaur egun Firefox hori baino askoz gehiago da, horregatik markak eboluzio bat behar zuen”.

Hau da, ordurarte erabiltzen zuten logoak ez zuen balio enpresak dituen adar guztiak biltzeko, erakusteko. Firefox nabigatzaile ezagunaz gain, markak honako hauek biltzen ditu: Firefox Send, beraiek bakarrik deuseztatzen diren mezu zifratuak bidaltzeko programa, Firefox Lockwise, pasahitz kudeatzailea eta Firefox Monitor, zure email edo helbide elektronikoa hackeatua izan ezkero abisatzen dizun programa. Modu honetan Firefox-entzako logo orokor bat dute eta diseinu horretatik abiatuz beste adar, programa guztien logoak ber-diseinatu dituzte.

Firefox_Design_Logos_Family

Aldaketa berri honekin konpainiak Mozilla nabigatzaile bat bakarrik ez denaren ideia zabaldu nahi du, erabiltzailea eta bere pribatutasun-ari loturiko zerbitzu osoak eskaintzen dituztela. Denborak esango du marka berri honekin hori lortuko duten edo ez, baina hemen dugu markak, logoak ere eboluzionatu behar dutenaren beste adibide garbi bat. Enpresa bat handitzen doan bezala, bere markak, logoak ere aldaketa hoiek erakutsi behar dituzte.

Kategoria/k:
Tags:
Data:
  • 31 Urr, 2019
Zabaldu: