Nortasun Korporatiboaren Eskuliburua

Norbaitek bere marka edo identitate korporatiboaren diseinua egitea eskatzen duenean, proiektuaren amaieran ez luke irudi edo jpg artxibo bat bakarrik jaso behar, diseinu hori osatzen duten elementuak zehazten dituen dokumentu bat ere jaso beharko luke, hau da, Nortasun Korporatiboaren Eskuliburua.

Eskuliburu hori baldin badaukazu, bertan zure marka edo logotipoak eskaintzen dituen opzio guztiak eta berau osatzen duten elementuen zerrenda izan beharko lukeela jakin ezazu. Horrela eskuliburuan honako puntuak, gutxienez, agertu beharko lirateke:

  1. Logotipoa bere bertsio ezberdinetan: garrantzitsuena noski oinarrizko logotipoa agertzea da, hau da, orokorrean erabiliko den diseinua, baina beraren diseinu ezberdinak ere agertu beharko litzateke.  Batzuetan logotipoa modu bertikal/horizontal batean jarri beharko duzu, positiboan edo negatiboan, edo eta testu gabe (izan ezkero)…
  2. Tipografia/k: zure logotipioak tipografia bat izango du (batzuetan bi) eta honen izena/familia eskuliburuan azaldu beharko da. Eta tipografiaren izenarekin batera letra lodiz idatzia dagoen, letra etzanez, e.a.
  3. Kolore korporatiboak: zure marka edo logotipoak kolore batzuk izango ditu eta hauek ere eskuliburuan azaldu behar dira, beraien Pantene zenbakiekin batera.
  4. Ikonoak: kasu batzuetan sail edo despartamentu ezberdinak, web orria, telefonoak e.a. identifikatzeko ikonoak erabiltzen dira. Hala bada, hauek ere agertu egin beharko dira.

Puntu hauek kontuan izanda zure marka proiektu ezberdinetan modu egokian erabili beharko zenuke.

Guzti honi buruzko zalantzarik izan ezkero edo zure Nortasun/Identitate Korporatiboaren oindarrizko datuak ezin badituzu lortu, ez kezkatu eta jarri lasai gurekin kontaktuan, gure deiseinatzaileek zure marka edo logotipoa aztertu eta zuretzako informazio guztia berreskuratzen saiatuko dira.

Kategoria/k:
Data:
  • 05 Uzt, 2018
Zabaldu: