Online lanetarako diseinu grafiko zerbitzua

Gaur gure blogean diseinu grafikoari buruz hitzegingo dugu eta honek izan dezakeen eragina zure online marketing prozesuan.

Agian behin baino gehiagotan amorruz ikusi duzu nola zure lehiakideen publizitatea jendearen artean zureak baino arrera hobeagoa izan dutela. Nahiz eta zure zerbitzua hobeagoa iruditzen zaizun, marketing garaian jendeari zure lehiakidearenak arreta gehiago ematen die. Honen zergaitiaz pentsatu duzu? puntu honetan sartzen da diseinu grafikoaren lana, zeren textua, hitzek garrantzi handia baldin badute ere, guztia nola azaldu jakiteak ere bere garrantzi handia du. Diseinu grafiko on batek itxura profesional bat eman behar du, erabiltzaileari iristen zaion publizite horretan interesa jartzen lagundu behar du, hau da, zure enpresan interesa jartzen.

Inoiz pentsatu duzu nola erabiltzen duzun edo erablili beharko zenukeen diseinu grafikoa zure enpresa hobetzeko? Ikus ditzagun online munduan diseinu grafikoak ikutzen dituen hiru puntu:

  • Diseinu grafikoa zure web edo blog orrian

Interneten web orrien funtzionamenduaz eta batipat posizionamenduri buruz zerbait aurkitzen saiatu baldin bazara, ziur behin baino gehiagotan honako textua irten zaizula “Edukia errege da” (“El contenido es el rey”). Eta horrela da, zure web orriak edo blogak eduki, edo kalitatezko texturik ez baldin badu, ahaztu zaiztezke bilatzaileetan ondo posizionatzeaz, baina normala den bezala, ez da textua behar dugun gauz bakarra. Ikerketa askok diotenez erabiltzaile batek web orri bat irekitzen duenean, 15 segundu edo gutxiago igaro ditzake web orrian jarraitu edo ez erabakitzen. Beraz, ez al litzateke zentzuduna pentsatzea, textuarekin batera diseinuan ere lan egin behar dugula?

Web orri baten diseinuan lan egitean, erabiltzaileari bertan gelditu eta begiratzen jarraitzeko arrazoia ematen diogu, eta horretarako web orri erakargarri eta profesionalak diseinatu behar dira, xehastasun guztiak kontuan izanik: nabegazio erraza, kalitatezko irudiak, logo eta tipografia erakargarriak eta noski guzti honen lekua web orrian zehar.

  • Diseinu grafikoa Sare Sozialetan

Gaur egun Sare Sozialak parte garrantzitsua dute enpresen web orriak edo blogak ezagunarazterakoan.

Jakina da erabiltzaile askok beraien sare sozioaleko perfila egunean behin baino gehiagotan begiratzen dutela, beraz zentzuzkoa da pentsatzea zure web orriko bisitak gehitzeko aukera handia izango duzula Facebook edo Twitter bezalako sare sozialak erabiliz.

Web orrian lan egiten den bezala, sare sozialetan jartzen diren albisteetan ere lan egin behar da. Edukia landu behar da, irudiak, baina baita hau guztia lotzen duen diseinu grafikoa. Facebook bezalako sareetan idatzitako albisteek ‘klik’ gehiago jasotzen dituzte hauek irudi, argazki edo infografia irudi batekin loturik baldin badaude. Errazagoa da erabiltzaile batek albisteko textua irakurtzea, lehenik bertan dagoen zerbaitek bere atentzioa lortu baldin badu.

  • Diseinu grafikoa Email Marketing, hau da, email bidez eginiko publizitatean, newsletter-en erabileran

Zure bezeroekin kontaktuan jarraitzeko modu zuzenetariko bat Email Marketing-a da. Marketing mota honekin zure bezeroei enpresako albisteen berri eman dezakezu: produktu berriak, azken proiektuak e.a.

Denok jasotzen ditugu gure helbide elektronikoan hainbat “publizitate” edo spam mezuak, batzuetan irakurri gabe ere borratzen ditugularik, beraz puntu honetan ere  garrantzi handia du diseinu grafikoak. Bidali beharreko Newsletter edo mezuaren diseinuan lan egin behar da.  Erabiltzaileak berau ikusi eta mezua irakurtzeko denbora hartzeko erabakia hartu dezan erakargarria izan behar du, ez dugu nahi zuzenean zaborontzira bidaltzea.  Guk nahi dugun albisteaz hitzegiteaz gain, diseinua landu behar da: enpresako logoa sartu, ahal bada kolore korporatiboak erbili, albisteari buruzko irudiren bat sartu e.a., eta noski guztia modu erakargarri batean egokitu behar da.

Diseinu grafikoa textuak eta irudiak (argazkiak, infografiak, marrazkiak…) batera lantzen dituen prozesu bat dela esan genezake.  Edukien marketing-ean diseinu on bat ez baldin bada erabiltzen, agian ez dituzu nahi diren ondorioak lortuko.

Beraz, ez izan zalantzarik. zure marketing prozesuari aurpegi berri bat eman nahi badiozu, diseinuz aldatu, ideia berriak probatu, jarri lasai kontaktuan gurekin. Ahal dugun guztian lagunduko dizuegu.

Kategoria/k:
Tags:
Data:
  • 10 Urr, 2017
Zabaldu: