Orri bateko web orrien diseinua

Orain dela aste batzuk gure blog sailean idatzitako artikulu batean orri bakarreko web orriak edukitzeko aukera aipatzen genuen (irakurri aurreko artikulua).

Enpresa batek web orrien diseinu mota hau gehiago nahi izateko orokorrean bi arrazoi egon daitezkela esan daiteke:

Lehena, produktu edo zebitzu berri edo berezi bat promozionatu nahi denean izaten da. Enpresa handi batzuk, produktu berri bat promozionatu nahi dutenean, produktu horrentzako web orri espezifikoak diseinatzen dituzte, orri batekoak. Produktuaren argazki handi eta eder bat jartzen dute, slogan aipagarri bat eta kontaktu datuekin listo. Batzuetan gainera erabiltzaileak bertan klik egitean enpresaren web ofizialera (orri akostakora) berbideratzen ditu. Promozio mota hau adibidez kotxe marka ezagunek askotan egiten duten gauz bat da.

Beste arrazoioa, agian orokorragoa, enpresa interneten izatea da, hau da norbaitek interneten enpresari buruz kontsultaren bat egiten badu, automatikoki enpresaren informazio orokor guztia hor agertzea.

Orri bateko web batek orri berean izaten ditu kontaktu formularioa, kokapen datuak eta enpresaren zerbitzu eta produktu guztien laburpen bat (dena diseinu egoki batekin noski).  Aurreko artikuluan aipatu bezala, gaur egun Google bezalako bilatzaileak lehengo ‘Orri Oriak’ dira. Beraz norbaitek nire enpresa interneten bilatzen baldin badu, nire informazioa agertzea nahi dut eta ez, hau ez delako existitzen, nire lehiakidearenak.

Berdina al da orri bakarreko web orria edo orri askokoa interneten posizionatzea?  Ezbairik gabe, ez.

Orri askodun web bat interneten ongi posizionatzen saiatzen garenean, enpresa horren hainbat produktu edo zerbitzu ditugu lan egiteko. Adibidez, gure kasuan: diseinu grafikoa, logo diseinua, web orrien diseinua… eta noski gure lan guztiak eta bloga. Orri bateko web orria izan ezkero teknika hori ezin izango genuke erabili, eta naiz eta gure zerbitzu guztiak azaldu orri bakar horretan, posizionamendu lanak egiteko orduan mugatuak egongo giñateke. Baina guri orri askodun web orria interesatzen zaigun bezala, baliteke enpresa bat baina gehiagori orri bateko web orria nahiko eta gehiago iruditzea beraien beharretarako, interneten beraien bisita txartel bezala erabilitzeko, hau da, beraien produktu, zerbitzuak eta kontaktu datuak erakustearekin momentuz nahiko dute.  Adibidez, kasu honetan, INNOVA-n orri bakarreko web orri batetara aldatu beharra izango bagenu, agian gure zerbitzu orokorra aukeratu eta hitz horiekin posizionatzen saiatu beharko giñateke, gainera gure lurralde edo lan egiten dugun herriekin lotuz: diseinu grafikoak Gipuzkoan, diseinu grafikoak Azpeitian.

Eta noski, web orria, diseinuz orri bakarrekoa izan arren, responsive motakoa izaten jarraitu beharko du, beraz ziurrenik gailu elektroniko ezberdinetan ikustean bere diseinua ere aldatu egingo da.

Web orri hauei buruzko informazio gehiago jakin nahi izan ezkero, edo zure enpresari horrelako web orri bat ongi etorriko al litzaioken jakitea gustatuko balitzaizuke, jarri lasai kontaktuan gurekin eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

Kategoria/k:
Data:
  • 06 Uzt, 2017
Zabaldu: