Publizitate digitala edo publizitate inprimatua? eta zergaitik ez biak?

publizitate-diseinua-innova

Innova, publizitate digitala eta publizitate inprimaketa diseinuak

Publizitatea komunikazio bide bat da, beraren bidez enpresa ezberdinek bere produktu edo zerbitzuen promozioa egiten dute.

Teknologia aurrera joan den moduan, publizitateak ere aro digitalera aldaketa nabarmen bat egin du, eta horrela betiko katalogo, libuxka eta karteletatik, publizitatea multimedia baliabide ezberdinetarako diseinatzera pasatu gara.

Bi publizitate mota hauen arteko ezberdintasunetariko bat, digitalean egin daitekeen segmentazioa da, hau da Facebook, Google Adwords, e.a. bezalako tresnekin zure publizitatea erabiltzaile multzo bati bakarrik zuzendu dezakezu, publizitate tradizionalarekin aldiz oso modu orokorrean egin beharra dago. Honek publizitate digitalean askoz ere zuzeneko konpetentzi gehiago egotea eragiten du, beraz bertan agertzen diren iragarkiak oso zehatzak izan beharko dira eta berehala erakarri beharko dute erabiltzailearen arreta.

Digitalaren beste abantaila bat, kostuan dagoen diferentzia da, normalean formatu digitalean eginiko publizitatea, tradizionalean eginikoa baino kostu gutxiagokoa izaten da. Gainera digitalean, produktu bakoitzaren bertsio desberdinak diseinatu daitezke, bakoitza leku edo jende ezberdinetara bideratuz. Gerora sortu daitezkeen zuzenketak, aldaketak, gehikuntzak ere ez dira ain garestiak irtengo.

Baina kostua alde batera utzita, ze publizitate mota iristen da hobeto erabiltzailearengana, hau da, eroslearengana?

  • Ikerlan batzuk diotenez, erabiltzaileen arreta modu azkarrean lortu nahi bada, orduan modu onena publizitate digitala litzateke. Hala ere, eta lehen azaldu bezala, hemen izango dugun lehia ere askoz handiagoa izango da. Erabiltzaileoi hainbeste irudi, iragarki ateratzen zaizkigu momentuoro paintalan, ze askotan ikusi ere egin gabe zuzenean irudia itxi egiten dugu. Beraz iragarkia puntu guztietatik ongi pentsatua (nori bideratua e.a.) eta diseinatua egon beharko da.
  • Oroitzapenaren puntutik ikusita aldiz, bi publizitateek antzeko lana egiten omen dute, agian inprimakiek orogarritasun zerbait sakonagoa sortzen dutelarik.

Eta orain, gure hasierako galderara itzuliz, eta zergaitik ez biak?

Ikerlan batzuk diotenez, publizitate digitala (internet) eta publizitate inprimatua bateratuta egiteak, soilean publizitate mota bakar bat erabiliz eginiko kanpainak baino erantzun hobeagoa dauka.

Ez da lehenengo aldia izango kontsumitzaile edo erosle batek, Interneten gustatzen zaion zerbait ikusi, eta produktua benetan horrelakoa izango den ziurtasun osoa eduki gabe, denda fisiko batetara joatea produktua erakusten duten bezalakoa den edo ez ziurtatzeko. Edo alderantziz, ezaguna da jende batzuren ohitura, zerbait fisikoki gustukoa aurkitzen dutenean, interneten dagoen bilatu gero han erosteko.

Beraz bistakoa da publizitate konbinatuak bi publizitate moten abantailak aprobetxatu ditzakeela, erosle bat, batetik bestera eramanez.

Publizitate kanpaina bat hasteko asmoa baldin baduzu, agian orain beste galdera mota bat ere egin dezakezu, zer sistema mota erabiliko duzu, zein da onena zure zerbitzua edo produktua ezagunarazteko? eta noski publizitate motan, diseinuan, kanpainan aholkurik behar baduzu, jarri lasai gurekin kontaktuan. Ahal dugun guztian lagunduko dizugu.