Kurtso berria, itxura berria. Zure enpresako irudia aldatzeko garaia etorri dela iruditzen zaizu? Restyling bat behar duzu?

Diseinu grafikoan restyling hitza erabiltzen dugunean, enpresako markaren diseinu berriari buruz hitzegiten dugu, bere itxura grafikoaren diseinu aldaketaz, hori bai, izenik aldatu gabe. Hau lortzeko enpresako logoan adibidez ukitu batzuk egin daitezke: hitz mota ezberdina erabili, lerroen loditasuna aldatu, tamainua… edo eta itxura aldaketa handiago bat ere bai, hori bai, beti ere puntu finko batzuk kontuan izanik, logoa bezeroentzat aldakuntzaren ondoren ere ezagungarri gera daiteken.

Enpresa batek bere marka edo irudiaren restyling bat behar izateko hainbat arrazoi egon daitezke. Adibidez:

  1. Enpresako itxura gaztetzeko: logoak iadanik urte batzuk dituenean, enpresaren marka edo irudiaren restyling bat egin ohi da, horrela enpresa tendentzi berrietara gerturatuz eta gaur garaiko irudi berri bat emanez.
  2. Sustaketa. Galduta edo bertan behera utzita dagoen marka bat berreskuratu nahi denean, jarrera eta bizitasun berri bat emanez.
  3. Logoa enpresak dituen hainbat lehiakideen logoen oso antzekoa denean.
  4. Identitatea (logoa) gaur egungo plataforma berrietara ez denean ongi egokitzen (web orria, sare sozialak…).

Restyling edo logo aldaketa honen adibide garbi bat YouTube dugu, gaur bertan beraien logoaren restyling edo logo berria argitaratu bait dute. Beraiek esaten duten bezala diseinu aldaketa honekin ez da iraultzarik egin nahi izan, baizik eta logoa “freskatu, eboluzionatu” nahi izan dute. Diseinu berri honetan ‘Play’ botoiari eman nahi izan diote indarra, irudi horrekin gaur egungo bideo formatu denak irudikatzen bait dira.

 

youtube-logo-berria

Beste gauza bat rebranding diseinu eragiketa dugu, hau da, enpresa baten irudi korporatiboaren diseinu aldaketa osoa, askotan enpresaren izena ere aldatuz. Kasu honen atzean honako arrazoiak egon daitezke:

  1. Jabetza aldaketa. Jabe berriek aldaketa erakutsi nahi dute eta ondorioz enpresako irudi korporatibo osoa aldatzen dute.

Rebranding-aren adibide garbia sugundamano.es enpresan dugu, orain VIBBO izenarekin ezagutzen bait da.

Rebranding adibidea… izen, irudi, marka, logo aldaketa osoa

  1. Lehenik enpresak dituen konnotazio txarrak atzean utzi, irudi berri batekin hasieratik hasi berriro.

Iadanik denbora badaramazu zuen logoak enpresa ez duela ongi irudikatzen pentsatzen, berrikuntza bat behar duela, edo besterik gabe zuen logoa ez bazaizu gustatzen edo aldatzea nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin kontaktuan.

Gure teknikariek zuen markaren auditoria profesional bat egingo dute (zuen enpresako baloreak transmititzen dituen ikusi, denboran atzean gelditu al den, oinarrizko diseinu arauak jarraitzen dituen edo ez ikusi, e.a.) eta gaurkotutako marka berri bat izateko beharreko gomendioak egingo dizkizute.

Kategoria/k:
Tags:
Data:
  • 30 Abu, 2017
Zabaldu: