---
title: "Amazon-ek bere marka berritu du"
description: "Duela aste batzuk Amazonek bere marka birdiseinatu zuen, aldaketez ohartu al zinen? Beharbada, kolore-aldaketak atentzioa emango zizun, baina ez gainerakoak… aldaketa ‘txikiak’ izan ziren,..."
url: https://www.innovados.com/eu/amazon-ek-bere-marka-berritu-du/
date: 2025-06-25
modified: 2026-06-26
author: "jdgu32migq"
image: https://www.innovados.com/wp-content/uploads/logo-rebranding-amazon.jpg
categories: ["Bloga", "Diseinu Grafikoa"]
type: post
lang: eu
---

# Amazon-ek bere marka berritu du

Duela aste batzuk Amazonek bere marka birdiseinatu zuen, aldaketez ohartu al zinen? Beharbada, kolore-aldaketak atentzioa emango zizun, baina ez gainerakoak… aldaketa ‘txikiak’ izan ziren, baina, aldi berean, oso ondo landuak, luzaroan gainera (amazonek Koto marketin enpresarekin egindako proiektu honek 18 hilabete iraun zuen), eta funtsezkoak izan ziren, batez ere Amazon bezalako enpresa batek maila globalean dituen azpimarka guztietan pentsatuz.

Nahi izanez gero, hemen duzu Koto enpresak rebranding-ari buruz idatzitako post ofizia: [Amazon Grand Brand Transformation](https://koto.com/projects/amazon).

Hauek dira oraingoan amazon markari eginiko aldaketak, rebranding leuna baina aldi berean indartsua.

### amazonen irribarrea, bere marka ezagunenak bere horretan jarraitzen du baina pare bat doikuntza txikirekin

Orain **irudiaren kurba (puntarekin batera) sakonagoa eta adierazkorragoa da. Giza irribarre bat bezala hautematen da argiago. Laranja-kolore biziagoa ere eman diote (Smile Orange kolorea)**, eta enpresa guztiarentzat bateratu dute (lehen, hainbat tonu zeuden, zer ekipo/herrialdetarako). Koto enpresakoek diotenez, «Gure eguneratzeak enfasi handiagoa jartzen du ez gezian, irribarre sakonago eta enfatikoago batean baizik, Amazonen misioa islatuz: bezeroak gozaraztea eta bbizitza erraztea».

### Logotipoarentzako (amazonen letrak) iturri berri bat

**Letra iturri berri bat, Amazon Sans**. Iturri hau, Dalton Maag-ek espreski beraientzat sortua, modernoagoa eta garbiagoa da, eta aurrekoak zituen inkonsistentzia batzuk zuzentzen ditu. Hau da, **logoaren amazon hizkiak espezifikoki marrazteko iturria sortu da**. Adibidez, kasu honetan «a» eta «z» letren proportzioak doitu dituzte, irribarrearekin hobeto funtziona dezaten.

### Tipografia korporatibo berria, Ember Modern

Orain arte Amazonek Ember iturria erabiltzen zuen, jatorriz Kindle pantailetarako sortutakoa. Denborarekin hainbat aldaketa egin dizkiote, baina inoiz ez zuten lortu enpresako marka guztientzako iturri sendo bat aurkitzea. Orain, Ember Modern iturria sortuz guzti hori konpontzea lortu dute, testuinguru posible guztietan funtzionatzeko pentsatutako bertsioa egin dute. **Tipografia osoa du noski: pisu ezberdinak (light, erregularra, bold…), estiloak (italikoa, etab.). Behar duten guztia idazteko balio du: testuak, mezu elektronikoak, prezioak, etab.**

Ikusten duzun bezala rebranding ‘leuna’ izan da, baina aldi berean indartsua: 50 azpmarka baino gehiago bateratzea lortu dute (Prime, Alexa, etab. ), globalki koherentea den ikusmen sistema bat sortzea eta kutxa, furgoneta, web, app eta abarretan zuzen, arazorik gabe, aplikatzea.

**Beraz, Amazonen logoaren aldaketaz ohartu ez bazara, ez kezkatu, ez zara bakarra izan.** Amazonek ez du ‘rebranding’-aren jakinarazpen tipiko handirik egin, ez zen ezta iragarki ofizial eta publikorik ere izan. Ez zuten hedabideetan nabaritasuna bilatzen (hori badute jada), baizik eta barne-koherentzia eta beren azpimarka guztien artean eskalagarritasun globala. *Helburua marka zatikatuaren barne arazo bat konpontzea zen, horregatik jende askok ez zuen rebranding-a nabaritu, nahiz eta azken urteetako handienetakoa den.*

**Gehiago jakin nahi baduzu amazonen logoaz, esanahiaz, bere historiaz mundu osoan ezaguna den irribarrera iritsi arte hemen uzten dizugu gure post-a**: [amazon logoaren esanahia](https://www.innovados.com/eu/amazon-logoaren-esanahia/).

> Eta marka rebranding-ari buruzko artikulu hau irakurtzean, zure logoari edo enpresa-markari begiratzean, berau eguneratzeko aukera bururatzen bazaizu eta aditu batek aholkatzea edo ideia batzuk ematea gustatuko balitzaizu, ez izan zalantzarik, jarri kontaktuan gurekin eta diseinu grafikoko gure teknikariak arduratuko dira zure marka aztertzeaz eta zure irudi berrirako ideia batzuk emateaz. Deitu lasai!
