---
title: "Bideoen erreproduzioa web orrian"
description: "Arazo horietakoren bat baduzu, lasai, ez burua gehiago nekatu; ez da zure konfigurazioaren edo webgunearen arazo espezifikoa. Nabigatzaile guztietan eta webgune guztietan gerta daitekeen egoera..."
url: https://www.innovados.com/eu/bideoen-erreproduzioa-web-orri-batean/
date: 2026-07-20
modified: 2026-07-22
author: "jdgu32migq"
categories: ["Bloga", "Web orriak, SEO"]
type: post
lang: eu
---

# Bideoen erreproduzioa web orrian

**Arazo horietakoren bat baduzu, lasai, ez burua gehiago nekatu; ez da zure konfigurazioaren edo webgunearen arazo espezifikoa. Nabigatzaile guztietan eta webgune guztietan gerta daitekeen egoera arrunta da., hemen zergaitia.**

![](https://www.innovados.com/wp-content/uploads/webgunean-bideo-konfigurazioa.jpg)

Duela denbora batetik hona nabigatzaile modernoak (Chrome, Firefox, Safari, Edge…) gero eta neurri zorrotzagoak hartzen hasi dira bideoak soinuarekin eta autoplay-arekin erreproduzitzeko. Erabiltzailearen esperientzia hobetzea, datu-kontsumoa murriztea (mugikorretan) eta ezustekorik ez izatea (batez ere spam edo publizitate bideoetan) dira helburuak.

**Audioa duen bideo bat duzu zure webgunean, eta automatikoki erreproduzitzea nahi duzu… ikus dezagun nola jokatzen duten nabigatzaileek kasu honetan.**

## Bideoen erreprodukzio automatikoa (autoplay)

- **Audiodun bideoak**: nabigatzaileek automatikoki blokeatzen dute soinua duten bideoen erreprodukzio automatikoa. Nabigatzaileak bideoarekin zuzenean interaktuatu duzula ikusten duenean bakarrik aktibatuko du audioa, hau da, bideoaren hasierko irudiaren gainean klik egiten duzunean.
- **Audiorik gabeko bideoak**: kasu hauetan, zure webgunean bideo bat automatikoki erreproduzitzeko konfiguratu baduzu eta nabigatzaileak audiorik ez duela egiaztatzen badu, gehienetan automatikoki erreproduzitzeko aukera emango du.

Lehenengo puntuan honako hau argitu behar da:

Audioa duten bideoenean, nabigatzaile batzuek (Chromek, adibidez) bideoan dagoen “webgune horrekin duzun historia” ebaluatu dezakete. Hau da, zure historiala berrikustean orri hori maiz bisitatzen duzula eta aurretik soinudun multimedia-fitxategi hori erreproduzitu duzula egiaztatzen badu, nabigatzaileak bideoak automatikoki erreproduzitzea «ahalbidetuko du».

## Erabiltzaileak bideoak bere nabigatzailean nola erreproduzitzen diren kontrolatu eta blokeatu dezake

Zure bideoa audioarekin entzuteko edo audiorik gabe, automatikoki zure webgunean erreproduzitzeko prestatu arren, azkenean erabiltzaile berak du azken hitza, nabigatzaileek autoerreprodukzio eta audioa entzuteko opzioak konfiguratzeko aukera eskaintzen bait dute. Hemen hori egiteko pausoak:

### Nola blokeatu nabigatzaile batean audioa eta bideoaren hasiera automatikoa

- **Microsoft Edge**: joan Konfigurazioa atalera (hiru puntuko ikonoa goiko eskuin izkinan) > ‘Guneko cookieak eta baimenak’ opzioa aukeratu eta “Kontrolatu audioa eta bideoa automatikoki erreproduzitzen diren’ opzioan hautatu ‘Blokeatu’.
- **Google Chrome**: joan Konfigurazioa atalera > ‘Pribatutasuna eta segurtasuna’ > ‘Guneen konfigurazioa’ > ‘Soinua’ eta hemen markatu “Ez utzi guneei soinua erreproduzitzen” aukera ([Google Chrome-ren laguntza](https://support.google.com/chrome/thread/383236552/quisiera-desactivar-la-reproducci%C3%B3n-autom%C3%A1tica-de-v%C3%ADdeo-en-las-webs?hl=es)).
- **Mozilla Firefox**: Joan Ezarpenak atalera > ‘Pribatasuna eta segurtasuna’ eta aukeratu ‘Audioa blokeatu’ edo ‘Audioa eta bideoa blokeatu’ opzioa ([Laguntza gehiago Mozilla Support-en](https://support.mozilla.org/es/kb/permitir-o-bloquear-la-reproduccion-automatica-de-multimedia-firefox)).
- **Safari**: Bilaketa barran agertzen den doikuntzen inokoan klik egin dezakezu, eta bertan Erreprodukzio automatiko opzioa “Stop media with sound” bezala konfiguratu (soinudun edukia gelditu). ([Laguntza gehiago Safari User Guiden](https://support.apple.com/sr-rs/guide/safari/ibrw29c6ecf8/mac)).

Nabigatzaileak eguneratzean, beraien ‘Konfigurazioa’ ataleko aukerak aldatu ohi dituzte. Zure nabigatzailean hemen azaltzen diren aukerak aurkitzen ez badituzu, ziurrenik kokapena edo erakusteko modua aldatu dutelako izango da. Kasu horretan, nabigatzailearen beraren bilaketa-eremua erabil dezakezu opzio zuzena aurkitzeko. Kokatu bilaketa-eramuan eta “video” (bideoa) edo “audio” (audioa) bezalako terminoak aurkitzen saiatu. Horrela, konfigurazio atalean hitz horiekin daude aukera guztiak bistaratuko dira. Nahikoa duzu autoplayari dagokion aukera aurkitzea eta behar duzun bezala konfiguratzea.

> Zure webgunea sortzen ari bazara eta bideoak edo bestelako funtzionalitateak sartzeko arazoak badituzu, deitu eta gure talde teknikoak zure webgunea aztertuko du arazoaren bila. Eta zure enpresa, zure zerbitzuak eta produktuak erakusten dituzten bideo profesionalak behar badituzu, leku egokian zaude. Jar zaitez gurekin harremanetan. Innovan zure enpresak sarean marka sustatzeko behar duen erreportaje bisuala egingo duten profesionalak ditugu.
