---
title: ".com, .eus, .es domeinu luzapenak, zein aukeratu?"
description: "Duela hilabete idatzi genuen artikuluan, domeinu bat zer den azaltzen genuen. Kapitulu honetan, domeinu-luzapenei buruzko ohiko galderei erantzuten saiatuko gara. Zer luzapen aukeratu behar dut nere..."
url: https://www.innovados.com/eu/com-eus-es-domeinuak-zein-aukeratu/
date: 2022-05-31
modified: 2025-01-30
author: "jdgu32migq"
categories: ["Bloga", "Teknologia &amp; Internet"]
type: post
lang: eu
---

# .com, .eus, .es domeinu luzapenak, zein aukeratu?

Duela hilabete idatzi genuen artikuluan, [domeinu bat zer den ](https://www.innovados.com/eu/zer-da-domeinu-bat-zer-da-hosting-edo-web-alokairua/)azaltzen genuen. Kapitulu honetan, domeinu-luzapenei buruzko ohiko galderei erantzuten saiatuko gara.

## Zer luzapen aukeratu behar dut nere enpresarentzat?

Domeinu-luzapenez ari garenean, web gune baten helbidearen azken puntuaren ondoren dauden letrez edo amaierez ari gara. Oro har, luzapenak hiru multzotan bana ditzakegu:

- **Luzapen generikoak**, gehien erabiltzen direnak dira; besteak beste, .com (munduan gehien erabiltzen dena), .net (hasieran gune teknologikoetarako pentsatua) eta .org (erakundeetarako).
- **Lurralde-luzapenak**, herrialde bakoitzeko berariazkoak dira, eta gehienetan herrialdeko lehen bi letrekin aurkezten dira: .es España, .it Italia, etab.
- **Luzapen berriak**: domeinuak erregulatzeaz arduratzen den erakundeak aldizka luzapen berriak ateratzan ditu, hauek normalean taldetan banatzen direlarik. Horrela sortu dira, .beauty, .tienda, .apartments eta antzeko luzapenak.

Eta orain gehien axola zaigun galdera, **zer luzapen aukeratu behar dut ni domeinuarentzat?** Ikus dezagun zein izan daitekeen zure kasua eta noiz aukeratu beharko litzatekeen bata edo bestea:

- **.com: mundu mailan gehien erabiltzen den luzapena**. Pertsona batek zure enpresa Interneten bilatu nahi badu, eta zure web helbidea ez badu ezagutzen, segur aski zure enpresasren izena/marka eta .com tekleatuko ditu.
  - Zalantzarik gabe,* zure web orri korporatiboa edo on line denda, nazioarteko presentzia izateko edo, gutxienez, lurraldea mugatu gabe izan nahi izan baduzu, hauxe da interesatzen zaizuna*.
- **.es:** Espainiako eremu geografikoari dagokion goi-mailako domeinua da; beraz, *Espainiako lurraldean bizi den publiko bati zuzendu behar bazara bakarrik erabiltzea komeni dela esan daiteke*.
- **.eus**: PuntuEus irabazi-asmorik gabeko fundazioak kudeatzen duen goi-mailako domeinua da. Euskara eta euskal kultura sustatzeko eta hizkuntza eta kultura partekatzen dituzten lurraldeentzat kohesio-elementu izateko sortu zen, eta, beraz,** .eus domeinu-izen bat erregistratzeko, gutxienez baldintza hauetako bat bete behar da: web guneak euskarazko eduki esanguratsu bat izan behar du edo web gunearen edukiak euskal kulturaz aritu edo sustatu behar du**.
  - .es luzapenarekin gertatzen den bezala,** .eus domeinua Euskal Herrian bizi den publiko batengana edo euskal kulturara edo lurraldera konnotazio handia duen publiko batengana zuzendu behar bazara da gomendagarria**. Euskal lurraldetik kanpo oraindik ez da oso ezaguna; beraz, .eus-ekin lan egin nahi bada baina aldi berean nazioartean lan egin nahi baduzu, gure gomendioa domeinu-izena hainbat luzapenekin erregistratzea litzateke.

**Luzapen bat baino gehiago erregistratzea komeni da?**

Beti da gomendagarriena, batipat inork ez dezan luzapen hori lapurtu eta zure marka izena duen web bat sortu bezeroak eta trafikoa lapurtzeko. **Gure gomendioa zure marka nagusi gisa erabili nahi duzun luzapenarekin batera, lurralde-mailako luzapena eta eremu generikoarena (.com, nagusitzat ez baduzu) erregistratzea litzateke.**

> Eta oraindik ez badakizu ziur zer domeinu izen edo luzapen aukeratu, deitu eta gure teknikariak zure zalantza guztiak erantzuten saiatuko dira.
