---
title: "Diseinuaren garrantzia web orri batean"
description: "Web orri bat, zure enpresaren aurkezpen-gutuna da; beraz, oso garrantzitsua da aurkezteko modukoa eta profesionala izatea. Zalantzarik gabe, diseinu on batek bisitariak erakartzen dituen bezala, txar..."
url: https://www.innovados.com/eu/diseinuaren-garrantzia-web-orrian/
date: 2022-07-27
modified: 2026-07-23
author: "jdgu32migq"
categories: ["Bloga", "Web orriak, SEO"]
type: post
lang: eu
---

# Diseinuaren garrantzia web orri batean

**Web orri bat, zure enpresaren aurkezpen-gutuna da; beraz, oso garrantzitsua da aurkezteko modukoa eta profesionala izatea. **

Zalantzarik gabe, diseinu on batek bisitariak erakartzen dituen bezala, txar batek, atzera botako ditu; beraz, diseinu erakargarria izateaz gain, erakutsi edo transmititu nahi duguna zabaltzeko eraginkorra izango dela ziurtatzea garrantzitsua da.

### Diseinu erakargarri eta eraginkorra lortzeko kontuan hartu beharreko zenbait puntu garrantzitsu:

- **Koloreak**: webgunearen diseinuak zure markaren balioak, zure enpresa identifikatzen duten koloreak islatu behar ditu
- **Web orriaren estruktura edo arkitektura**:** **bai irudiek bai testuek ondo kokatuta egon behar dira, orri bakoitzak egitura bat izan behar du, horrela erabiltzailea arreta jarri nahi diogun gunera bideratzeko: on line denda, produktuen katalogoa, gure zerbitzuak…
- **Weguneak irudi oso handiekin**. Zalantzarik gabe, formatu handiko diseinuak ikusgarriak izan daitezke, eta, hala, bezeroaren arreta erakarri, horixe nahi baita, baina era berean kontrako efektua ere lor dezakegu, nekagarriak izatea; beraz, garrantzitsua da zerbait egokia eta erakargarria aurkitzea.
- **Karga-abiadura. **Web orria kargatzeko behar den deborara hori ahalik eta laburrena izan behar du. Diseinu-formatu handiek askotan pisu handiko irudiak izaten dituzte, eta horrek moteldu egingo du webgunea. Ziurtatu web guneetarako prestatutako irudiak erabiliko direla.
- **Irudien kalitatea**: blog honetan askotan aipatu dugu zeinen garrantzitsua den kalitate oneko irudiak izatea; gainera, irudi horiek formatu zuzena izan behar dute, enkoadraketa, argitasuna, kolorea…
- **Responsive diseinua**: zure diseinua tabletak, mugikorrak e.a. gailuetan behar bezala ikusteko diseinu moldagarria izan behar du, hau da, aldatu egin behar da (beharrezkoa bada).

Diseinu-fase honen helburu nagusiena web gune erakargarri bat lortzea da, itxura atseginekoa, eta, aldi berean, enpresaren balioak modu egokian transmitituko dituena, **betiere bezeroak eskatutako komunikazio-ildo korporatiboa jarraituz eta noski gure diseinatzaile taldearen aholkularitza profesionalarekin.**

**Hau da, konfiantza transmititzen duen web diseinu profesional baten bila bazabiltza, marka-irudi zaindu batekin (logotipoaren diseinua, aukeratutako koloreak, kalitatezko argazkiak…) ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan, Innovan esperientzia handia dugu web orriein diseinu eta garapenean.**

Nahi izanez gero, gure portfolioaan diseinatu ditugun web orri batzuk ikusi ditzakezu. [Innova, portfolioa, web orriak.](https://www.innovados.com/eu/innova/web-orriak/)

>
