---
title: "Erabili SMS bidezko marketina zure negozioa bultzatzeko"
description: "Zer da SMS marketina? Badakizu zure negozioa bultzatzeko erabil dezakezula? Denok dakigu zer den SMS bat, telefono mugikorretan jasotzen den testu-mezu bat. SMS marketina marketin-estrategia bat da,..."
url: https://www.innovados.com/eu/erabili-sms-bidezko-marketina-zure-negozioa-bultzatzeko/
date: 2024-11-12
modified: 2025-01-30
author: "jdgu32migq"
categories: ["Bloga", "Marketina"]
type: post
lang: eu
---

# Erabili SMS bidezko marketina zure negozioa bultzatzeko

## Zer da SMS marketina? Badakizu zure negozioa bultzatzeko erabil dezakezula?

Denok dakigu zer den SMS bat, telefono mugikorretan jasotzen den testu-mezu bat. **SMS marketina marketin-estrategia bat da, eta mota horretako mezuak (SMS) erabiltzen dira bezeroarekin edo harpidedunarekin komunikatzeko**. Email marketinaren antzekoa dela esan dezakegu, baina email marketinean edukia posta elektronikoaren bidez bidaltzen da, eta SMS marketinean, SMS mezuen bidez.

*Hainbat estatistikaren arabera, mezu mota hauek %98ko irekiera tasa dute, gainera mugikorren bidez SMS bat jasotzen duten pertsonen %90ak, mezua jaso eta lehen 3 minutuetan irekitzen dituzte eta gehiago dena, SMS kanpainek %29ko konbertsio tasa dute.*

Goian aipatu dugun bezala, mezu horiek bezero edo harpidedunentzat dira, hau da, sms mezua bidali baino lehen, zehazki nori bidaltzen ari zaren jakin behar duzu eta bere baimena duzula; puntu hau oso garrantzitsua da, pertsona horiek zure testuak jasotzeko zerrendan izen eman dutela ziurtatu behar duzu.

Esan genezake bi mezu-mota bidaltzen direla SMS marketin bidez:

- **Promoziokoak**: albiste, eskaintza, deskontu eta abarren berri emateko erabiliko dituzun testuak.
- **Transakzionalak edo «banan-banako» mezuak ere esaten zaie**: mezu horiek gertaera jakin baten ondorioz sortzen dira. Adibidez, eskaeraren berrespena, bidalketaren jakinarazpena, utzitako orgatxoen berreskuratzea, etab.

## Zein dira SMS masiboak bidaltzeko jardunbide egokienak?

*Lehenik eta behin, ziurtatu zure kontaktuek aldez aurretik baimena eman dutela bide horretatik informazioa jasotzeko.*

**Eta orain ikus ditzagun SMS bidezko bidalketak nola eta noiz egin ikasteko puntu batzuk:**

- **Komunikazio mota honek gehienez 160 karaktere ditu**, beraz, mezu argia, laburra eta zuzena bidali behar duzu.
- **Sortu [web landing bat ](https://www.innovados.com/eu/landing-pages-orriak-marketin-digitalean/)**eta lotu sms testuari url laburrak eta zehatzak erabiliz.
- **Mezua pertsonalizatu**: zenbait azterlanen arabera, pertsonek hobeto erantzuten diete mezuei, bertan modu pertsonalean «hitz egiten» dietenean. Ahal baduzu, sartu zure bezeroaren izena SMSan.
- **Berreskuratu erosi gabe utzitako orgatxoak**. Erabili SMSak bezeroari gogorarazteko zure webguneko erosketa-organ artikuluak utzi dituztela. Bidali SMS mezua deskontu bat, erosketaren osagarri den produkturen bat edo antzeko produktu bat baina kalitate handiagokoa eskainiz. Berreskuratu berriro bere arreta.
- **Une egokian bidali SMSa**. Jende gehienak mugikorra beti alboan izan arren, horrek ez du esan nahi edozein ordutan komunikazio bat bidali ahal diegunik, gogoratu, ez da enbarazu egiteko kontua, ez dugu nahi jendeak harpidetza-zerrendatik baja ematea. Beraz, oro har, SMS marketing kanpaina bat egiteko unerik onena lan-ordutegian izaten da, astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik arratsaldeko 7ak arte. Goizean goiz edo gauean oso berandu zure erabiltzaileekin harremanetan jartzea desegokia izan daiteke. Jaiegunetan ez bidaltzea ere gomendatzen da.
- Mezuan **CTA argi bat jarri**. Mezuaren textua argia izateaz gain, SMS marketinaren kanpainak helburu argia izan behar du, hau da, erabiltzaileak argi izan behar du zer ekintza egitea nahi dugun.
- **Baja-eskaera eta Datuak Babesteko Politika linkak gehitu**. Legez derrigorrezkoa izateaz gain, nolabaiteko lasaitasuna ematen dio erabiltzaileari eta irudi korporatibo itxura ona ematen du.

### Probak eta analisiak

SMS marketina eraginkorra dela ez dago zalantzarik, baina horretarako probatu, datuak aztertu eta berriro probatu behar duzu. **Zehaztu zure helburua, aukeratu hartzaileen datu-basea, diseinatu SMSa testu sinple eta zuzen batekin, eta bidali**. Ondoren, aztertu estatistikak zure bidalketaren emaitza neurtzeko, eta, behar izanez gero, pentsatu nola hobetu dezakezun (deskontu desberdina, ordu desberdina, testu alternatiboa…), eta abiarazi beste kanpaina bat.

>
