INNOVA Bloga
|

Facebook-en diseinu berria

Blog honetan behin baño gehiagotan hitzegin dugu marka ezberdinen berdiseinuei buruz, hauek enpresak eboluzio aldaketa bat jasatzen dutelako, beraien zerbitzuak aldatu/gehitu dituztelako edo iadanik beraien irudia zaharkiturik ikusten dutelako eta diseinu berriago bat nahi dutelako izan ohi da.

Marka ezberdinen diseinu berritze honen adibide onena egun hauetan Facebook egiten ari dena dugu. Mark Zuckerber, sare sozial horretako CEO eta fundatzaileak, orain egun batzuk, hilabete hauetan ikusiko ditugun berrikuntzen berri eman zuen.

Bere hitzetan «Azken bost urteotan Facebook aplikazioan eta web orrian egin duten aldaketarik handiena«.

Adierazi zutenez, azken denboran Facebook lagun eta familiartekoak elkar lotzeko baina zerbait gehiagotan bihurtu da, gero eta gehiago erabiltzen da interes eta zaletasun berdinak dituzten jendeak elkartzeko, horregatik sistema berria eta honekin batera diseinu berria, sortzen ditugun taldeetara begira egongo dira.

Plataforma ezberdinek, taldeek, elkar komuniatzako duten modua aldatuko dute, opzio berriak agertuko dira… baina artikulu honetan diseinua dugunez helburu, puntu honetan egin diren bi aldaketa garrantzitsuenetarikoak landuko ditugu:

1. Logotipoaren diseinu berria

logotipo-diseinu-berria-facebook
Logotipo diseinu zaharra eta berria

Enpresako markaren kolorea aldatu dute, denok ezagutzen dugun urdin hori orain argiagoa, distiratsuagoa da eta bai logotipo osoa eta baita «f» sinboloa berriro diseinatu dira. Diseinu berrian «f» zerbait lodiagoa da eta orain zirkulu baten barruan dago.

2. Facebook web orriaren diseinu berria

Datozen aste hauetan sare sozialean berrikuntza berriak ikusten joango gara, eta berrikuntza guzti hauek diseinu berri batekin atera nahi dituzte (ordenagailuetako web orrietarako eta baita  mugikorretarako ere). Eboluzio edo aldaketa guzti hau ‘taldeetara’ zuzenduta joango da, beraz diseinu berria ere bide horretara bideratu dute.