---
title: "Google bere sare soziala Google+ eta korreo zerbitzua Inbox istera doa"
description: "Aste bat duzu Google+ sare sozialetik zure datuak jeisteko Iadanik denbora da Google-ek bere sare soziala Google + isteko asmoa zuela argitaratu zuela (irakurri honi buruzko albistea) eta egun hori..."
url: https://www.innovados.com/eu/google-bere-sare-soziala-google-eta-korreo-zerbitzua-inbox-istera-doa/
date: 2019-03-26
modified: 2025-01-30
author: "jdgu32migq"
categories: ["Bloga", "Teknologia &amp; Internet"]
type: post
lang: eu
---

# Google bere sare soziala Google+ eta korreo zerbitzua Inbox istera doa

Aste bat duzu Google+ sare sozialetik zure datuak jeisteko

Iadanik denbora da Google-ek bere sare soziala Google + isteko asmoa zuela argitaratu zuela ([irakurri honi buruzko albistea](https://www.innovados.com/berriak/google-plus-itxiera)) eta egun hori iadanik gainean dugu, apirilak 2-an zure Google+ eko orrira iadanik ezin izango zara sartu beraz bertan duzun informazioa gordetzea nahi baduzu, orain duzu aukera.

Informazio guzti hori zureganatzeko Google-ek gida liburu bat prestatu du, bertan erabiltzaileek beraien Google+ eko orritik informazio guztia edo zati bat bakarrik nola deskargatu azaltzen duelarik.

[Google+-eko gida liburua ireki](https://support.google.com/plus/answer/1045788?hl=es)

### Inbox zerbitzuaren itxiera ere badator

Orain dela gutxi ezagutu den beste itxiera Inbox, Google-en korreo zerbitzuarena da. 2018 urte amaieran, beraien Twitter kontua-n jarri zuten oharrean Inbox zerbitzua 2019ko martxo amaieran desagertuko zela jakinerazi zuten, baina dirudienez zerbitzu honen erabiltzaileei iadanik mezu bat iritxi zaie egun zehatza bidaliz, hau da, apirilak 2, Google+ sare soziala desagertuko den egun bera.

Dirudienez Inbox-eko erabiltzaileek ez dute ezer egin behar beraien informazio Gmail zerbitzura pasatzeko, dena automatikoki egingo bait da.

Hala ere Inbox-eko erabiltzaileei Gmail-erako aldaketa ahalik eta errazena egiteko gida liburuxka bat sortu dute.

[Inbox-etik Gmail-era aldatzeko gida-liburuxka](https://support.google.com/inbox/answer/9117840?hl=es&ref_topic=6067565)

Gida-liburuxka horretan Inbox-en zeuden opzio batzuk, Gmail-en non aurkitu eta nola erabili azaltzen dute. Azken hilabeteetan Google-ek Inbox-eko hainbat opzio Gmail-en gehitzen joan da (posta bidalketa atzeratzeko opzioa, posta jarraikuntza egiteko opzioa…) eta Gmail zerbitzu osoaren interfaz itxura ere aldatu dute, bere erabilera errazteko asmoz. Hala ere Inbox-eko erabiltzaileek hainbat opzio faltan aurkituko dituzte, adibidez e-mailak finkatzeko opzioa, mezuak biltzekoa, e.a. Opzio hauek erabiltzen zenituzten erabiltzaileei Google-ek bere liburuxkan «opzio horien antzeko lana egiten duten experientzi berriak probatzera animatzen zaituzte».

Nahi izan ezkero, eta zure lasaitasunerako, aste bete duzu zure Inbox-eko email guztiak jeitsi eta segurtasun kopia bat izateko ordenagailuan, baina Google-ek adierazi duenez hurrengo astean ere betiko lekuan izango dituzu emailak, hori bai, Gmail zerbitzutik sartu beharko zara berauek ikusteko.
