INNOVA Bloga
|

Google, Facebook, Twitter-ek agur esan diote Internet Explorer nabegatzaileari

Internet Explorer-eko nabigatzailea oraindik erabiltzen duen %0,86koa bazara, nabigatzailez aldatzen hasteko ordua duzu.

Duela zazpi urte, Internet Explorer 11 munduko nabigatzaile ezagunena zen. Garai hartan Chromek iadanik gainditua zuen Firefox, baina Microsoft-en azken Esploratzailetik oso urruti zegoen. Hala ere, eta iragarpen guztien gainetik, gaur egun Chromek munduko merkatuaren %65 baino gehiago hartzen du, Safarik %9 diskretu bat eta Microsoft Edge-k %8,74a. Firefoxek orain urte batzuk merkatuaren %30a lortzea lortu zuen, baina gaur egun %7raino jaitsi da.

Nabigatzaileen erabilerei buruzko estadistikak ikusi.

2020ko abuztuaren 19an, Microsoft-ek denbora-lerro bat argitaratu zuen Internet Explorer 11ren amaiera azaltzeko. Bertan adieraztez zutenez, Microsoft 365 produktuek, 2021eko abuztuaren 17an bukatuko dute Internet Explorer 11rekin duten bateragarritasuna, eta 2022ko ekainaren 15ean kenduko dute mahaigaineko bertsioa. Hori bai, nabigatzailea bera existituko da eta segurtasun-eguneratzeak jasoko ditu Windows 10-arekin bateragarria den bitartean. Guzti hau hainbeste luzatzearen arrazoia beraien enpresa-sekzioan ahal eta gehien mantentzeko izan da, baina Microsoft Edge (beraien azken nabegatzailea) zabaldu duten honetan, ez du zentzurik Internet Explorer mantentzea.

Hori guztia jakinda, aspaldi utzi zioten plataforma askok beraien programak IE nabegtzailean behar bezala ikus zitezen lan mantenuak egiteari. Adibidez, Facebook edo Twitter bezalako programak (ezagunenetako bi aipatzearren) Internet Explorer bidez irekitzen saiatzen bazara, honelako abisuak aurkituko dituzu:

Nabigatzaile hau ez da bateragarria. Aldatu nabigatzaile bateragarri batera, twitter.com erabiltzen jarraitzeko.

WordPress-ek (web orriak diseinatzeko gehien erabiltzen den CMS-etako bat) duela hilabete batzuk Internet Explorer 11-ri euskarria emateari utzi ziola jakinarazi zuen. Hau da, beraien softwareak eskaintzen dituen funtzionalitate berriak ez dira IE 11-ean egiaztatuko; beraz, baliteke plataforma horretan diseinatutako web orriak ez funtzionatzea edo nabigatzaile horretan behar bezala ez bistaratzea.

Eta hilabete honetan Googlek berak egin du antzeko iragarkia. Hemendik aurrera, Internet Explorer 11-ri euskarria emateari utziko dio bilatzaile famatuak. Horrek ez du esan nahi bilatzailea IE-rekin erabili ahal izango ez duzunik, baina Google ez da arduratuko bere emaitzak ateratzeko orduan erabiltzaileak izan ditzakeen arazoei buruz.

Beraz, badakizu, Internet Explorer nabigatzailea erabiltzen duten gutxi horietakoa bazara, aldatzen has zaitezke. Microsoft-ekin lanean jarraitu nahi baduzu, Edge bertsio berria hauta dezakezu, probatu duten askoren arabera, orain arte IE guztien bertsiorik onena. Oraindik Chrometik urte batzuetara dago, baina, pixkanaka, Firefox-i lurra jaten aritu da. Denborak esango du lortzen duen edo ez.