---
title: "Google-k etengabeko scroll-a kendu eta paginazio klasikora itzultzen da"
description: "Duela denbora bat blog honen bidez Google etengabeko scroll-arekin esperimentatzen hasia zela jakinarazi genuen, hemen artikulua: Googlek bere bilatzaileko erantzunen orrialde-zenbakia kendu du...."
url: https://www.innovados.com/eu/googlek-etengabeko-scrolla-kendu-eta-paginazio-klasikora-itzultzen-da/
date: 2024-07-15
modified: 2026-06-19
author: "jdgu32migq"
categories: ["Bloga", "Teknologia &amp; Internet"]
type: post
lang: eu
---

# Google-k etengabeko scroll-a kendu eta paginazio klasikora itzultzen da

Duela denbora bat blog honen bidez Google etengabeko scroll-arekin esperimentatzen hasia zela jakinarazi genuen, hemen artikulua: [Googlek bere bilatzaileko erantzunen orrialde-zenbakia kendu du](https://www.innovados.com/eu/google-bilatzaileko-erantzunen-orrialde-zenbakia-kendu-du/).

Orain atzerako buelta ‘ofiziala’ egin du, hau da, denbora batez probak egin ondoren, Googlek scrool infinitua kendu eta betiko orriketara itzultzea erabaki du. Oraingoan, Googlek ez du iragarki formalik egin bere kanal nagusietan (blog ofiziala, keynote, etab.). baizik eta ofizialki berretsi zituzten konpainia zuzenean aipatzen zuten Search Engine Land bezalako hedabideen bidez zabaldutako artikuluak: [Google dropping continuous scroll in search results](https://searchengineland.com/google-dropping-continuous-scroll-in-search-results-443529).

## Zergaitik utzi dio Googlek scrool jarraitua erabiltzeari?

Konpainiaren arabera, orrialde klasiko opziora itzultzeak honako aukerak ematen ditu:

- Emaitzak azkarrago zerbitzatzea, bereziki eskatutako emaitzak bakarrik kargatzen baitira.
- Datuak prozesatzeko eta transferitzeko lana murriztea, emaitzen hainbat orri aurretik kargatzea sahieztus.
- Erabiltzaileari esperientzia eraginkorragoa eskaintzea, dirudienez scroll jarraituak ez zuen hobekuntza nabarmenik ekarri erabiltzaileentzat.

Hau da, aldaketak emaitzak bilaketa azkarrago erakusteko aukera ematen du, erabiltzaileek eskatu ez dituzten ehunka emaitza automatikoki kargatu beharrean, zehazki eskatutakoak bakarrik kargatuz.

**Paginazio klasikora itzultzeko Googleren arrazoi ‘ofiziala’ errendimendu faltagatik bada ere, SEO komunitatean beste arrazoi posible batzuk ere eztabaidatu dira:**

- Klik gehienak lehen emaitzetan izaten jarraitzen dute
- Emaitzen scroll infinitua egon arren, erabiltzaileak ez zituen emaitza ‘sakonago’ horiek modu nabarmenean kontsultatu
- Paginazioaren bidez erabiltzailearen portaera errazago aztertzen da

**Laburbilduz**

Scroll jarraituarekin urte batzuetan probak egin ondoren, Googlek onurek ez dutela kostua konpentsatzen ondorioztatu du, paginazio edo orrikatze klasikora itzultzea erabakiz, erabaki honetan batez ere erremendimendua eta erabiltzailarentzako benetako erabilgarritasuna hartu dituelarik kontuan. Kasu honetan Innovan beraiekin ados gaude!
