---
title: "Microsoft 365ek 20 ordu baino gehiago daramatza erorita"
description: "Gaur osteguna, Azaroak 12, Microsoft bere zerbitzu erabilienetan arazoak izaten hasi da. Hasiera batean posta elektronikoaren akats puntuala zirudien, baina, azkenean, mundu mailako gorabehera bihurtu..."
url: https://www.innovados.com/eu/microsoft-365-erorita/
date: 2026-11-13
modified: 2026-11-13
author: "jdgu32migq"
categories: ["Bloga", "Teknologia & Internet"]
type: post
lang: eu
---

# Microsoft 365ek 20 ordu baino gehiago daramatza erorita

Gaur osteguna, Azaroak 12, Microsoft bere zerbitzu erabilienetan arazoak izaten hasi da. Hasiera batean posta elektronikoaren akats puntuala zirudien, baina, azkenean, mundu mailako gorabehera bihurtu da, milioika erabiltzaileri eta enpresari eragin dolarik.

Ikus ditzagun erorketa honek ze aplikazioei eragin dien:

### 1. Outlook eta Microsoft 365, hodeiko posta

Microsoft 365en hodeiko zerbitzuetan, Outlook izan da kaltetuenetako bat. Outlook, Microsoften posta elektronikoko kudeatzaile ezaguna da eta partikularrek zein enpresek erabiltzen dute.

Erabiltzaile batzuek, naiz eta beraien kontura sartu, ezin izan dute beren sarrerako ontzira sartu, mezu elektronikoak bidali edo mezuak normaltasunez jaso. Beste kasu batzuetan, Outlook-ek ez zuen kargatzen edo konexio-akatsak erakusten zituen.

Arazoa Exchange Online-ekin lotuta dago, hau da, Microsoft-ek Microsoft 365eko posta elektronikoa kudeatzeko erabiltzen duen hodeiko zerbitzuarekin.

Hau da, kasu honetan ez da gure ekipoan arazo bat dugula, errorea Microsoften zerbitzarietatik dator. Gure ordenagailuak, gure Interneteko konexioak eta aplikazioak ondo ari dira funtzionatzen, azpiegitura da ez dabilena, zerbitzu hori guztia ematen diguten zerbitzariak dira funtzionatzen ez dutenak.

### 2. Arazoak ez dira posta elektronikora mugatu. Microsoft 365eko beste tresna batzuei ere eragin die, hala nola Teams eta Copilot tresnei.

Nahiz eta aplikazio independente gisa erabiltzen ditugun, funtzio asko elkarrekin konektatuta daude eta Microsoften zerbitzu komunen menpe daude.

Adibidez, Teams-en egutegiak Exchange Online erabiltzen du bilerak, hitzorduak eta gonbidapenak kudeatzeko. Posta-zerbitzuak huts egiten badu, agenda kontsultatzean edo bilerak programatzean ere arazoak sor daitezke. Kasu honetan **badirudi Teams ez dela erori, baina gorabehera batzuekin funtzionatzen du.**

Antzeko zerbait gertatzen da Copilot -ekin. Adimen artifizialeko laguntzaileak Microsoften hainbat zerbitzutara konektatu behar du, informazioa eskuratzeko eta bere funtzioetako asko eskaintzeko. **Azpiegitura horrek arazoak baditu, Copilot-ek ere behar bezala erantzuteari utz diezaioke.**

Azken finean, Microsoft 365en pieza garrantzitsu batek huts egiten duenean, arazoa egunero erabiltzen ditugun hainbat tresnatara zabaldu daiteke, nahiz eta itxuraz euren artean zerikusi handirik ez izan.

**Zibererasoa edo barne hutsegitea izan da?**

Garaiotan, batek baino gehiagok pentsatu du, seguru, eraso informatiko bat izango zela. Hala ere, momentuz, Charles Lamanna Microsoft konpainiako presidenteorde exekutiboak adierazi duenez, ez dago jarduera maltzur edo zibereraso baten zantzurik. Zerbait gehiago jakiteko itxaron egin beharko da.

**Eta galdera bat, edo gogoeta bat: lainoko zerbitzuen mendekotasun handiegia al dugu?**

Ez dago zalantzarik gure instalazioetan fisikoki instalaturik ez dauden gero eta zerbitzu gehiago erabiltzen ditugula. Posta, dokumentuak, egutegiak, bilerak, artxibo partekatuak eta baita Adimen Artifizialeko tresnak ere hodeian ostatatutako azpiegitura handiei esker funtzionatzen dute.

Zalantzarik ez dago sistema horrek abantaila ugari dituela: edozein lekutatik lan egin dezakegu, informazioa erraz partekatu, hainbat pertsonarekin taldean lan egin… Baina badu kontrapartida bat ere: hornitzaileak intzidentzia bat duenean, gure lanerako funtsezko tresnak eskuratzeko aukera galdu dezakegu, aldi baterako beintzat.

### Horregatik da garrantzitsua postaren segurtasun-kopia bat izatea

Horrelako gertaerek posta elektronikoaren segurtasun-kopia bat izatearen garrantzia gogoratzten digute, hau da, gure posta bulegoko ordenagailu edo zerbitzari batean modu independentean gordeta izatea.

Microsoft 365ekin lan egin eta gure datuak hodeian eduki arren, ez dugu zerbitzua beti erabilgarri egotearen mende egon behar. Mezuen kopia lokala eta eguneratua izateak edozein momentutan informazio garrantzitsua kontsultatzeko aukera ematen digu, gaur bezelako egun batean, zerbitzariak erortzen direnean edo plataformara sartzeko arazoak daudenean, mezuak berreskuratzeko eta nolabaiteko lan-jarraitutasuna izateko aukera izango genuke.

Microsoft zerbitzuak hodeian erabiltzen dituen mundu osoko milioietako bat bazara, jakinarazten dizugu Microsoftek baduela aukera bat zerbitzuaren egoera egiaztatzeko; honako loturan aurkituko duzun panelean, Microsoft 365i lotutako gorabeheren berri ematen da.

Laguntza teknikoko administratzailearen rola duen Microsoft 365eko kontu bat baduzu, zerbitzuaren egoera egiazta dezakezu orri honetatik:

[https://learn.microsoft.com/es-es/microsoft-365/enterprise/view-service-health?view=o365-worldwide](https://learn.microsoft.com/es-es/microsoft-365/enterprise/view-service-health?view=o365-worldwide)

Administratzaile-konturik ez baduzu edo eskura ez baduzu, produktuen egoera ezagutzeko , hurrengo orrira ere sar zaitezke:

[https://status.cloud.microsoft](https://status.cloud.microsoft)
