---
title: "Nola optimizatu bideoak web orrietarako"
description: "Orain aste batzuk web orrietan erabiltzeko irudiak nola optimizatu azaldu genuen gure blogean, oraingoan bideoei buruz idatziko dugu. Enpresetako web orriak analisatzeko eskaintzen dugun gure..."
url: https://www.innovados.com/eu/nola-optimizatu-bideoak-web-orrietarako/
date: 2026-06-30
modified: 2026-07-21
author: "jdgu32migq"
categories: ["Bloga", "Web orriak, SEO"]
type: post
lang: eu
---

# Nola optimizatu bideoak web orrietarako

Orain aste batzuk web orrietan erabiltzeko irudiak nola optimizatu azaldu genuen gure blogean, oraingoan bideoei buruz idatziko dugu.

Enpresetako web orriak analisatzeko eskaintzen dugun gure zerbitzuan, mugikorretik edo kameratik deskargatu ondoren irudiak eta bideoak zuzenean igo dituzten web orri bat baino gehiago ikusi ditugu, eta hori ez da inoiz egin behar.

## Web orri batera bideo bat igo baino lehen, bideoa optimizatu beharra dago?

Bai, funtsezkoa da bideo bat optimizatzea webgune baera igo aurretik. Konprimitu gabeko fitxategi batek gune osoa mantsotu dezake, eta, bideoaren pisuaren arabera, bistaratze ekidin.

### Ikus ditzagun weberako bideo bat optimizatzeko funtsezko xehetasun batzuk:

- **Formatu eta kodek zuzenak aukeratu**: formatu unibertsala MP4 da eta kodek bateragarriena H264
- **Bits tasa (bitrate) doitu**: bideoaren pisuan gehien eragiten duen faktorea da. Web baten bideo baterako nahikoa da 1500 eta 3000 kb/s bitarteko bitrate bat
- **Mugatu bereizmena eta FPS**: 1080p (Full HD) edo 720p (HD) bereizmenak eta segundoko 30 fotograma (fps) erabiltzea nahikoa da. 4K edo 60fps-eko bideo bat igotzeak zure webgunea erabat mantsotuko du.
- **Audioa**: bideoak audioa baldin badu, ahal baduzu hori ere konprimitu. Webgunetarako 128 kb/s-tik 192 kb/s-ra bitarteko tasa egokia izan ohi da.
- **Bideoa kanpo-plataforma batean ostatzeko aukera**: bideoa konprimitzean kalitate gehiegi galdetzun duzula iruditzen bazaizu, bideoa YouTube edo Vimeo bezalako plataformetara igotzeko aukera aztertu dezakezu. Bideoa zure webgunean plataforma horiek eskaintzen dituzten kodeak erabiliz txertatuz.

### Bideoa non erakutsiko den eta bere funtzioaren araberako gomendioak:

- Goiburuko bideoak (Backgrounds / Hero videos izenekoak): web orri baten goiburuan erreproduzitzen diren bideoak dira, normalean orriaren zabalera osoa hartzen dute (1920 px), buklean eta soinurik gabe erreproduzitzen dira.
  - Tamaina gomendatua: 2 eta 5 MB bitartean (gehienez 10 MB)
  - Iraupena: 15 eta 25 segundo bitartean
  - Audioa: audio-pista erabat ezabatzea da egokiena
- Azalpen edo sustapen bideoak web guneko orrietan zehar: normalean erabiltzaile berak hasten ditu, bere borondatez hautatuz.
  - Tamaina gomendatua: 2 eta 5 MB bitartean (gehienez 10 MB)
  - Iraupena: 30 eta 60 segundo bitartean

Optimizazio hau egiteko noski programa berezi batzuk behar dituzu, ez baduzu horrelako programarik ezagutzen, hemen webgunerako bideoak optimizatzeko proba ditzakezun programa batzuk:

- **HandBrake**: erabilienetako bat. Guztiz doakoa da eta bereizmena, bit-tasa eta codec-a doitzeko aukera ematen du.
- **Climpchamp**: Microsoft-en bideo editore ofiziala (Windows-en sartua). Ideala, bilatzen ari zarena bizitza konplikatu gabeko emaitza azkarra bada.
- **Shutter Encoder**: hau ere aukera ona da, doakoa izateaz gain.
- **Adobe Media Encoder**: Adoberen aukera profesionala. Dagoeneko Premiere edo After Effects bezalako programak kontrolatzen badituzu, hau da zure programa.

Ez baduzu nahi zure ordenagailuan programarik instalatzea, bideoak optimizatzeko online aplikazioak ere badaude:

- **FreeConverter**: 2 GB arteko bideoak konprimitu ahal izango dituzu, kalitatea zein irteerako formatua kontrolatuz.
- **Redpanda Konpress**: plataforma honek bideoak (2 GB arte) zuzenean zure nabigatzailean konprimitzen ditu, zerbitzari batera igo beharrik gabe, zure pribatutasuna bermatuz
- **MP4Konpress**: bideoak erraz konprimitzen ditu, hori bai konfiguratzeko aukerarik gabe, fitxategia igo eta Konprimitu botoia hautatu eta listo (gehienez 500 MB).

> Eta zure webgunerako bideoak optimizatzeari edo zure orrian erabil ditzakezun bideo profesionalak lortzeari buruzko zalantzarik baduzu, ez izan zalantzarik, deitu eta gure teknikariak arduratuko dira zure zalantza guztiak argitzeaz.
