---
title: "Lau Bide jatetxearen web orri berria"
description: "www.laubidejatetxea.com web orriaren diseinu guztia aldatu da, horretarako jatetxeko logoari irudi berriago bat emateaz gain, argazki-erreportaje oso bat egin dugu. Horrela atera diren argazkiak..."
url: https://www.innovados.com/eu/portfolio/lau-bide-jatetxearen-web-orri-berria/
date: 2020-06-03
modified: 2022-05-12
author: "jdgu32migq"
image: https://www.innovados.com/wp-content/uploads/diseno-web-restaurante.jpg
type: portfolio
lang: eu
---

# Lau Bide jatetxearen web orri berria

[www.laubidejatetxea.com](https://laubidejatetxea.com/eu/) **web orriaren diseinu guztia aldatu da, horretarako jatetxeko logoari irudi berriago bat emateaz gain, argazki-erreportaje oso bat egin dugu**. Horrela atera diren argazkiak erabiliz, “Menuak”, “Jatetxea” eta “Taberna” opzioen bidez, jendeak jatetxeko jangelak eta beraien platerak hobeto ezagutzeko aukera du.

**Responsive motako web orria da**, gailu elektronikoetara eta interneteko nabigatzaile ezagunetarikoetan ikusteko egokitua. Era berean bilatzaileek **orriak ongi indexatzeko prestatuta daude (SEO teknikak erabili dira)**.

Webguneko atalak eroso eta erraz administratzeko, eduki-kudeatzaile bat du. Gainera jatetxekoek, **eguneko menua, egunero online modu egoki eta erraz batean jartzeko, kudeatzaile berezi bat jarri da**.

**Domeinuak SSL ziurtagiri bat du aktibatuta**, honek, webgunea erabiltzailearentzako gune seguru eta konfiantzazkotzat identifikatzen duelarik.
