---
title: "AGEDITA oinetakoen konponketak dendarentzako logo eta irudi korporatiboa"
description: "Proiektu berezi bat guretzako. Bezeroak, kasu honetan lagun bat, hasieratik bere lantokiaren irudiaren itxura nolakoa izatea gustatuko zitzaion erakutsi zigun. Bere gurasoak, aspaldi batean lanean..."
url: https://www.innovados.com/eu/portfolio/logoa-irudi-korporatiboa-oinetakoen-konponketak/
date: 2015-07-24
modified: 2022-05-12
author: "jdgu32migq"
type: portfolio
lang: eu
---

# AGEDITA oinetakoen konponketak dendarentzako logo eta irudi korporatiboa

##

Proiektu berezi bat guretzako. Bezeroak, kasu honetan lagun bat, hasieratik bere lantokiaren irudiaren itxura nolakoa izatea gustatuko zitzaion erakutsi zigun. Bere gurasoak, aspaldi batean lanean ateratako argazki bat kontuan izanik hasi giñen lanean.

Momentu berezia, argazkian ageri diren bi pertsonak logoan transmititu nahi izan bait ditugu, behekaldean gero textuak modu orekatuan sartuz.

![](https://www.innovados.com/wp-content/uploads/aspaldiko-argazkia-oinetakoak-agedita1.jpg)*Argazki originala*

![](https://www.innovados.com/wp-content/uploads/logo-diseno-zapateria-agedita.jpg)*Logoa, argazkia kontuan izanik diseinatua*

Denda kokatua dagoen lekua kontuan izanik (Zumaia, alde zaharrean), justu ‘8 apellidos vascos’ pelikulan agertzen den iturri ezagunaren aurrean, irudiaren diseinua bere inguruarekin bat datorrela esan genezake. Logoarekin guztiz asmatuz, bezeroari malko txiki bat ateratzen diogu.

Negozio mota honek ez ditu pieza grafiko gehiegi eskatzen, errotulazioaren diseinua, publizitatea eta boltsa diseinua eskatu zizkigutelarik.
