---
title: "Casa Basusta loradenda-ren web orriaren diseinu berria"
description: "Webguneak bi zati ditu: batetik, on line denda bat, bezeroek beren etxetik loradendan dituzten produktuak eros ditzaten (txartelarekin edo Bizum-ekin egindako ordainketen bidez); eta, bestetik,&nbsp;..."
url: https://www.innovados.com/eu/portfolio/loradenda-web-orriaren-diseinu-berria-casa-basusta/
date: 2020-12-02
modified: 2025-07-14
author: "jdgu32migq"
image: https://www.innovados.com/wp-content/uploads/loradenda-online-dena-basusta.jpg
type: portfolio
lang: eu
---

# Casa Basusta loradenda-ren web orriaren diseinu berria

Webguneak bi zati ditu: batetik, on line denda bat, bezeroek beren etxetik loradendan dituzten produktuak eros ditzaten (**txartelarekin edo Bizum-ekin egindako ordainketen bidez**); eta, bestetik,  web korporazioa deitzen diogun zatia, loradendak eskaintzen dituen zerbitzuak eta beste datu batzuk erakusten dituena, hala nola historia, kokapena eta harremanetarako datuak. Hori guztia bi hizkuntzetan, euskaraz eta gaztelaniaz.

**Responsive orria** da (web diseinu moldagarria), hau da, mugikorretatik eta tabletetatik nabigatzeko eta gehien erabiltzen diren Interneteko nabigatzaileetarako egokitua. Web orriko orriak bilatzaile ezberdinek modu egokian  indexatzeko prestatuta daude (**web posizionamendurako SEO teknikak jarraituz egokituak**).

Webguneko orri ezberdinak kudeatu daitezke, eta, beraz, bezeroak behar duenean web-aren atal ezberdinak eguneratu ditzake, bai online dendaren zatia (kategoria berriak, produktuak…), bai zati korporatiboaren informazioa (eskaintzen dituzten zerbitzuak, harremanetarako datuak aldatzea, etab.).

**Domeinuak SSL ziurtagiri bat du aktibatuta**, erabiltzaileentzat webgunea gune seguru eta konfiantzazko gune gisa identifikatuz.
