---
title: "Mirari Aranburu diseinatzailearen web orriaren diseinua"
description: "Irudiak erabakigarriak dira diseinu portafolio batetarako, egindako proiektuak modu argi eta erakargarrian erakutsi behar dute. Hori modu profesionalean lortzeko, lehenik eta behin, bere proiektu..."
url: https://www.innovados.com/eu/portfolio/mirari-aranburu-diseinatzailearen-web-orriaren-diseinua/
date: 2015-11-05
modified: 2025-07-16
author: "jdgu32migq"
image: https://www.innovados.com/wp-content/uploads/diseinu-web-orria-mirari-aranburu.jpg
type: portfolio
lang: eu
---

# Mirari Aranburu diseinatzailearen web orriaren diseinua

Irudiak erabakigarriak dira diseinu portafolio batetarako, egindako proiektuak modu argi eta erakargarrian erakutsi behar dute. Hori modu profesionalean lortzeko, lehenik eta behin, bere proiektu berrienen argazki-erreportajea egin genuen.

Webgunearen diseinuak barne-diseinatzailearen estilo pertsonala islatzeko ahalegina egin da, bere marka pertsonala indartuko duen kolore-paleta erabiliz. Era berean, letra-tipo irakurgarriak, modernoak eta gunearen estilo orokorrarekin bat datozenak aukeratu dira.

Responsive motako orria da, hau da, gailu elektroniko ezberdinetan ikusteko prestaturik dago. Bilatzaileek orri ezberdinak ongi indexatzeko SEO teknikak erabili dira.

> Oharra: 2024. urtean Mirari Aranburu eta Maria diseinatzaileak elkartu eta Meraki Estudioa sortu zuten. Hori dela eta, webgune honek aktibo egoteari utzi dio eta horren ordez Merakiren webgunea garatu dugu.
>
>
>
> Ikusi [‘Meraki Estudioa-rentzat web orria diseinatu da’](https://www.innovados.com/eu/portfolio/meraki-estudioa-rentzat-web-orria-diseinatu-da/).
