---
title: "Web orria, Ondarbaso landa apartamentu etxearentzako"
description: "Zestoan kokaturiko Ondarbaso baserrian hainbat landa-apartamentu turistiko daude. Apartamentu horiek sarean ezagutarazteko, argazki erakargarri eta eduki zehatzin apartamentuak biltzen dituen web..."
url: https://www.innovados.com/eu/portfolio/web-orria-landa-apartamentuak-ondarbaso/
date: 2022-01-12
modified: 2022-05-24
author: "jdgu32migq"
image: https://www.innovados.com/wp-content/uploads/fotografias-interior-apartamentos.jpg
type: portfolio
lang: eu
---

# Web orria, Ondarbaso landa apartamentu etxearentzako

Zestoan kokaturiko Ondarbaso baserrian hainbat landa-apartamentu turistiko daude. **Apartamentu horiek sarean ezagutarazteko, argazki erakargarri eta eduki zehatzin apartamentuak biltzen dituen web profesional bat diseinatu da**.

Web orriaren diseinua baserria eta alokairuan dauden apartamentuak modu egoki batean erakusteko prestatu da. Apartamentu bakoitzak bere galeria, zerbitzuen deskribapena eta erreserba-egutegia ditu. Horrela bezeroak bisita egiteko zein egun komeni zaizkion zuzenean aukera dezake. Turismoari zuzendutako zerbitzua denez eta bertan sartzen den orok landa-apartamentuen ezaugarri guztiak ongi ezagutu ahal izan ditzan, webgunea 5 hizkuntzatan erakusten da.

Web orria modu profesionalean ilustratzeko, aurretik egin genuen argazki-erreportaje baten irudiak erabili dira. **Irudiekin batera 360º-ko argazkiak erabili dira, hauekin erabiltzaileei apartamentuen banaketaren ideia hobea eskainiz**.

Edukien kudeatzaileak web-aren atalak (testu-edizioa, irudiak…) eroso eta erraz administratzeko aukera ematen du.

Domeinuak SSL ziurtagiri bat du aktibatuta, honek webgunea erabiltzailerantzat gune seguru eta konfiantzazko gune gisa identifikatzen duelarik.

**Web-diseinu responsive** bat da, mugikorretatik eta tabletetatik nabigatzeko eta gehien erabiltzen diren Interneteko nabigatzaileetarako egokitua. **Google bezalako bilatzaileek webguneko orriak ahalik eta errezenen indexatzeko prestatuta daude, horretarako web posizionamendurako SEO teknikak jarraitu direlarik**.
