---
title: "Gipuzkener web orriaren diseinua"
description: "Orria optimizatzeko lanetan enpresaren ezaugarriak aztertu dira, diseinu erakargarri bat lortzeaz gain, web posizionamenduaren estrategia landu delarik. SEO posizionamenduarekin lotutako..."
url: https://www.innovados.com/eu/portfolio/web-orriaren-diseinua-gipuzkener/
date: 2021-06-21
modified: 2025-07-14
author: "jdgu32migq"
image: https://www.innovados.com/wp-content/uploads/web-orria-eguzki-panelak.jpg
type: portfolio
lang: eu
---

# Gipuzkener web orriaren diseinua

Orria optimizatzeko lanetan enpresaren ezaugarriak aztertu dira, diseinu erakargarri bat lortzeaz gain, web posizionamenduaren estrategia landu delarik. SEO posizionamenduarekin lotutako marketin-lana errazten duen programazioa erabiliz, web orri argia, funtzionala eta erakargarria lortzeaz gain, gako-hitz gehienak lehen lekuetan jartzea lortu da.

Web orriak **“responsive” diseinua du**, hau da, gailu elektroniko ezberdinetara (mugikorrak, tabletak…) egokitzen da.

Bere edukien kudeatzailearen bidez, behar denean web orriko testu eta argazkiak modu erraz eta azkarrean aldatu/gehitu daitezke. Hizkuntza ezberdinetan ikus daiteke.

Web domeinuak **SSL ziurtagiria** ere gehitua du, honek erabiltzaileei gune seguru eta konfiantzazkotzat identifikatzen duelarik.
