---
title: "Web orri bat IA-ren bidez sortzeko asmotan?"
description: "Gure ‘Páginas webs creadas en unas minutos con la IA’ artikuluan, IArekin web-diseinuaren inguruan zeuden aukerak aipatu genituen, baina, agian, aukera hori norentzat izango zen zehaztea falta..."
url: https://www.innovados.com/eu/web-orri-bat-ia-ren-bidez-sortzeko-asmotan/
date: 2026-02-27
modified: 2026-02-27
author: "jdgu32migq"
categories: ["Bloga", "Teknologia &amp; Internet", "Web orriak, SEO"]
type: post
lang: eu
---

# Web orri bat IA-ren bidez sortzeko asmotan?

Gure ‘Páginas webs creadas en unas minutos con la IA’ artikuluan, IArekin web-diseinuaren inguruan zeuden aukerak aipatu genituen, baina, agian, aukera hori norentzat izango zen zehaztea falta zitzaigun. Ikus dezagun orduan IA noiz den ‘nahikoa’ eta noiz ez.

### Norentzat da batik bat IA web-diseinuan?

![](https://www.innovados.com/wp-content/uploads/ia-erabili-webgunea-sortzeko-1024x317.jpg)

**1. Enpresa txikiak eta autonomoak**

- Freelancer-ak, herri mailako denda txikiak.

- Oso aurrekontu estuak eta online azkar egoteko beharra dutenak.

**2. Hasierako fasean dauden startupak**

- Ideiak azkar balioztatu behar direnean

- Funtzionalitateak duenean lehentasuna, eta ez diseinuak

**3. Ezagutza teknikorik ez duten pertsonak**

- Diseinu edo programaziorik ikasi gabe, berehalako emaitza nahi denean.

**4. Aldi baterako proiektuak**

- Ekitaldiak, kanpainak, sustapen puntualak. Adibidez: ekitaldi baterako landing orri bat edo iraupen laburreko marketin kanpaina baterako web orria.

### Eta orain ikus dezagun zein enpresa motarentzat den hobea diseinatzaile profesionalak kontratatzea

![](https://www.innovados.com/wp-content/uploads/web-orrien-diseinu-profesionala-1024x317.jpg)

**1. Enpresa ertain eta handiak**

- Marka-koherentzia, eskalagarritasuna eta segurtasuna behar direnean

- Integrazio konplexuak eta trafiko handia duten webguneak.

- Ecommerce (online denda) duten saltokiak

**2. Beraien irudiaren baitan dauden markak**

- Moda, luxua, artea, sormen-diseinuak.

- Diseinua produktuaren balioaren zati bat da, beraz, lan hauek bakarrak, pertsonalizatuak izan behar dira.

**3. Proiektu konplexuak edo neurrira egindakoak**

- Sistema pertsonalizatuak, UX aurreratua, irisgarritasuna.

- Barne-prozesu espezifikoak behar dituzten web orriak.

**4. Lege edo betekizun tekniko handiak dituzten enpresak**

- Datuen babes bereziak, irisgarritasuna, araudi bereziak dituzten web orriak.

- Giza erabakiak, erantzukizun argia behar dituzten webguneak.

Laburbilduz, IA ongi etor dakioke web bat berehala, oso merke eta proiektu sinple edo hasierakoa behar duen norbaiti. Aldiz, diseinatzaile profesional baten esku-hartzea beharrezkoa izando da kalitatezko zerbait, bakarra, eskalagarria eta batez ere iraupen luzeakoa nahi denean.

*Opzio onena? bien arteko konbinaketa bat izango litzateke, diseinatzaile profesional bat kontratatzea, zure beharretara eta markara egokitutako webgune bakarra diseinatuko dizuna, eta IA erabiliko duena lan horiek bizkortzeko.*

> Eta badakizu, guzti honi buruzko galderarik izan ezkero edo web orri bat sortzea bururatzen bazaizu eta aholkatuko zaituzten profesionalak behar badituzu, ez izan zalantzarik, deitu eta gure teknikariek zure galdera guztiekin lagunduko dizute.
