---
title: "Zer da Google Display?"
description: "Google Display, hau da, Googleren display 'pantaila' sarea, ordainpeko publizitate-sare bat da, eta Googleri lotutako milioika webgune, aplikazio eta zerbitzutan iragarki bannerrak, irudiak edo bideoa..."
url: https://www.innovados.com/eu/zer-da-google-display/
date: 2017-04-17
modified: 2026-09-07
author: "jdgu32migq"
categories: ["Bloga", "Marketina"]
type: post
lang: eu
---

# Zer da Google Display?

Google Display, hau da, Googleren display ‘pantaila’ sarea, ordainpeko publizitate-sare bat da, eta Googleri lotutako milioika webgune, aplikazio eta zerbitzutan iragarki bannerrak, irudiak edo bideoak erakusteko aukera ematen du.

Seguru behin baino gehiagotan irten zaizula iragarkiren bat bisitatzen ari zaren orrialdeetan, eta gainean klik egiten duzunean beste leku batera eramaten zaituztela. Iragarki mota ezberdinetakoak izan daitezke:irudi eta testu hutsekin edo baita landuagoak bideoekin edo bestelako formatu interaktiboekin.

## Ikus ditzagun Google Display-ko iragarkien formatu motak

- **Testu iragarkiak**: izenburua, deskribapena eta URLa dituzte
- **Iragarki grafikoak**: megabannerrekin batera, gehien erabiltzen den formatua da. Gehinetan formatu karratua edo angeluzuzena izaten dute
- **Skyscrapper edo etxe orratzak**: laukizuzen bertikal baten formatuan agertzen dira eta normalean orriaren eskuinaldean kokatzen da
- **Lightbox**: bertan klik egitean edo kurtsorea gainetik pasatzean aktibatzen diren iragarki interaktiboak dira. Irudiak, bideoak edo mapak integratzeko aukera ematen dute eta pantaila osora zabaldu daitezke eduki dinamikoa edo galeriak erakusteko, erabiltzailea erakarri eta webgunera bideratzeko helburuarekin. Produktuen feed-ak ere onartzen dituzte.
- **Gmail-eko iragarkiak**: erabiltzaileen postako erretiluen goiko fitxetan agertzen dira (gmail korreoan bakarrik).

### Nola funtzionatzen du Google Display-k?

Google Display-ren funtzionamendua audientziaren segmentazio zehatz batean oinarritzen da, datu demografikoak, interesak eta nabigazio portaerak erabiliz iragarkiak erakusteko interes probabilitate handiagoa duten erabiltzaileei erakutsiz.

Hauek izango lirateke segmengazio mota nagusiak:

- **Hitz gakoen bidez**: zure produktu edo zerbitzuetarako garrantzisuak direla uste duzun keyword-ak dituzten webguneetan agertuko dira iragarkiak
- **Audientziaren arabera**: erabiltzailearen interesen, ohituren, adinaren edo kokapenaren arabera
- **Remarketing**: zure webgunea bisitatu duten erabiltzailengan izango du eragina

Eta, nola ez, **ordainpeko zerbitzu bat da. Google Display-ko iragarkien kanpainak kuota baten bidez kontratatzen dira** eta hainbat modeloren artean aukeratu daiteke:

- **Klik bakoitzeko kostua (CPC, ‘Costo por clic’)**: erabiltzaileak iragarkiaren gainean klik egiten duenean ordainduko duzu.
  - Helburua: webgunerako trafikoa sortzea
- **Mila inprimatzeen kostua (CPM, ‘Costo por millar’)**: aukera honetan tarifa finko bat ordaintzen duzu iragazkia 100 aldiz ateratzeagatik.
  - Helburua: ikusgarritasuna eta irismena irabaztea. Batez ere kanpainen hasierako fasean erabiltzen da.
- **Inprimatzeagatiko kostua (CPI, ‘Costo por impresión’)**: iragarkiaren inprimatze bakoitzeko ordaintzen duzu (ez da hain ohikoa).
  - Helburua: ikusgarritasuna, nahiz eta kasu honetan CMP opzioa gehiago erabiltzen den.

Eta, jakina, iragarkiak gailu mugikorretara egokitzen dira. Ordenagailuetan, tabletetan eta mugikorretan bistaratzen dira.

## Guzti hau kontuan izanik, ikus ditzagun Google Display-ren xehetasun nagusienak

- **Ikusizko iragariak**: testu bakarrekoak izan daitezkeen arren, ohikoena erabiltzaileen arreta modu eraginkorrean erakarriko duten formatu grafikoak, irudiak edo bideoak erabiltzea da.
- **Irismen handikoa**: blogetan, albiste-atarietan, mugikorretarako aplikazioetan nabigatzen duten erabiltzaileei erakutsi ahal izango diezu zure iragarkia.
- **Erabiltzaileen segmentazioa**: iragarkiak zuri interesatzen zaizun publiko jakin bati erakutsi ahal izango dizkiozu.

Laburbilduz, Google Display-rekin, zure iragarkiak (bannerrak, bideoak…) Googleren webgune, aplikazio eta plataforma sare zabal batean erakutsiko dira. Zure markaren edo produktuaren ikusgarritasuna areagotu ahal izango duzu Interneten nabigatzen duten erabiltzaileengana iritsiz, nahiz eta zuk iragartzen duzuna aktiboki bilatzen ez aritu.

**Hau da, erabiltzailea fase goiztiarretan inpaktatzeko balio du, ez hainbeste bilaketa zuzenetan, baizik eta presentzia bisuala eta markaren errepikapena handitzeko.**
