---
title: "Zergaitik pizten da GPSaren ikonoa mugikorra geldirik dagoela?"
description: "Aurreko astean mugikorrean agertzen diren argi berde eta laranjek zer esan nahi duten azaldu genuen, nola identifikatu zein aplikaziok aktibatzen dituen eta beharrezkoa izan ezkero nola kendu baimena,..."
url: https://www.innovados.com/eu/zergaitik-pizten-da-gpsaren-ikonoa-mugikorra-geldirik-dagoela/
date: 2026-09-03
modified: 2026-09-03
author: "jdgu32migq"
categories: ["Bloga", "Teknologia & Internet"]
type: post
lang: eu
---

# Zergaitik pizten da GPSaren ikonoa mugikorra geldirik dagoela?

Aurreko astean mugikorrean agertzen diren argi berde eta laranjek zer esan nahi duten azaldu genuen, nola identifikatu zein aplikaziok aktibatzen dituen eta beharrezkoa izan ezkero nola kendu baimena, Artikulu hori ikusi ez baduzu, nahi izan ezkero lotura honetan kontsulta dezakezu: [Zer esan nahi du puntu berdeak edo laranjak mugikorraren goiko aldean?.](https://www.innovados.com/eu/zer-adierazten-du-mugikorraren-goikaldean-agertzen-den-argi-berdeak/)

Gaur, beste adierazle batean jarriko dugu arreta: kokapen-ikonoa (GPS), app bat zure lokalizaziora sartzen ari denean, kameraren eta mikrofonoaren abisuen ondoan pizten den seinalea. Argi berde eta laranjarekin bezala, hemen ere garrantzitsuena zein aplikazio sartzen den GPSan eta zilegi den ala ez jakitea da.

## Nola berrikusi mugikorrean instalatutako aplikazioen baimenak, GPSra nor sartzen den jakiteko

- Sartu mugikorraren ‘Ezarpenak’ opzioan eta aukeratu ‘Kokapena’ edo ‘Pribatasuna’ atala (mugikor motaren arabera)
- Begiratu agertzen den zerrenda eta hauetarikoren bat mugikorra egonean dagoen bitartean ez baduzu nahi zure GPS-ra sartzea, aldatu aplikazio horren baimen mota ‘Denbora guztian’ opziotik ‘App-a erabiltzen den bitartean’ aukerara,
- Eta beti bezala, desinstalatu baliabide honetarako sarbidea duten aplikazio ezezagunak.

### Zure mugikorraren kokapenera ohikotasunez sar daitezkeen aplikazioak

Instalatutako aplikazioak berrikustean, ohikoa da zure lokalizaziora sartzeko baimena duten hainbat aplikazio aurkitzea. Baimen hauek app-a instalatzean ematen dira, eta, funtzionatzeko derrigorrezkoa ez badute ere, hainbat funtzio desberdinetarako erabiltzen dute askok. Ikus ditzagun adibide batzuk:

- **Nabigazio aplikazioak eta mapak**, hala nola Google maps, Waze, etab.: aplikazio mota hauek etengabe aktibatzen dute zure gps apikazioa, zure kokapena ezagutu eta denbora errealean trafikora sartzeko, non aparkatu duzun jakiteko…
- **Garraioa eta mugikortasuna**, hala nola Uber, Cabify, Bolt…: zure kokapena ezagutu behar dute tarifak kalkulatzeko edo gidariak noiz iritsiko diren erakusteko
- **Eguraldiaren aplikazioak**: aurreikuspenak emateko erabiltzen dute GPSa
- **Zure inguruko zerbitzu eta erosketa enpresak**: Amazon, Glovo, Just East… bezelako aplikazioek zure kokapena aktibatzen dute zure eremua ezagutu eta inguru horretan eskuragarri dauden produktuak, entrega-denborak, eskaeren jarraipideak edo tokiko berriak zuri erakusteko
- **Albiste widget-ak**: zure zauden inguruko datuak eta berriak erakusteko aktibatzen dute zure kokapena
- **Sare sozialak eta mezularitza**: WhatsApp, Facebook, Instagram edo TikTok bezelako aplikazioek kokapena jakitea eskatzen dute, lekuak etiketatu eta eskaintzen dituzten edukia pertsonalizatu ahal izateko
- **Aplikazio edo segurtasun-zerbitzuak**: ‘Buscar mi dispositivo’ edo ‘Buscar mi iPhone’ bezelako tresnak aldizka sartzen dira zure kokapeneko aplikazioan

**Laburbilduz**

Mugikorra geldirik dagoela GPSaren ikonoa pizten dela ikusten baduzu, ez du zertan legez kontrako zerbait izan beharrik, baina begirada bat ematea komeniko litzateke, zure kokapenera sartzen ari den aplikazioa zein den egiaztatuz. Aplikazio gehienek ez dute beharrezkoa denbora guztian zure kokapenera sartzea eta ezin hobeto funtziona dezakete baimen mugatuekin.
