Google-k bere bilatzaileko erantzunen orrialde-zenbakia kendu du

Googlek, Apirilak 11ean, mugikorretan, bere bilatzailean erantzunak erakusteko modua aldatzen zuela argitaratu zuen. Hau da, lehen 10 erantzunen ondoren, 1 2 3 4… orrialde-zenbakiak erakutsi ordez, “Más resultados” (Emaitza gehiago) botoia erakusten hasi zen.

Honi buruzko Google-en albiste ofiziala: https://twitter.com/searchliaison/status/984158676586979328

Beraien albistean adierazten dutenez aldaketa honekin mugikorren etekina hobetu nahi dute, sistema berri honekin erantzun berriekin beste orri oso bat irekitzea saihesten bait dute. Orain beste 10 erantzun berriak, aurrekoen azpian erakusten dira, erabiltzaileari denbora, segundo batzuk, aurreratuz. Hau da, amaiera gabeko scroll moduko bat erabiltzen hasi ziren.

Ba aste honetan sistema hori mahai gaineko ordenagailuetan probatzen hasi dira. Agian iadanik sistema berri hau probatzea tokatu zaizu, agian ez, beraz hemen bien arteko aldaketa erakusten duen pantaila-irudi bat:

google-erantzunak-aldaketak

Google bilatzailean, erantzunak agertzeko mota aldatzen da

Baina goiko aldean adierazi bezala momentuz probak besterik ez dira. Google bilatzailea erabiltzen duten hainbat erabiltzailek egun hauetan berrikuntza hori probatu ahal izan dute, erantzunak scroll bukaezin horren bidez ikusiz, baina momentuz Google probak egiten ari da, erabiltzaileak sistema berri honekin hobeto moldatzen al diren edo ez ikusten. Baina hala ere Google-k eraman oi duen bidea pixkat ezagututa, proba hauek ain agirian egiten ari dela ikusiz, agian behin betiko aldaketa ere urruti ez dagoela esan daiteke.


Facebook-en diseinu berria

Blog honetan behin baño gehiagotan hitzegin dugu marka ezberdinen berdiseinuei buruz, hauek enpresak eboluzio aldaketa bat jasatzen dutelako, beraien zerbitzuak aldatu/gehitu dituztelako edo iadanik beraien irudia zaharkiturik ikusten dutelako eta diseinu berriago bat nahi dutelako izan ohi da.

Marka ezberdinen diseinu berritze honen adibide onena egun hauetan Facebook egiten ari dena dugu. Mark Zuckerber, sare sozial horretako CEO eta fundatzaileak, orain egun batzuk, hilabete hauetan ikusiko ditugun berrikuntzen berri eman zuen.

Bere hitzetan “Azken bost urteotan Facebook aplikazioan eta web orrian egin duten aldaketarik handiena“.

Adierazi zutenez, azken denboran Facebook lagun eta familiartekoak elkar lotzeko baina zerbait gehiagotan bihurtu da, gero eta gehiago erabiltzen da interes eta zaletasun berdinak dituzten jendeak elkartzeko, horregatik sistema berria eta honekin batera diseinu berria, sortzen ditugun taldeetara begira egongo dira.

Plataforma ezberdinek, taldeek, elkar komuniatzako duten modua aldatuko dute, opzio berriak agertuko dira… baina artikulu honetan diseinua dugunez helburu, puntu honetan egin diren bi aldaketa garrantzitsuenetarikoak landuko ditugu:

1. Logotipoaren diseinu berria

logotipo-diseinu-berria-facebook

Logotipo diseinu zaharra eta berria

Enpresako markaren kolorea aldatu dute, denok ezagutzen dugun urdin hori orain argiagoa, distiratsuagoa da eta bai logotipo osoa eta baita “f” sinboloa berriro diseinatu dira. Diseinu berrian “f” zerbait lodiagoa da eta orain zirkulu baten barruan dago.

2. Facebook web orriaren diseinu berria

Datozen aste hauetan sare sozialean berrikuntza berriak ikusten joango gara, eta berrikuntza guzti hauek diseinu berri batekin atera nahi dituzte (ordenagailuetako web orrietarako eta baita  mugikorretarako ere). Eboluzio edo aldaketa guzti hau ‘taldeetara’ zuzenduta joango da, beraz diseinu berria ere bide horretara bideratu dute.

web-diseinu-berria-facebook

“Taldeak” menuko opzioetan indar gehiena duena izango da, goiko Menu Nagusiko opzioetan azaltzera pasatuko delarik. Ikonoen koloreak disdiratsuagoak dira, grafikoak lauagoak eta erabiltzaileak nabegatzako erabiltzen duen menua erraztu egin da. Modu berean goiburu urdina kendu egin dute eta interfaz txuri, garbiago baten apustu egin dute, erabiltzaileen edukiei eta artikuluei garrantzi gehiago emanez.

Aldaketa guzti hauek eta gehiago iadanik EEBB -etara iritsi dira (Whatsap, Instagram eta Messenger -ean ere ikusiko ditugu) eta guregana hemendik aste batzura iritsiko direla espero da.

Facebook bezala zuk ere zure enpresari itxura aldaketa bat eman nahi badiozu, berritzeko, urte hauetan izan duzuten eboluzioa erakusteko… eta marka berriak izan dezakeen itxura berria nolakoa izan litzatekeen jakitea gustatuko balitzaizuke, ez zalanzarik izan, jarri kontaktuan gurekin eta zure enpresaren diseinu berria lortzen lagunduko dizugu.

Web posizionamenduan beste arrakasta bat

Aurreko urte amaieran Sistemas Esselle enpresaren web orriaren diseinua berritu genuen eta honekin batera bilatzaileen inguruko lana hobetzeko aprobetxatu genuen, helburua enpresak eskaintzen dituen zerbitzuak eta produktuen posizioak hobetzea genuelarik. Hau lortzeko honako SEO estrategia jarri genuen martxan:

  • On-page optimizazio teknika: web orriaren hasierako diseinuaren auditoria egin genuen, diseinu berrirako hobetu genitzakeen puntu teknikoak kontuan hartuz.
  • Web arkitektura eta edukiaren optimizazioa.
  • Produktuen fitxen optimizazioa, bai eduki eta baita diseinu aldetik ere, erabiltzailearentzako eta bilatzaileentzako erakargarriako egiteko asmoz

Disenu berria amaitu genuenetik hilabete batzuk igaro dira, eta web orriaren jarraipen bat eman ondoren, aukeratu genituen hitz gako gehienak, beraien zerbitzu eta produktuekin loturikoak, iadanik lehenengo postuetara igo direla esan genezake. Gako gehienak bilatzaile ezberdinen lehen 10 postuetan ageri dira, batzuk gainera, lehen eta bigarren posizioak ere lortu dituztelarik, honek eginiko lanak izan duen arrakasta erakusten digularik.

Guzti honek SEO lanak jarraipen iraunkor bat eskatzen duela erakusten du, etengabeko lan bat, erantzunak epe ertainera edo eta luzera iristen direlarik ahaztu gabe.

Jarri lasai gurekin kontaktuan zure web orria ikuskatzea nahi izan ezkero edo eta zure web orri eta produktuen posizioa hobetzen lagunduko dizun estrategia bat martxan jarri nahi baduzu.

Google bere sare soziala Google+ eta korreo zerbitzua Inbox istera doa

Aste bat duzu Google+ sare sozialetik zure datuak jeisteko

Iadanik denbora da Google-ek bere sare soziala Google + isteko asmoa zuela argitaratu zuela (irakurri honi buruzko albistea) eta egun hori iadanik gainean dugu, apirilak 2-an zure Google+ eko orrira iadanik ezin izango zara sartu beraz bertan duzun informazioa gordetzea nahi baduzu, orain duzu aukera.

Informazio guzti hori zureganatzeko Google-ek gida liburu bat prestatu du, bertan erabiltzaileek beraien Google+ eko orritik informazio guztia edo zati bat bakarrik nola deskargatu azaltzen duelarik.

Google+-eko gida liburua ireki

Inbox zerbitzuaren itxiera ere badator

Orain dela gutxi ezagutu den beste itxiera Inbox, Google-en korreo zerbitzuarena da. 2018 urte amaieran, beraien Twitter kontua-n jarri zuten oharrean Inbox zerbitzua 2019ko martxo amaieran desagertuko zela jakinerazi zuten, baina dirudienez zerbitzu honen erabiltzaileei iadanik mezu bat iritxi zaie egun zehatza bidaliz, hau da, apirilak 2, Google+ sare soziala desagertuko den egun bera.

Dirudienez Inbox-eko erabiltzaileek ez dute ezer egin behar beraien informazio Gmail zerbitzura pasatzeko, dena automatikoki egingo bait da.

Hala ere Inbox-eko erabiltzaileei Gmail-erako aldaketa ahalik eta errazena egiteko gida liburuxka bat sortu dute.

Inbox-etik Gmail-era aldatzeko gida-liburuxka

Gida-liburuxka horretan Inbox-en zeuden opzio batzuk, Gmail-en non aurkitu eta nola erabili azaltzen dute. Azken hilabeteetan Google-ek Inbox-eko hainbat opzio Gmail-en gehitzen joan da (posta bidalketa atzeratzeko opzioa, posta jarraikuntza egiteko opzioa…) eta Gmail zerbitzu osoaren interfaz itxura ere aldatu dute, bere erabilera errazteko asmoz. Hala ere Inbox-eko erabiltzaileek hainbat opzio faltan aurkituko dituzte, adibidez e-mailak finkatzeko opzioa, mezuak biltzekoa, e.a. Opzio hauek erabiltzen zenituzten erabiltzaileei Google-ek bere liburuxkan “opzio horien antzeko lana egiten duten experientzi berriak probatzera animatzen zaituzte”.

Nahi izan ezkero, eta zure lasaitasunerako, aste bete duzu zure Inbox-eko email guztiak jeitsi eta segurtasun kopia bat izateko ordenagailuan, baina Google-ek adierazi duenez hurrengo astean ere betiko lekuan izango dituzu emailak, hori bai, Gmail zerbitzutik sartu beharko zara berauek ikusteko.