jatetxea-web-orria

Lau Bide jatetxearen web orri berria

www.laubidejatetxea.com web orriaren diseinu guztia aldatu da, horretarako jatetxeko logoari irudi berriago bat emateaz gain, argazki-erreportaje oso bat egin dugu. Horrela atera diren argazkiak erabiliz, “Menuak”, “Jatetxea” eta “Taberna” opzioen bidez, jendeak jatetxeko jangelak eta beraien platerak hobeto ezagutzeko aukera du.

Responsive motako web orria da, gailu elektronikoetara eta interneteko nabigatzaile ezagunetarikoetan ikusteko egokitua. Era berean bilatzaileek orriak ongi indexatzeko prestatuta daude (SEO teknikak erabili dira).

Webguneko atalak eroso eta erraz administratzeko, eduki-kudeatzaile bat du. Gainera jatetxekoek, eguneko menua, egunero online modu egoki eta erraz batean jartzeko, kudeatzaile berezi bat jarri da.

Domeinuak SSL ziurtagiri bat du aktibatuta, honek, webgunea erabiltzailearentzako gune seguru eta konfiantzazkotzat identifikatzen duelarik.

Diseinu lanak:
  • Web orriak
Zabaldu:
Web Lau Bide