Proiektu berezi bat. AGEDITA oinetakoen konponketak

Bezeroak, kasu honetan lagun bat, hasieratik bere lantokiaren irudiaren itxura nolakoa izatea gustatuko zitzaion erakutsi zigun. Bere gurasoak, aspaldi batean lanean ateratako argazki bat kontuan izanik hasi giñen lanean.

aspaldiko-argazkia-oinetakoak-agedita

Momentu berezia, argazkian ageri diren bi pertsonak logoan transmititu nahi izan bait ditugu, behekaldean gero textuak modu orekatuan sartuz.

logo-diseno-zapateria-agedita
Denda kokatua dagoen lekua kontuan izanik (Zumaia, alde zaharrean), justu ‘8 apellidos vascos’ pelikulan agertzen den iturri ezagunaren aurrean, irudiaren diseinua bere inguruarekin bat datorrela esan genezake. Logoarekin guztiz asmatuz, bezeroari malko txiki bat ateratzen diogu.

Negozio mota honek ez ditu pieza grafiko gehiegi eskatzen, errotulazioaren diseinua, publizitatea eta boltsa diseinua eskatu zizkigutelarik.

Diseinu lanak:
  • Irudi korporatiboak
Zabaldu: