Katalogo, flier, diptiko diseinu grafikoa

katalogo-diseinua-papeleria

Katalogo, papeleria diseinua

Digital garai honetan oso garrantzitsua da enpresako publizitate inprimakia zaintzea.

Analogiko mundu hau sartu zenean papela desagertzen joango zela ematen zuen, baina inprimakiak ere eboluzionatzen joan dira eta denborarekin bere lekua hartu dute.

Liburuxka, flyer, diptiko edo triptiko moduko katalogoak bezeroei iristeko modu azkar bat dira: jendeak beraien eskuetan du publizitatea, ikutzeko aukera dute, ‘errealak’ dira, beraz publizitate analogikoa baino modu zuzenagoan iristen zaie. Guzti hau kontuan izanik, beraien diseinuan lan egitea oso garrantzitsua dela argi esan daiteke.

Bisita txartelekin gertatzen den bezala, liburuxka eta katalogoetan ere tamainu eta aukera ezberdinak daude, horregatik gure diseinatzaileek diseinu bat aukeratu baino lehen, bezeroarekin hitzegiten dute, horrela bere ideia eta helburuekin bat datorren formatu onena aukeratu ahal izateko.

Innovan, liburuxka eta katologo diseinuak beti ere bezeroen beharrak kontuan izanik diseinatzen ditugu, bezeroaren enpresako irudi korporatiboa kontuan izanik, beretzako diseinu pertsonal eta bakarra diseinatzen dugu. Amaieran, nahi izan ezkero, bere inpresioaz ere arduratu gaitezke.

Gainera, lana amaitu ondoren, berau .pdf. edo .jpg artxibo digital formatuan izango duzu zure enpresako online publizitaterako.

Guzti honi buruz zalantzarik izan ezkero edo aurrekonturen bat nahi izan ezkero jarri lasai kontaktuan gurekin. INNOVA-n zure ideia guztiei erantzun bat ematen saiatuko gara.

Nahi izan ezkero gure portolio sailean gure diseinadoreek diseinaturiko lan batzuk ikus ditzakezue:

Innovan eginiko diseinu grafiko batzuk ikusi