Logotipo diseinuak – itxurak asko esan nahi duelako

logotipo-diseinua

Logotipo diseinua

Logotipoa enpresa bateko zati garrantzitsu bat da, askotan bezeroek zuregandik izaten duten lehen inpresioa da.

Diseinu on batek zure markari balore gehiago emateaz gain, jendeari zu nor zaren jakitenerazten dio, zu identifikatzen lagunduko dio. Horregatik logotipo bat diseinatzeko orduan beti ere enpresako baloreak, kontzeptua, filosofia lantzen dituen diseinu bat egiten saiatzen gara, beti ere, zure laneko merkatu eta bezeroei helduko zaien diseinu bat.

Innova-ko diseinatzaile profesional taldeak zure enpresari ondoen etortzen zaion logoa aurkitzen lagunduko dizue:

  • Lan egiten duzuen sektorea aztertuko dugu, zure enpresa eta baita lehiakideak.
  • Ideia originalak, beste guztiengandik bereziko zaituztenak eskainiko dizkizuegu.
  • Diseinaturiko logoa gaur egungo gailu, plataforma desberdinetara moldatuko da.

Zure enpresarako logo bila bazabiltza, edo daukazuna aldatu edo berritzeko ideia baldin baduzu, jarri lasai gurekin kontaktuan. Gure teknikoak irudi korporatiboan adituak dira eta zure gustoko eta zure enpresak behar duen logoa aurkitzeko bidean zure zalantza guztiak argituko dituzte.

Nahi izan ezkero gure portfolio sailean gure diseinatzaile grafikoek eginiko logotipo batzuk ikus ditzakezue.

Innova-k diseinaturiko logotipoak