Erakutsi zure denda Facebook-en

Sare sozialek aspaldi utzi zioten lagunekin eta familiakoekin argazkiak partekatzeko kanala bakarrik izateari. Hasieran, Facebook-ek bere funtsezko zerbitzuetako bat bezala zuen eguneroko gertaerak zabaltzea baina gaur egun, eta batez ere konfinamenduaz geroztik, beraien estrategia guztiz aldatu dute, orain denda elektronikoen irteera-puntu gisa kokatzeko lan egiten dutelarik.

Duela urtebete, pandemia betean, eta erosketak on line izaten ari ziren booma ikusita, Facebook-ek merkataritza elektronikoa bultzatu zuen Facebook Shops zerbitzua eskainiz. Tresna hau erabiliz, erraz sor dezakezu zure online denda beraien sare sozialean.

Honako estekan duzu zerbitzu horri buruz atera zuten albistea: https://about.fb.com/es/news/2020/05

Doako zerbitzua da, baina bere gehigarri edo ordainketa aukerak ere eskaintzen ditu. Aukera horiekin Facebook-ek zure negozioa oraindik eta gehiago zabaltzeko aukera ematen dizu publizitatea, ordainketak eta beste zerbitzu batzuk erantsiz online dendari. Adibidez, zure dendaren publizitatea Facebooken erakutsi nahi baduzu edo bezeroek ordainketak Facebook-ek eskaintzen duen ordainketa-aukera erabiliz zuzenean egiteko aukera gehitu nahi izan ezkero, Facebook-ek hori guztia egiteko tresnak eskainiko dizkitzu, hori bai, komisio bat kobratuz.

Baina orain hemen interesatzen zaiguna doako zerbitzua da. Facebook-en zure denda konfiguratuz, bertan zure produktuen erakusleiho berri bat izan dezakezu, bai zure bezeroei eta baita sare soziala erabiltzen dun erabiltzaile zabal horri zuri gehien interesatzen zaizkizun produktuak erakutsiz. Erabiltzaileak zure denda edo produktua ikusi ondoren, post edo irudiaren gainean klik egitean, Facebook-ek zuzenean bideratuko du zure online dendaren orrira erosketa bertan egiteko. Zuzena, azkarra eta erraza.

Eta hau guztia automatikoki. Hau da, ez daukazu zure produktuak berriro banan banan Facebooken sartu beharrik. Adibidez, zure online denda WordPress-en sortua baduzu, Woo Commerce-erekin, “Facebook for WooCommerce” plugina instalatu eta pantailan agertuko zaizkizun pausoak jarraitu besterik ez duzu egin behar. Amaitzen duzunean, zure online dendaren web orria eta Facebook-en sorturikoa elkartuta egongo dira. Horrela, zure web-orriko produktuetan aldaketaren bat egiten duzunean, produktu berriak gehitu, prezioak7deskribapenak aldatu, stocketik kanpora atera produkturen bat, etab. Facebookeko dendan aldaketa horiek ere automatikoki agertzeko, produktu horiek hautatu eta sinkronizatzeko botoia sakatu besterik ez duzu egin behar.

Eta Facebook Shop-i buruz hitz egitean, Instagram Shop-i buruz ere hitz egin behar dugu. Ezin dugu ahaztu bi plataformak (Whatsap-ekin batera) enpresa talde berekoak direla; beraz, Facebook-en agertzeko zure online denda konfiguratzen baduzu, klik gutxirekin, Instagramen ere izan dezakezu, azken urteetan aparra bezala igo den plataforma sozialean.

Hauek dira Facebook Shop-en abantaila batzuk:

  • Zure produktuak milaka erosle-ren aurreran erakutsiko dituzu (milioika ez esateagatik)
  • Zure online denda eta Facebook/Instagram-en sortzen duzun katalogo birtualaren arteko sinkronizazioa era batekoa da
  • Facebook-eko produktuak, zure online dendarekin lotzean, zure web orriko trafikoa gehituko da. Klik horietako asko salmentan amaitzeaz gain, zure web orrian jende gehiago ibiliko da, horrela web orriaren posizionamendua hobetuz
  • Bezeroak zurekin zuzenean kontaktatu ahal izango dira WhatsApp, Messenger edo Instagran Direct zerbitzuak erabiliz
  • Facebook-ek zure dendari buruzko hainbat txosten jartzen ditu zure eskuragarri: ze produktu ikusten diren gehien, jendeak non egiten duen klik gehien, e.a.

Eta beti bezala, zerbitzu honi buruzko zalantzarik izan ezkero, zure online dendari nola gehitu edo bere instalakuntza/kudeaketari buruzko galderarik izan ezkero, jarri lasai gurekin kontaktuan. INNOVA-n zure kasua aztertu eta zure enpresa/dendarako irtenbiderik onena erakutsiko dizugu.

Marketin digitala, sustatu zure marka Interneten

Marketin digitala funtsezko pieza bihurtzen ari da kontsumitzaileengana iristeko.

Baina zer da zehazki Marketin Digitala?

Marketin Digitala (edo Online egiten den Marketin-a) teknika/ekintza ezberdinen multzo bat da, digitaletan edo Interneten exekutatzen delarik, enpresak eta produktuak sustatzeko. Web orriak, sare sozialak, blogak, on line bilatzaileak, publizitatea Googlen, publizitatea hedabideetan, posta elektronikoa marketinean, bideo-plataformak, foroak, etab., kanal guzti hoek Online Marketinaren barruan sartzen dira.

Aspaldi sartu zen Internet gure eguneroko bizimoduan, baina bizi dugun egoera berri honen ondorioz, izugarri zabaldu da honen erabilera. Gaur egun, Internet ia gauza guztietarako erabiltzen dugu; oso ohikoa da Interneten nahi ditugun produktuak edo zerbitzuak bilatzea, bai preziorik onenak bilatzeko (zer nahi dugun badakigunean), bai produktu edo zerbitzu jakin bati buruzko informazioa bilatzeko (oraindik erosteko aukera aztertzen ari garenean).

Marketin Digital-ak lan egiteko hainbat aukera eskaintzen dizkigu, gehienak 5 motatako estrategian banatu ditzazkegularik:

  1. Edukien marketina: zure markaren, eskaintzen dituzun produktu edo eta zerbitzuen berri ematea erabiltzaileei, zure enpresa bezero bihurtzeko momentuan ezagutu eta kontuan har dezaten. Hori blog edo web orri baten bidez egin ahal izango dugu.
  2. Mezu elektronikoaren Marketina: zuzeneko bidalketak posta elektronikoaren bidez, hauek, zure enpresak, lehengo, oraingo edo etorkizuneko bezeroekin duen harremana sustatzeko edo hobetzeko erabiliko dira. Hala here puntu honekin kontuan izan behar da jende askok, kanal hori “inbaditzailetzat” hartzen dutela (nahi ez den publizitate gisa soilik ikusten dute); beraz, kasu hau erabiltzea erabaki ezkero, oso erabakigarria izango da emailetan erabiliko den estiloa/diseinua/edukia, eta bidalketen maiztasuna eta arrazoia ongi aukeratzea.
  3. Sare sozialak: jakinekoa da jende kopuru oso handiek erabiltzen dituztela kanal digital hauek, eta horrek komunikazio-kanal garrantzitsuan bihurtzen ditu enpresen eta kontsumitzaileen artean. Enpresaren marka, produktuak, zerbitzuak eta abar sustatzeko erabil daitezke, betiere kalitatezko edukiak sustatuz. Gainera, artikuluak zure web orriko estekarein lotuta, jendea zure web orri / blogera birbideratu dezakezu, eta, hala, zure enpresak eskain dezakeen guztia erakutsi.
  4. Bilaketa-marketina: ekintza hauen helburua, web orri baten posizioa bilatzaileen lekuetan hobetzea da, Interneteko erabiltzaileek ahal eta hobeto ikus/aurkitu ditzaten. Kasu honetan, SEOren (Search Engine Optimization) estrategia eta teknikei jarraituko zaie, ordaintzeko inbertsioen aukera gehitzeko aukera ere beti egoten delarik.

Marketin Digitalari buruzko zalantzak dituzu ? Zure marka Interneten ikusgai egotea eta zure enpresak emaitzak hobetzea nahi baduzu, jarri lasai gurekin harremanetan. Gure teknikariek zure kasua aztertu eta zuretzat eta zure enpresarentzat egokiena den online estrategia aukeratzeaz arduratuko dira.

Innovak, Gipuzkoako Ostalaritzako elkarteak antolaturiko webinar-ean parte hartu zuen

Gipuzkoako Ostalaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan eta Gastronomia 4.0-Labe estrategiaren barruan, Ostalaritzarako COVID-19 prebentzio-sistemei buruzko webinar bat antolatu zuen 2020ko ekainaren 23an (asteartea).

Innova-k QR sistemaren aplikazioa eta funtzionamendua azaldu zituen, bereziki taberna eta jatetxeetarako menu eta karta digitaletarako zuzenduta.

Nahi duenak albiste honetan du webinar-eko bideo zatia.


Ostalaritza, QR kartak eta menuak

Jatetxeentzako beraien menu eta kartak QR kodearen bidez eskaintzeko zerbitzua dugu.

Karta eta menu fisikoak digitalean diseinatzen ditugu, QR kodea osrtu eta internet-en jartzen dugu. Diseinu pertsonalizatuak, jatetxe bakoitzaren logoa barne. Jatetxe edo hotel bakoitzak izan ditzakeeen beharretara moldatzen gara. Galdetu lasai.

Nahi duenak hemen ikus dezake eskaintzen dugun jatetxeentzako QR zerbitzuari buruzko informazioa.

Ikusi Osinazpi jatetxeari diseinaturiko QR menuaren adibidea

Google-eko fitxa askok oraindik denda asko itxita bezala erakusten dituzte nahiz eta irekita egon, zure kasua da? jarri kontaktuan gurekin eta zuzentzen lagunduko dizuegu

Covid-19 arekin sortu den egoera berri honetan, Google-ek “Cerrado temporalmente” (“Denboraldi baterako itxita”) opzio berria sortu zuen Google My Business fitxetan.

Google-ek, jendeak opzio berri hau, beraien saltoki, dendak erabiltzaileei denboraldi berezi honetan itxita zituztela esateko erabiliko zutela pentsatu zuen, baina errealitatean, beraien saltokiak itxi zituzten %30 baino gutxiagok erabili zuten. Hau ikusirik, eta “arazo hori konpondu nahirik”, Google bera hasi zen automatikoki, legez itxita egon behar zuten saltoki/denda horien fitxetan “Cerrado temporalmente” oharra jartzen.

Arazoa orain sortu da, konfinamentu denbora hau pasa ondoren, saltoki eta jatetxeak beraien ateak irekitzen hasi dira, baina Google-ek fitxa askotan ez du oharra aldatu eta hauek, “Cerrado permanentemente” hitzak erakusten dituzte, nahiz eta iadanik berriro irekita egon.

Hori bada zure kasua, iadanik Google-ei zure fitxaren egoeraren aldaketa eskatu dezakezula jakinarazten dizuegu. Beraien blog-ean, “Guía para empresas afectadas por la crisis del COVID-19”, izeneko post edo artikuluan, egoera berri honetan eskatutako aldaketak ohiko denbora baino gehiago beharko dutela ohartaratzen dute, beraz ahalik eta azkarren egitea aholkatzen dizuegu.

Innova-n denda/saltoki eta enpresa ezberdinen sare sozialak (Facebook, Instagram, Twitter, e.a.) edo eta Google My Business bezalako fitxategiak kudeatzeko zerbitzua eskaintzen dugu. Zure sare sozialak kudeatzeko laguntza behar baduzu, edo kasu hontan, zure saltoki/enpresako fitxak zure egoera berriro ongi agertzeko, jarri lasai kontaktuan gurekin eta gure laguntza izango duzu.