Google-eko fitxa askok oraindik denda asko itxita bezala erakusten dituzte nahiz eta irekita egon, zure kasua da? jarri kontaktuan gurekin eta zuzentzen lagunduko dizuegu

Covid-19 arekin sortu den egoera berri honetan, Google-ek “Cerrado temporalmente” (“Denboraldi baterako itxita”) opzio berria sortu zuen Google My Business fitxetan.

Google-ek, jendeak opzio berri hau, beraien saltoki, dendak erabiltzaileei denboraldi berezi honetan itxita zituztela esateko erabiliko zutela pentsatu zuen, baina errealitatean, beraien saltokiak itxi zituzten %30 baino gutxiagok erabili zuten. Hau ikusirik, eta “arazo hori konpondu nahirik”, Google bera hasi zen automatikoki, legez itxita egon behar zuten saltoki/denda horien fitxetan “Cerrado temporalmente” oharra jartzen.

Arazoa orain sortu da, konfinamentu denbora hau pasa ondoren, saltoki eta jatetxeak beraien ateak irekitzen hasi dira, baina Google-ek fitxa askotan ez du oharra aldatu eta hauek, “Cerrado permanentemente” hitzak erakusten dituzte, nahiz eta iadanik berriro irekita egon.

Hori bada zure kasua, iadanik Google-ei zure fitxaren egoeraren aldaketa eskatu dezakezula jakinarazten dizuegu. Beraien blog-ean, “Guía para empresas afectadas por la crisis del COVID-19”, izeneko post edo artikuluan, egoera berri honetan eskatutako aldaketak ohiko denbora baino gehiago beharko dutela ohartaratzen dute, beraz ahalik eta azkarren egitea aholkatzen dizuegu.

Innova-n denda/saltoki eta enpresa ezberdinen sare sozialak (Facebook, Instagram, Twitter, e.a.) edo eta Google My Business bezalako fitxategiak kudeatzeko zerbitzua eskaintzen dugu. Zure sare sozialak kudeatzeko laguntza behar baduzu, edo kasu hontan, zure saltoki/enpresako fitxak zure egoera berriro ongi agertzeko, jarri lasai kontaktuan gurekin eta gure laguntza izango duzu.

Kategoria/k:
Data:
  • 18 maiatza, 2020
Zabaldu: