Marketin digitala, sustatu zure marka Interneten

Marketin digitala funtsezko pieza bihurtzen ari da kontsumitzaileengana iristeko.

Baina zer da zehazki Marketin Digitala?

Marketin Digitala (edo Online egiten den Marketin-a) teknika/ekintza ezberdinen multzo bat da, digitaletan edo Interneten exekutatzen delarik, enpresak eta produktuak sustatzeko. Web orriak, sare sozialak, blogak, on line bilatzaileak, publizitatea Googlen, publizitatea hedabideetan, posta elektronikoa marketinean, bideo-plataformak, foroak, etab., kanal guzti hoek Online Marketinaren barruan sartzen dira.

Aspaldi sartu zen Internet gure eguneroko bizimoduan, baina bizi dugun egoera berri honen ondorioz, izugarri zabaldu da honen erabilera. Gaur egun, Internet ia gauza guztietarako erabiltzen dugu; oso ohikoa da Interneten nahi ditugun produktuak edo zerbitzuak bilatzea, bai preziorik onenak bilatzeko (zer nahi dugun badakigunean), bai produktu edo zerbitzu jakin bati buruzko informazioa bilatzeko (oraindik erosteko aukera aztertzen ari garenean).

Marketin Digital-ak lan egiteko hainbat aukera eskaintzen dizkigu, gehienak 5 motatako estrategian banatu ditzazkegularik:

  1. Edukien marketina: zure markaren, eskaintzen dituzun produktu edo eta zerbitzuen berri ematea erabiltzaileei, zure enpresa bezero bihurtzeko momentuan ezagutu eta kontuan har dezaten. Hori blog edo web orri baten bidez egin ahal izango dugu.
  2. Mezu elektronikoaren Marketina: zuzeneko bidalketak posta elektronikoaren bidez, hauek, zure enpresak, lehengo, oraingo edo etorkizuneko bezeroekin duen harremana sustatzeko edo hobetzeko erabiliko dira. Hala here puntu honekin kontuan izan behar da jende askok, kanal hori “inbaditzailetzat” hartzen dutela (nahi ez den publizitate gisa soilik ikusten dute); beraz, kasu hau erabiltzea erabaki ezkero, oso erabakigarria izango da emailetan erabiliko den estiloa/diseinua/edukia, eta bidalketen maiztasuna eta arrazoia ongi aukeratzea.
  3. Sare sozialak: jakinekoa da jende kopuru oso handiek erabiltzen dituztela kanal digital hauek, eta horrek komunikazio-kanal garrantzitsuan bihurtzen ditu enpresen eta kontsumitzaileen artean. Enpresaren marka, produktuak, zerbitzuak eta abar sustatzeko erabil daitezke, betiere kalitatezko edukiak sustatuz. Gainera, artikuluak zure web orriko estekarein lotuta, jendea zure web orri / blogera birbideratu dezakezu, eta, hala, zure enpresak eskain dezakeen guztia erakutsi.
  4. Bilaketa-marketina: ekintza hauen helburua, web orri baten posizioa bilatzaileen lekuetan hobetzea da, Interneteko erabiltzaileek ahal eta hobeto ikus/aurkitu ditzaten. Kasu honetan, SEOren (Search Engine Optimization) estrategia eta teknikei jarraituko zaie, ordaintzeko inbertsioen aukera gehitzeko aukera ere beti egoten delarik.

Marketin Digitalari buruzko zalantzak dituzu ? Zure marka Interneten ikusgai egotea eta zure enpresak emaitzak hobetzea nahi baduzu, jarri lasai gurekin harremanetan. Gure teknikariek zure kasua aztertu eta zuretzat eta zure enpresarentzat egokiena den online estrategia aukeratzeaz arduratuko dira.

Kategoria/k:
Data:
  • 05 Ots, 2021
Zabaldu: