Nola aukeratu zure enpresari gehien komeni zaion Sare Soziala

Jakinekoa da gero eta enpresa gehiagok erabiltzen dituztela sare sozialak beraien enpresako marka zabaltzeko. Gaur egun bizi dugun brandin digital garai honetan jendeak interneten dauden blog, sare sozial edo horrelako plataforma digital ezberdinak erabiltzen ditu behar duena aukitzeko, horregatik zure enpresan oraindik horrelakorik ez baduzue egin, puntu horietako batenbat serioki lantzeko oraindik garaiz zaudete.

Blog honetan behin baino gehiagotan hitzegin dugu sare sozialez eta enpresek nola erabil ditzaketen beraien onurarako. Baina, nola aukeratu dezakegu gure enpresarentzat onena den sare soziala? Ez da beharrezkoa sare sozial guztietan egotea, baina gomendagarria da batenbat erabiltzea eta noski aukeraketa ongi egitea. Zure enpresarentzat sare soziala aukeratzean kontuan izan zure enpresa, zure marketin proiektua eta lortu nahi duzun helburua. Ez da berdina Facebook, Twiter, Youtube, LinkedIn edo Instagran bezalako sare sozialetan egotea (garrantzitsuenetako batzuk aipatzeko), bakoitzak bere ezaugarri ezberdinak bai dituzte.

Ikus ditzagun laburbilduta 5 sare sozial hauek:

  • Facebook: sare sozial honek duen helmen handiak enpresen artean gehien erabiltzen den sare soziala izatera eraman du. Gehienbat enpresen produktu/zerbitzuak promozionatu eta web orriaren trafikoa gehitzeko erabiltzen da. Gainera bere Messenger zerbitzua erabiliz zure bezeroekin kontaktu zuzena izan dezakezu.
  • Youtube: Facebook-en ondoren erabiltzaile gehien dituen sare soziala da (hileko erabiltze aktiboak kontuan izanda). Eta oraindik eta gehiago esanda, 18-34 urte arteko gazteetan, telebista ere atzean usten ari da, eta azken datuak ikusirik, hau denborarekin gehitzen joango da. Zure enpresak bideoak egiteko aukera baldin badu, youtube sare soziala zure enpresarentzat benetan egokia izan daiteke.
  • Instagram: gaur egun goraka doan beste sare sozial bat dugu hau, azken urteetan Facebook, LinkedIn eta Twitter baino gehiago igo delarik. Guztiz bisuala da, beraz sare sozial hau erabiltzeko bisualki oso produktu erakargarriak eduki behar dituzu. Gehien erabiltzen duten sektoreak, moda, edertasun, aisialdi, bidaia, janari … konpainiak dira.
  • LinkedIn: enplegu eta erlazio profesionalei buruzko sare soziala da. Zure helburua zure enpresa beste konpainien artean ezagutzera eramatea baldin bada erabilgarri izango duzu, kontaktu profesionalak egiteko eta zure enpresa eta lan talderako langileak aurkitzen lagunduko bait dizu.
  • Twitter: gehienez 280 karaktere idatzi daitezke artikulu bakoitzean, honek informazio zehatz eta erakargarriak idazteko beharra sortzen duelarik. Twitter-en sortutako publizitatearekin jarraitzaileen berehalako atentzioa lortzea nahi izaten da, era berean, informazio gehiago lortzeko, web orrirako bidea eskainiz.

Ikus daitekeen bezala zure enpresa promozionatzeko hainbat sare sozial erabil ditzakezue. Ez da beharrezkoa guztietan egotea, baina bai ongi aukeratzea eta noski erabiltzen hasi ondoren berau ongi gestionatzen jakitea. Ez ahaztu sare sozialetan kalitatea kantitatearen gainetik dagoela, beraz ongi aukeratu eta ongi kudeatu erabiliko duzun/dituzun sare sozial hori/horiek, alde batera utzitako sare sozial batek zure enpresaren marka kaltetu bait dezake. Beraz badakizu, aukeratu ongi sare sozial bat eta hasi zure marketin digitala bermatzen.

Sare sozialetan zure enpresak behar duen publizitate estrategia aurrera bultzatzeko laguntza behar duzula iruditzen bazaizu, ez zalantzarik izan eta jarri lasai kontaktuan gure lan taldearekin, beraiek lagunduko dizue zure negozioari ongien dagokion sare soziala aukeratzen eta behar izan ezkero berau kudeatzen.

Kategoria/k:
Tags:
Data:
  • 29 Abu, 2019
Zabaldu: